Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Antzerki Garaia 2022

Antzerki Garaia 2022

Herria: Beasain

Lekua: Beasaingo Usurbe Antzokia-Zinema.

Ordua: 20:30

Hasiera: 14/01/2022

Bukaera: 08/04/2022

Sarrerak: 12,00 €


Ekitaldi gehiago Beasaingo Usurbe Antzokia-Zinema.

Beasaingo Udala

San Martin Enparantza
Plaza San Martín, 1 (20200) Beasain

Telefonoa: 943028050
Fax: 943028051
Web: http://www.beasain.net/
Email: udala@beasain.net

Lotura interesgarriak

Antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzen jarraitzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalen arteko elkarlanari esker XXVIII garrenez antolatu den “Antzerki Garaia” egitarauak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin antzerkia hedatu eta ikusleak erakartzeko denboraldi honetarako egitarau erakargarria antolatu dute bi udaletako kultura sailek.

Zortzi antzezlanek osatzen dute egitaraua, sei euskaraz eta bi gazteleraz.
Sarrerak 12 euroan jarriko dira salgai eta ziklo osorako abonua 72 euroan eskuratu ahal izango da urtarrilaren 10a bitartean
Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Sarrerak eta abonuak

Aurtengo edizioari dagokionez 8 antzezlanek osatzen dute egitaraua. Horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emanaldi bakoitzeko eta denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 10a arte egongo da zabalik.

Abonuarekin, egitarauko emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazioa jasoko dute, baita urtean zehar beste obra batzuen programazioari buruzkoa. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakoitzeko antzokian esleitutako eserlekua mantenduko da.

Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatila eta Barrena jauregia eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.

Programazioa

Urtarrilak 14: -El Instituto T- (gazteleraz) Usurbe antzokian (Beasain). Zuzendaria: Gorka Martin. Antzezleak: Javier Antón, Gorka Martín, Jon Zabal.

Urtarrilak 21: -Lehendakari gaia- (euskaraz) Herri antzokian (Ordizia). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Iker Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga.

Otsailak 4: -Semea pixka bat motelago dabil soilik- (euskaraz) Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Fernando Bernués. Antzezleak: Miren Arrieta, Ane Gabarain, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernandez, Ander Iruretagoiena, Xabi -Jabato- López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia.

Otsailak 18: -Fake- (euskaraz) Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Gorka Minguez eta David Caiña. Antzezleak: Maria Urcelay, Aitor Fernandino, Leire Ucha.

Martxoak 4:  -Kottauak- (euskaraz) Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Getari Etxegarai. Antzezleak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain.

Martxoak 18: -Kopaz kopa- (euskaraz) Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Garbi Losada. Antzezleak: Ainara Ortega, Asier Sota, Ainhoa Aierbe, IñigoAranbarri.

Martxoak 25: -Porno- (gazteleraz) Herri antzokia (Ordizia). Zuzendaria: Maxi Rodríguez. Antzezleak: Anacelia Alvarez, Sanfro Cordero, Cristina Lorenzo,Roca Suarez.

Apirilak 8: -Bost minutun- (euskaraz) Usurbe antzokia (Beasain). Zuzendaria: Begoña Bilbao. Antzezleak: Itziar Urretabizkaia, Andoni Agirregomezkorta.

Antzerki garaiaren esku-egitaraua Beasain eta Ordiziako etxeetan banatuko da eta bi antzokietan ere eskuratu daiteke.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Ordiziako Udala

Beasaingo Udala

Beasain eta Ordiziako "Antzerki Garaia" ekitaldiaren kartela 2022
Txikiweb