Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. Poltsiko Antzerkia Jaialdia 2022

Poltsiko Antzerkia Jaialdia 2022

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 05/05/2022

Bukaera: 22/05/2022

Sarrerak: Doan / Gratis


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Lotura interesgarriak

Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren beste edizio bat aurkezten du. Hogeita hamaikagarrena da maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo den jaialdia.

  • Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira.
  • Berrikuntza nagusitzat, jaialdia tabernetara itzuliko da, aurreko edizioa ia osorik aire zabalean kokatutako karpetan egin ondoren.

Formatu txikiko antzerki ikuskizunen askotariko proposamenak osatzen dute programa, hiriko antzerki programazioa herritarrei eta batez ere publiko gazteenari  hurbiltzeko helburuarekin.

Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia zabaltzea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohiturarik ez duen publikoari ere. Poltsiko Antzerki Jaialdiaren bereizgarria da, antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea. Alabaina, agertoki horiek publikoarengandik hurbil dauden espazioak eta lekuak dira (adibidez, tabernak), eta, gainera, ideia eta formatu berriekin esperimentatzeko bidea ematen dute.

Hori horrela medio, iaz Covid19aren eragin handiak bereziki kaltetu zuen jaialdia. Ostalaritza-jardueran indarrean zeuden osasun-mugek, pandemiak gehien baldintzatu duen sektoreetako bat, jaialdi berezi bezain erakargarri hau ohiko espazioetan antolatzea eragotzi zuten.

Hala eta guztiz ere, antolakuntzak ez zuen bertan behera utzi eta udazkenera atzeratzea erabaki zuen, egoera hobea izango zelakoan. Azkenik, jaialdiak berezkoa duen izakera informalari eutsi ahal izateko, egoerara egokitzeko neurriak hartzea erabaki zen. Programazioaren zatirik handiena aire zabalean kokatutako karpetan eskaini ondoren, 30. edizioa benetan arrakastatsua izan zen.

30. edizioren ondoren ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu. Jaialdia kultur etxeen sarearen eguneroko lanaren adibide argia da, hiriko kultur programazioei bestelako begirada ematen dietena, herritarrengandik hurbil dauden ekipamenduak baitira.

Poltsiko Sorkuntza saria.

Edizio honetan ere, Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XII. deialdiako irabazleak hartuko du parte. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia Donostia Kulturak antolatzen du, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin lankidetzan.

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlana izan da irabazlea.

Ekimen honen xedea, Poltsiko Antzerkiaren eta, oro har, formatu txikikoaren esparruan euskaraz dagoen eskaintza urria bultzatzea da.

PROGRAMAZIOA

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak programa zabala eskaintzen du edizio berri honetan, eta tartean bi estreinaldi izango dira, aipatutako Antzerki Sorkuntzako Ivanka lan irabazlea eta Andoni Mutiloaren Sex Sua. Era berean, Félix Alboren El pueblo de los Mellados, Estefanía de Paz Asínen La Reina del Arga zirkoa, Alazne Etxeberriaren De esto tambien se sale eta Javier Merinoren Diálogos con mi barriga, besteak beste.

Antzerkia, umorea, magia, zirkoa, bakarrizketak, musika... Horiek izango dira, hain zuzen, jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak jarriko dira oholtza gainean, kritika eta urratzea nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko.

Doka aretoan egingo den itxiera ekitaldian Donostiako Xentimorik gabe konpainiaren Gu Primer!, Virginia Imazen Clownclusiones eta Yogurinha Borovaren Playlist ikusi ahal izango dira.

Betiko moduan, bi hizkuntza ofizialen erabilera eta emakumeen presentzia nahiko parekatuak izatea lortu da. Guztira 14 konpainiek 16 ikuskizen eskainiko dituzte 34 emanaldietan eta horietatik 17 euskaraz izango dira eta gainerako 17ak, gazteleraz. Emanaldiak hiriko 24 espaziotan banatzen dira.

Programa eta agertokiak

Maiatzaren 5etik 22ra, emanaldiak eskainiko dira hiriko hainbat taberna eta espaziotan, beti ostegunetik igandera. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da eserlekuak bete arte eta unean-uneko segurtasun eta osasun neurriak beteko dira.

Honako hau izango da 2022ko edizioaren programazioa:

La Reina del Arga - Estefanía de Paz Asín

  • Zirkoa
  • Gaztelania
    • Arte, teknika eta lengoaia artistiko ezberdinak uztartzen dituen ikuskizuna da, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua. Zirkuko arteen historiaz eta funanbulismoa bezalako teknikez hitz egiten digu,
    • eta Remigia Echarren, Argako Erregina, ezagutarazten.
      • Etxarriene, Maiatza 5 Mayo, 19:00
      • Norta, Maiatza 6 Mayo, 20:00
      • Egiatarra Jubilatuen Ekartea, Maiatza 13 Mayo ,19:30

De esto también se sale - Alazne Etxeberria

  • Bakarrizketa
  • Gaztelania
    • Mari Luz hegaldi-zerbitzari oso berezia da. Ez du herdoilik ahoan tabuak hausteko, ezta esperimentatzea egokitu zaizkion balentriak eta gorabeherak kontatzeko ere. Eskutik helduta eramango gaitu ahazten zaila izango den bidaia batean. Eutsi, bagoaz eta!
      • Vía Fora, Maiatza 8 Mayo, 19:00
      • El Muro, Maiatza 15 Mayo, 19:00
      • Mamistegi, Maiatza 19 Mayo, 19:30

