Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Ondarearen Europako Jardunaldiak: San Tomas Eta Santa Klararen Sekretua

Ondarearen Europako Jardunaldiak: San Tomas Eta Santa Klararen Sekretua

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Artzai Onaren Katedrala

Ordua: 16:00-19:00

Hasiera: 02/10/2021

Bukaera: 23/10/2021

Sarrerak: 2,00 €


Ekitaldi gehiago Artzai Onaren Katedrala

Lotura interesgarriak

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, "San Tomas Eta Santa Klararen Sekretua" scapea Donostian.

Ezagutu ezazu hiriaren historia, bere ondarea eta frogatu itzazu zure ezagutza eta trebetasunak taldean lan eginez Donostiako alde zaharreko misterioa argitzeko.

Jarduera hau gipuzkoar hiritarrentzat, batez ere gazteentzat, diseinatutako ihesaldia dugu. 3 orduko abentura honetan ulertuko duzu funtsezkoena ezin dela soilik ikusmenaz ulertu, beraz, zorroztu itzazu gainerako zentzumenak. Ez dizugu askoz gehiago aurreratu nahi, baina jardunaldiko puntuazio onena lortzen duten taldeek sariak jasoko dituzte eta hilabete osoko puntuazio onena jasotzen duten taldeek azaroan ospatuko den ondarearekin lotutako ekitaldi batera gonbidatuta egongo dira. Erronka hartuko al duzu?

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatuko ditu seigarren urtez. Ondarearekin hitzordu berri bat dugu. Europako Kontseiluak jarri zuen abian ekimena, ondareari balioa emateko, herritarrak harengandik hurbilago egoteko eta ondarearen kontserbazioaren eta transmisioaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Halaber, nabarmendu nahi da kultura ondasunek gizartea kohesionatzen eta kultura nortasuna indartzen dutela. Honako lelo hau proposatu du Europako Kontseiluak 2021eko jardunaldietarako: ONDARE IRISGARRIA ETA INKLUSIBOA.

Hizkuntza: EUSKARA + GAZTELANIA
Tokia: Artzai Onaren Katedrala
Prezioa: 2,00 €. Aldez aurreko izen ematea

Datak eta Ordutegiak:
Urriak 2, 9, 16, 23 16:00-19:00

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Gipuzkoa Foru Aldundia

kartela
Txikiweb