Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. LABO XL3 Jaialdia

LABO XL3 Jaialdia

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 21/10/2021

Bukaera: 23/10/2021

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

LABO XL3 Jaialdia, Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdiaren 3. edizioa.

LABO proiektua 2017ko irailean sortu zen NODE dantza eta performance konpainiaren eskutik. Ordutik, bere helburua espazio irekiak sortzea da, non proposamen esperimental, prozesual eta performatibo desberdinek antzez- teko leku bat izango duten. Hiru multzotan banatzen da; LABO GO (Sorkuntza-prozesuak), LABO UDA (Udako programa) eta LABO XL (Jaialdia).

Garai zailak bizitzen ari gara, baina LABOn indartsu eta jarrera positiboarekin jarraitzen dugu. Horregatik, pozik gaude LABO XL jaialdiaren hirugarren edizioa aurkezteaz. Aurtengo leloa: GORRI SUTSUA. Odolak gorputza aktibatzen du berriro, bizitzaren motorra da. Mugimendura itzuli gara, engranajea martxan jarri da, kultura suspertu egin da eta argia dago tunelaren amaieran. Aurtengo karteleko protagonista, eta jaialdia irekiko duen artista, Paula Parra da (Angie Lunak ateratako argazkian). Paularen irudia oso boteretsua da, bera bezala, pantera bat eszenatokian.

Ohizkoa den moduan, jailaldia Tabakalerako Kutxa Kulturreko espazioetan izango da (Kutxa Kultur Plaza, Kluba, Gelak eta Ruiz Baledri Aretoa). Baina aurten bi espazio berri gehitzen ditugu LABO familiara; Emaús Social Factory eta Dabadaba.

Guztira 13 dantza eta performance ikuskizun ditugu ikusgai (tokiko eta estatuko konpainiak) eta erakusketa bat, 2 lantegi eta beste 2 topaketa profesional ere.

Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako ekintzeentzat izan-emateak zabalik daude.
 Lantalde aparta dugu zuen zai. Pasioz, suz, gogoz, motibatuz egiten diogu aurre bizitzari.

Etorri eta gozatu LABOaz, kultura segurua da!
 Goazen!

EGITARAUA:

Urriak 21, osteguna:

  • 12:30: Kutxa Kultur Plaza.
    • Konpainia: Paula Parra
    • Obra: "~ the bleeding issue"
      • Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Paula Parra.
      • Antzezleak: Paula Montoya, Axier Iriarte, Paula Parra.
        • "Odol asko dago. Trauma erromantizatu eta zauria askatu dugu. Lagun dugun zauria, indarberritu egiten gaituena. Odola botatzeagatik zorionak ematen dizkigun zauria. Berak badaki dibertitzen. Odol asko... hau zen kontua. Arrakasta hau zen. Eta arrakasta ospatzen da. ~ we are about to party on you."
          • Estrenaldia
          • Dantza garaikidea
          • 17 min.

  • 17:30: Kutxa Kultur Plaza.
    • Konpainia: Olaia & Gilles
    • Obra: "Bi oin birentzat"
      • Ideia, koreografia, antzezleak: Gilles Noël, Olaia Valle.
      • Musika: Miren Lizeaga, Ioritz Galarraga, Jone Amezaga, Gilles Noël, Olaia Valle.
      • Kanpoko begirada: María Ibarretxe.
      • Egoitzak: Utopian, Azkuna Zentroa, Espacio Punto de Fuga.
      • Babesa: Eusko Jaurlaritza, Dantzan Bilaka.
        • Duo honek etengabeko mugimenduan dagoen bidai bat elkarbanatzen du. Bi dantzarien arteko kooperazioari esker lortzen da inoiz ez gelditzea, eta aurrera jarraitzeko beharrari erantzutea. Bi gorputz ezberdinen artean sortzen den erlazioa elkarbatzea da helburua.
          • Dantza garaikidea
          • 15 min.

