Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Museoak / Museoak
  3. Erakusketa: Tąpies Zabalagan

Erakusketa: Tąpies Zabalagan

Herria: Hernani

Lekua: Chillida Leku Museoa

Hasiera: 10/06/2021

Bukaera: 10/01/2022

Sarrerak: 10:00 - 12:00


Ekitaldi gehiago Chillida Leku Museoa

Chillida Leku Museoa

Jauregui Auzoa 66 (20120) Hernani

Telefonoa: 943 33 60 06
Fax: 943 33 59 59
Web: http://www.eduardo-chillida.com/
Email: chillida@museochillidaleku.com

Ekainaren 10ean, Chillida Lekuk erakusketa-lerro berri bati ekingo dio, artista gonbidatuen programa, Chillidaren artista garaikide esanguratsuen obrak hartuko ditu ardatz. Proiektu berri hau “Tąpies Zabalagan” erakusketarekin hasiko da, Antoni Tąpies (1923 – 2012) sortzaile katalan bikainaren omenez; haren lanak, euskal eskultorearenak bezala, arrasto sakona utzi zuen arte moderno eta garaikidearen bilakaeran.

Erakusketa Zabalaga baserriaren goiko solairuan egongo da ikusgai. Formatu txiki eta handiko obrek osatuko dute, batez ere 80ko eta 90eko hamarkadetako eskulturek. Horrela, elkarrizketa zuzena izango dute Eduardo Chillidaren piezekin. Antoni Tàpies Fundazioaren eta Tàpies familiaren laguntza izango du erakusketak, baita zenbait bilduma pribaturen maileguak ere.

Artista katalana aukeratzeko arrazoia XX. mendeko bi arte-figura handi horien bizi-ibilbideetan dagoen paralelismo izugarria da. Antoni Tàpiesen eta Eduardo hillidaren biografiek zenbait puntu komun dituzte, eta ibilbide paraleloak aurkezten dituzte, hainbat une historikotan eta sormenezkotan bat egiten dutenak.

Erakusketa osatzen duten eskulturen zati handi bat egiteko erabili zen materiala lur xamota da, bi artisten arteko lotura gisa jokatzen duena. 1981ean hasi zen Tàpies teknika horren ahalmenekin esperimentatzen Hans Spinner zeramikagilearen tailerrean. Garai hartan, artista katalanak hainbat gonbidapen jaso zituen zeramika lantzeko Aimé Maeght galeristaren tailerrean, Saint-Paul-de-Vencen (Frantzia). Eduardo Chillidak tailer honetako labeetan hasi zen material hori erabiltzen, eta Tàpies bultzatu zuen gonbidapena onartu eta lur xamotarekin lan egitera. Orduan hasi zen bere buztin egosien ekoizpena.

Paralelismo hauei esker, Tàpiesen eta Chillidaren arteko harremana ere sendotu egin zen maila teorikoan: materiarekiko tratuan eta hura espiritualtasunerako bide gisa zabaltzeko borondatean, filosofia eta poesia beren lanetan agertzean edo ekialdeko espiritualismoarekiko interesean. Horrek guztiak arte-lanaren ikuspegi humanista ematen du, bi artistek artearen gaitasun eraldatzailea azpimarratuz.

Lan hautaketak, horietako batzuk Antoni Tàpies fundaziotik kanpo ikusi ez direnak, agerian uzten du artistaren hizkuntza propioa eta bereizgarria, eta Zabalaga baserrira hurbiltzen den publikoak artista katalanaren ikonografia-errepertorioa ere aurkitu ahal izango du.

Erakusketa bisitatzeko, doako bisita gidatua izango da egunero, 16:00etan. Bisiten edukiera mugatua da eta lekua erreserbatu behar da.

CHILLIDA LEKU - Jauregi Bailara, 66 / 20120 Hernani, Gipuzkoa


Ordutegiak
Astelehena 10:00-18:00
Asteartea Itxita
Asteazkena Itxita
Osteguna 10:00-18:00
Ostirala 10:00-18:00
Larunbata 10:00-18:00
Igandea 10:00-18:00

Sarrerak
Tarifa arrunta: 12 €
Tarifa murriztua: 10 €
Haurrak (8 urte arte): 0 €

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Chillida Leku Museoa

kartela
Txikiweb