Ivanka - Piszifaktoria Ideien Laborategia

  • Bakarrizketa
  • Euskara
  • Estreinaldia
  • Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko irabazlea.
    • Ivanka gurera heldu den ekialdeko inmigrante gajoa da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deserosoa egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa…
      • Kontadores, Maiatza 7 Mayo, 19:00
      • Le Bukowsky, Maiatza 8 Mayo, 19:00
      • Etxarriene, Maiatza 14 Mayo, 19:00
        Museum Cemento Rezola, Maiatza 20 Mayo, 20:00

Magia parrastan - Imanol Ituiño

  • Magia
  • Euskara
    • Zer da?, txori bat?, hegazkin bat?, Superman? Ez! Magia da! Baina...zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa.
      • Mamistegi, Maiatza 5 Mayo, 19:30
      • Scanner, Maiatza 12 Mayo, 20:00

Diálogos con mi barriga - Javier Merino

  • Bakarrizketa
  • Gaztelania
    • "Garapen jasangarria" guztion ahotan dabilen honetan, Javier Merinok "garapen irrigarria" aldarrikatzen du etorkizunari eta egokitzen zaigunari aurre egiteko errezeta gisa, benetan behar baitugu.
      • El Parque, Maiatza 12 Mayo, 19:30
      • Next Taberna, Maiatza 22 Mayo, 19:00

Pronoia - Virginia Imaz

  • Klown
  • Gaztelania
    • Pronoia: Paranoiaren aurkako egoera mentala, non pertsona ziur dagoen unibertsoak pertsonen alde konspiratzen duela. Pauxa pailazoak genero-indarkeriari buruzko hausnarketa egiten du, eta, oro har, giza harremanei buruzko kezkak partekatzen.
      • Bikutz, Maiatza 7 Mayo, 20:00

Sex o no sex - Virginia Imaz

  • Klown
  • Gaztelania
    • Klown parodia. Pauxa pailazoak bizitzari, heriotzari eta sexuari buruz galdetzen dio bere buruari. Proposamen ludiko honek sexuarikiko ditugun ohiturak –edo ohitura ezak– erreferente bezala hartzen ditu, betiere genero ikuspegitik.
      • Botanika, Maiatza 8 Mayo, 18:30

El pueblo de los Mellados - Félix Albo

  • Bakarrizketa
  • Gaztelania
    • Lau hilketek herri oso baten ohiko bizitza asaldatzen dute. Bertako Guardia Zibila, ofizial batekin eta praktiketan dauden bi agenterekin batera, parerik gabeko ikerketa bat egiten ari dira, bertakoak are gehiago aztoratzen dituena.
      • Ardube, Maiatza 13 Mayo, 19:00
      • Altxerri, Maiatza 14 Mayo, 19:30
      • Doka, Maiatza 15 Mayo, 20:00

Luze edo Motz - Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai

  • Binakako bakarrizketa
  • Euskara
    • Bakean dagoena bakean utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
      • Haritza 22, Maiatza 5 Mayo, 20:00
      • Botanika, Maiatza 19 Mayo, 18:30

Sekreturik ez - Kidam Magoa

  • Magia
  • Euskara
    • Asier Kidamek Sekreturik ez aurkezten digu, helduentzako ikuskizuna. Parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude.
      • Aveniu, Maiatza 19 Mayo, 19:00

Sin secretos - Kidam Magoa

  • Magia
  • Gaztelania
    • Asier Kidamek Sin secretos aurkezten digu, helduentzako ikuskizuna. Parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude.
      • La Taberna, Maiatza 20 Mayo, 19:30

Sex Sua - Andoni Mutiloa

  • Musikala
  • Euskara
  • Estreinaldia
    • Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Bertako komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu? Zure antsietate mailak gora egin du? Ez kezkatu, zuk behar duzuna asmatu dudalako: ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida, Atik Zra.
      • Igeldoko Ikastetxea, Maiatza 14 Mayo, 19:30
      • Le Bukowsky, Maiatza 15 Mayo, 19:00
      • Ardube, Maiatza 19 Mayo, 19:00
      • El Nido, Maiatza 20 Mayo, 20:00

Y tan panchas - Laia Sales & Jimena Cavalletti

  • Kontzertu komikoa
  • Gaztelania
    • Los Panchos hirukote musikalaren bertsio ezezagunak interpretatzen dituzte aktoreek. Haien abesti argitaragabeak, emakumeen inspirazio anonimoak eta lapurtutako zenbait gauza azalduko dizkigute. Gezur handiak, perkusio txikiak, uste sakonak, pijaman eta kamisoian melodia alaiak bolero, cumbia eta son erritmoan.
      • Altxerri, Maiatza 21 Mayo, 19:30

Carmen-en zai - Nerea Arriola

  • Bakarrizketa
  • Euskara
    • Dolores Mujika Dolox donostiarra, bere lagun Carmenekin poltsiko antzerkia ikusteko geratuta dago. Pozik dago aurten ere antzerkia ikusteko aukera duelako. Baina Dolox-en ondoko aulkia hutsik dago. Iritsiko ote da Carmen zitara?
      • Garai. Maiatza 5 Mayo, 21:00
      • Aitona-amonen Etxea (Intxaurrondo), Maiatza 15 Mayo, 18:30
      • Via Fora, Maiatza 22 Mayo, 19:00

Festa - Askotarikoa

  • Euskara & gaztelania
    • Poltsiko Antzerkiaren 31. Jaialdiaren amaiera ekitaldia. Hainbat artisten saioak izango ditugu: Gu Primer! Inazio eta Ramon Parisen bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, "programa" berezia prestatu du gure bi lagunentzat. Virginia Imaz Poltsiko Jaialdiaren Clownclusioak inprobisatzen
    • Eta amaitzeko, Yo.gurinha Borova eta bere Playlist paregabearekin agurtuko gara.
      • Doka, Maiatza 22, 19:00

Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren kartela 2022
Txikiweb