  • 18:30: Kutxa Kultur Kluba
    • Konpainia: Macarena Recuerda Shepherd
    • Obra: "The Watching Machine"
      • Ideia originala: Macarena Recuerda.
      • Sorkuntza: Miriam Ubanet, Ana da Graça, Jorge Dutor, Macarena Recuerda.
      • Argiztapena: Miriam Ubanet, Ana da Graça.
      • Musika: Nieves Arilla, Elliot, Nico Roig, Roger Puig, Román Gil.
      • Argazkiak: Gorka Bilbao, Alexia Bombaci.
      • Eskerrak: Conchita Pons, Enara Aranbide.
        • Begiratzeko makina, ispilu eta obturadoreen bidez ilusioak sortzen zituzten XIX. mendeko objektuek jasotzen zuten izena zen. The Watching Machine piezan, makina kutxa eszenikoa bera da. Bertan argiarekin, itzalekin eta erreflexuekin jolasten dugu, ilusioa zer den, antzezpena zer den eta antzerki-konbentzioa zer den esperimentatzeko. Argia eta itzalak ilusio optikoen bidez fikzionatzen diren instalazio txikiez osatutako pieza.
          • Performance
          • 55min.

  • 20:00: Emaús Social Factory
    • Konpainia: Cielo Raso-Igor Calonge
    • Obra: "Reset"
      • Sorkuntza eta antzezlea: Igor Calonge Martinez.
      • Musika: Dreams.
      • Ekoizpena: Cía. Cielo Raso.
        • Norberaren egoeraren bilaketa nekaezina islatzen du. Bere interpretearen arnasaren aireak ekintza kontatzen du, izpirituaren arnasa duen eta irekitzen den oraina. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da, eta eztanda bakoitzean bizirauteko gogoa jasotzen du, berriro espazio desberdin batean hasteko gogoa, bizitzeko, dantzatzeko. Gorputzarekin bat egiten duen ibilbidea da, atal ezberdinetara jotzen duen hauspoa.
          • Dantza garaikidea
          • 11 min.

  • 21:00: Dabadaba
    • Konpainia: Viviseccionados
    • Obra: "Los planes de Dios"
      • Zuzendaritza, testua, antzezlea: José Andrés López.
      • Soinua, antzezlea: Carlos Gorbe.
      • Ikus-entzunezkoa, argazkia: Virginia Rota.
      • Plastika eszenikoa: Llé Godoy.
      • Laguntza: Román Mendez de Hevia.
      • Mugimenuda: Silvi Mannequeen.
      • Argiak: Antiel Jiménez, Jorge Colomer.
      • Ekoizpena: Festival de Otoño, Viviseccionados.
        • Nire oinazeetarako erabiltzen ditudan arintze batzuekin egindako eskaintza bat da. Etxea erreko banu salbatuko nituzkeen argazkiak dira. Mendeku gisa osasuntsuei botako lizkiekeen botika pozoituak dira. Konfinamenduan jaioa, bakardadea, gogaitzea, sexua eta maitasuna jorratzen ditut testuaren, zuzeneko musika originalaren, dantzaren eta ikusizko musikaren bidez.
          • Dantza/performance.
          • 60min.

Urriak 22, ostirala:

  • 10:00: Kutxa Kultur Gelak
    • Jaialdien Topaketa: "Euskal Herriko formatu txiki eta ertaineko dantza jaialdien 3. topaketa"
         
      • Parte hartzen dute: Zinetika festival, LABO XL, Pasaiako Dantza Festibala, Dantzagunea, Eztena, Ribera en Danza, Tzan Tzan Fest, BAD Bilbao, Danzad Danzad Malditos, La Factoria Choreographic Center.
        • Zinetikak Nafarroako, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako eskualdeetako jaialdien topaketa antolatu zuen formatu txikiko eta ertaineko jaialdien sarea sortzeko. Lehen topaketa LABO XL2 jaialdiaren barne egin zen 2020ko edizioan. Bertaratutakoak oso pozik geratu ziren eta sinergiak eta partekatzen jarraitzeko borondatea sortu ziren. Bigarren bilera bat egin zen La Faktoria Choreographic Center-ean, bertan proposamenak partekatzeko oinarriak ezarri ziren, beste jaialdi batzuetatik ateratzen diren artistak programatu, lankideen jarduerak zabaldu eta abar.

  • 12:00: Kutxa Kultur Ruiz Balerdi Aretoa
    • Hizlaria: Loránd János
    • Hitzaldi-masterclassa: "Cine danza"
      • Zer da dantza zinema? Merezi al du dantza filmak egiteak? Dantzaren mundu liluragarriaren sekretuak azaleratuko ditugu pantailan ideiatik banaketaraino, baina edozein sektore kulturaletarako aplikagarriak diren antolaketa, sorkuntza, marketin eta publizitate tresnak erabiliz, pertsonalki zein profesionalki edonorentzat balio dutenak. Aurrera zaitez barruan duzun egonezina ateratzeko eta mundua mugitzeko!
        • Doakoa, izen-ematea info@labo.eus
        • Zinetikaren eta Dantzagunearen eskutik

  • 17:30: Kutxa Kultur Plaza
    • Konpainia: Batcharte Dantza
    • Obra: "Xilko"
      • Zuzendari artistikoa, dramaturgoa, koreografa: Fanny Marmayou.
      • Dantzaria, antzezlea: Joana Olasagasti.
        • Nere bizi berria hasteko, joan nintzen milaka oroitzapenekin. Eta hor dira kartoi horietan, baina ez naiz ausartzen haien idekitzen. Banoala erran diet gurasoei (aita amei). Beren aurpegiko espresioaz oroitzen naiz, baita behin, irakurri nuen esaldiaz: gurasoen memoria itotzen gaituen saindutegia da. Eta orduan, ulertzen dut kartoi horiek ideki behar ditudala, bederen barnean dena sailkatzeko. Jakiteko nora goazen, jakin behar dugu nundik gatorren, ezta?
          • Dantza garaikidea
          • 30 min.

  • 18:30: Kutxa Kultur Kluba
    • Konpainia: Melena Androide
    • Obra: "Wof, Wof, Wof"
      • Dramaturgia eta sorkuntza: Andrea Martínez
      • Laguntza MPECV: Aitana Cordero.
      • Antzezleak: Inés Muñoz, Daniel Teba, Andrea Martínez.
      • Argazkiak: María Tamarit, Alain Dacheux, Festival Russafa Escènica, Oscar Moracho, CBC Bilbao.
      • Grabaketak: Susanne Grau, Sandra Santos, Inusual Pro, AK Audiovisual.
      • Proiekzioa eta soinua: Andrea Martínez.
      • Ekoizpena: Melena Androide.
      • Babesa: Las Monstruas.
        • Konposizio bisualetan eta testuetan oinarritutako pieza eszenikoa. Uncannyak eta bere Interneteko destilatuek eraginda, denboraren, zibilizazioaren porrotaren, arte garaikidearen, terrorismoaren eta suizidioaren inguruan hitz egiten duten irudien collage bizia da.
          • Performance
          • 50 min.

  • 20:00: Emaús Social Factory
    • Konpainia: Pepa Cases
    • Obra: "Bésame 2.0"
      • Sortzailea, zuzendaria, koreografoa, antzezlea: Pepa Cases.
      • Teknikoa: Rubén Carreguí.
      • Jantziak: Ana Guerrero, A Tempo Dansa.
      • Argazkiak: La Mary Posa, Caro de Luca.
      • Bideoa: Xavi Manzanet.
      • Diseinua: Buit.
      • Laguntza: Institut Valencià de Cultura, Ajuntament de Vila-real.
        • Dantza eta antzerki-proposamen parte-hartzaile baten emaitza da, genero-indarkeriaren gaia modu intimo eta hurbilean lantzen duena. Antzerkia eta dantza, komedia eta tragedia izaera feministako ikuskizun berean, non guztiok protagonista garen.
          • Dantza/Antzerkia
          • 30 min.

  • 21:00: Dabadaba
    • Konpainia: Cía Traspasarte X La Juan Gallery
    • Obra: "Querida Britney"
      • Kontzeptua, sorkuntza, egitea: Blanca Escobar, Sara Ruiz Ferrer, Rev Silver , Juan Gómez Alemán.
      • Soinua eta musika: Rev Silver.
      • Ekoizpen exekutiboa: Rosa Ureta.
      • Ekoizpena: La Juan Gallery, Cía. Traspasarte.
        • Britney bere Los Angeleseko etxean itxita. Munduko biztanleria bere etxean itxita 2020tik. Aita bat bere tutoretzarekin. Pandemia bat. Segismundo bere gazteluan. Zaintzapeko askatasuna. Hau performance bat da, eta poparen identitate ikonikotik abiatuta, galderak egiten ditu hipersexualizazioa, indarkeria neurritsua, idolo eta fanen arteko harremanak, eta, batez ere, pop kultura eta egungo gizartearekin duen lotura oinarri hartuta.
          • Performance
          • 40min.

Urriak 23, larunbata:

  • 10:00: Kutxa Kultur Ruiz Balerdi Aretoa
    • EDADEI 3. Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa 3. Topaketa
         
      • ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko Hezkuntza Batzordeak bultzatuta, Dantza, Arte Dramatikoa, Hezkuntza eta Ikerketa inguruko Hirugarren Topaketak EDADEI 3 gogoeta eta lankidetza-foro bat izan nahi du dantzaren profesionalen, antzerkiko profesionalen eta administrazio publikoen artean, gizartearen eta ehun profesional eszenikoaren aldeko kultura- eta hezkuntza-ekintza zehatzak proposatzeko.
        • 1. mahaia BAD Bilbao: Arau-esparru berri baterantz: arte Eskola Anitzak eta Diziplinarteko Eskolak.
        • 2. mahaia BAD Bilbao: Dantza eta arte dramatikoko sorkuntza eta ikerketa.
        • 3. mahaia LABO XL: Dantza eta arte dramatikoko titulazioak eta errekonozimenduak.
        • 4. mahaia LABO XL: Dantza eta arte dramatikoaren presentzia araubide orokorreko irakaskuntzetan.

  • 10:00: Kutxa Kultur Plaza
    • Irakaslea: Pepa Cases
    • Lantegia Taller: "La interpretación en la danza contemporánea"
      • Lantegi honek parte-hartzaileak gorputz-diziplinan hasi nahi ditu (edo gogora ekarri) adierazpenaren eta komunikazioaren bidez. Gure gorputza hobeto aztertu eta ezagutuko dugu dantza-antzerkiaren mekanismoaren bidez, mugimendutik abiatuta, istorioak eta pertsonaiak sortuz.

  • 17:30: Kutxa Kultur Plaza
    • Konpainia: Cía No Bautizados
    • Obra: "Lo invisible"
      • Sorkuntza eta antzezleak: Katia Humenyuk, Rolando Salamé.
      • Musika: Heilung, Water veins (Steve Peters eta Steves Roden), Un veneno (C. Tangana).
        • Dantza eta antzerki fisikoko pieza da, gizakiak bere buruarekin duen harremana aztertzen duena. Antzezleak izaki bakar batean bat egiten ikusiko ditugu, bakoitzak bere kontraesanak, asmamenak, irrikak, beldurrak, aurka dauden edo bultzatzen dituzten indarrak irudikatzen. Azken finean, pertsona batek bere buruaren bilaketan baldintzatzen dutenak.
          • Dantza garaikidea
          • 20 min.

  • 18:30: Kutxa Kultur Kluba
    • Konpainia: Osa+Mujika
    • Obra: "Loser"
      • Zuzendaritza: Jaiotz Osa, Xabier Mujika.
      • Dramaturgia, Koreografia: Jaiotz Osa.
      • Antzezlea: Jaiotz Osa.
      • Abestutako abestiak: Gartxot.
      • Argiak: Alvaro Estrada.
      • Jantziak, eszenografia: Xabier Mujika.
      • Argazkiak: Mariló Miguez, Alvaro Sau.
      • Bideoa: Etanowski.
      • Ekoizpena: Usue Aranzabal, OSA+MUJIKA.
      • Banaketa: Peio Mentxaka.
        • Berezia nintzela esaten zidaten, behin eta berriz. Bizitzan nahi nuena lortuko nuela ere esaten zidaten, besterik gabe nahi izate hutsarekin. Errealitateak berehala esnatu ninduen; enaiz berezia eta ez dut desiratutakoa lortuko nahi izateagatik bakarrik.
          • Dantza garaikidea
          • 50min.

  • 20:00: Emaús Social Factory
    • Konpainia: La Chachi
    • Obra: "Buscando a currito"
      • Antzezlea: María del Mar Suárez La Chachi.
      • Kantu: Lola Dolores.
      • Perkusioa: Isaac García.
      • Gitarra: Francisco Martín.
      • Dramaturgian laguntza: Alberto Cortés.
        • Eskalatu gainditzearen sinbolo gisa, erromeriaren bidea, salbazioaren sinbolo gisa. Proposatzen ditugun bi bideek gorputza askatzen dute, lortzen ez denarekin jolastera garamatzate. Pieza bidaia literal bat da, puntu batetik bestera abentura, tragedia gisa igarotzea. Bidean gorputza penitentzia bihurtzen da, zeren erregutzen duen gorputz bat eraldatu, lurrean etzan eta bihurritu egiten baita. Bilaketa horretan krumpa agertzen da, gorputz estasiatu bat, flamenkoa. Rocío salba nazazu.
          • Flamenkoa/performance
          • 30min.

  • 21:00: Dabadaba
    • Amaierako Ekitaldia

  • 21:30: Dabadaba
    • Konpainia: Bárbara Sánchez
    • Obra: "Mystic Bacala"
      • Zuzendaritza, koreografia, antzezlea: Bárbara Sánchez.
      • Dramaturgia: Jaime Conde-Salazar, Bárbara Sánchez.
      • Zuzendaritza laguntzailea: Alberto Cortés.
      • Argiztapena: Benito Jiménez.
      • Musika: Sonido Valencia.
      • Loopak, editaketa, megamixa: Ylia.
      • Jantziak: Horus Body Jewelry, Hugo Pérez, Bárbara Sánchez.
      • Tatuajeen diseinua: Juanma.
      • Testuak: Bárbara Sánchez eta hainbat parte-hartze.
        • Barbara Sanchezek "bakailao kultura", poesia mistiko kristaua eta koplen letrak bezalako erreferentziekin jolasten du, maitasun mistikoari, festari eta gorputzak estasian batzeari buruzko begirada feminista proposatuz. "Mystic Bacala" kontzertu bat da, dantzarako gonbidapen bat, gorputz guztiek askatasunez ospatu ahal izan dezaten Várvararen ahotsaren bidez hitz egiten dizun Jainko bizi baten presentzia, Musika Infinitaren, Valentziako soinuaren eta bakailaoaren soinuarekin.
          • Kontzertua/dantza/performance
          • 55min.

  • 22:30: Dabadaba
    • Amaierako Festa

Urriaren 18tik 23ra:

  • Kutxa Kultur Plaza
    • Erakusketa: Adrien M & Claire B "Acqua Alta"
      • Tableta baten bidez begiratuta, Acqua Alta liburuaren hamar orrialde bikoitzak antzoki txikiak bihurtzen dira, eta bertan dantza bat garatzen da neurrira garatutako aplikazioari esker. Paper zuri tolestuak eta tintazko marrazkiak purutasun grafikoan eta zuri-beltzean sinpletasunean biltzen dira, uraren imajinarioz jositako munduan dantzan dauden miniaturazko izakien bizitza artifiziala.
        • Zinetikaren eskutik
          • Ordutegia:
            • Astelehenetik asteazkenera: 10:00-14:00
            • Ostegunetik larunbatera: 17:00-21:00

SARRERAK:

  • 3 eguneko abonoa: 35 €
  • Eguneko sarrera: 20 €
  • Sarrera arrunta: 10 €
    • www.labo.eus
    • www.billetto.es
      • Abonoak eta eguneko sarrerak online bakarrik erosi daitezke. Sarrera arruntak espazio bakoitzaren leihatilan egongo dira salgai ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago. Sarrera kopurura soberan dauden eserlekuen arabera salduko dira. Aretoen aforoa jaialdia gertatzen den unean nagusi diren COVID-19 neurrien araberakoa izango da. Gobernuak hartutako neurrien arabera, jaialdiak beretzat gordetzen du onarpen-eskubidea.
        • Abonoa: Barrutira sartu, lehentasunezko eserlekua, edariak, pikoteoa, pieza performatibo guztiak.
        • Egunekoa: Barrutira sartu, lehentasunezko eserlekua, edariak, pikoteoa, eguneko pieza guztiak.
        • Sarrera arrunta: Pieza performatibo bat ikusteko aukera

Antolatzailea: NODE

Babesa: NODE, Kutxa Fundazioa, Kutxa Kultur, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia Kultura, Donostiako Udala, Dantzagunea, ADDE Dantza, Noticias de Gipuzkoa, Zinetika, Dabadaba, Emaús Social Factory, Atzegi, A Room in The City, Convent Garden, BSK Legal & Fiscal, Drunkat, Keler, Olasagasti, Insalus.

Donostiako LABO XL3 Jaialdiaren kartela 2021
Txikiweb