Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Doakoak
  3. IREKIAK - Galerietan topaketak

IREKIAK - Galerietan topaketak

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 29/09/2022

Bukaera: 02/10/2022

Sarrerak: 0,00€


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Galerietan topaketak antolatu ditugu ostiraletik igandera erakusketak lasai eta libreki gozatu nahi dituzten lagunentzat. Aldez aurretik izena eman gabe hurbildu zaitezke. Bertan izango gara. 4 egunez, gure galerietako ateak zabalduko ditugu. Hurbildu, sartu eta bizi arte garaikidea modu desberdin batean horretarako prestatu ditugun erakusketa, bisita gidatu eta ekintza osagarrien bidez. Hemen da Irekiak Gallery Weekend 2022.


ERAKUSKETAK

Altxerri Ate Irekiak Gallery Weekend
ELKARRIZKETA / DIÁLOGO - Elena Aitzkoa
NOVO / BERRIAK - Xare Álvarez, Elena Mendizabal, Iñaki Gracenea, Jon Cazenave, Gabriela Kraviez, Gabriel Coca.

Arteko Ate Irekiak Gallery Weekend
NORI USHIJIMA. THREE DECADES - Nori Ushijima

Arteztu Ate Irekiak Gallery Weekend
BIBRAZIOAK - Iker Valle

Cibrian Ate Irekiak Gallery Weekend
THIS EXHIBITION IS MADE FOR A NEW DAWN, NEW EARTH, AND NEW SOLAR SYSTEM - Susan Cianciolo

Ekain Ate Irekiak Gallery Weekend
ESKUTIK - Maria Cueto / Mariano Arsuaga

Kursaal Ate Irekiak Gallery Weekend
Kursaaleko fatxada - ENTREMALIAT - Alba G. Corral
Tabakalerak sortua (7)


BISITA GIDATUAK
3 orduko ibilbide bat antolatu dugu arte garaikidea eta hiriko arte galeriak modu desberdin batean ezagutzeko aukera izan dezazun. Bisita gidatuak doakoak izango dira eta talde txikietan egingo dira (gehienez 10 pertsona).

ORDUTEGIAK

Irailak 30, ostirala
16:00 (ES) - Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu

Urriak 1, larunbata
11:00 (EUS) - Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu
16:00 (ES) - Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian

Urriak 2, igandea
11:00 (EUS) - Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian


IREKIAK PROGRAMA EGUNEZ EGUN

IRAILAK 28, OSTEGUNA
19:00 - Galerien irekiera
20:30 - Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)

IRAILAK 30, OSTIRALA
11:00 - Topaketa Cibrían galerian. Susan Cianciolo artistaren "This exhibition is made for a new dawn, new earth, and new solar system" erakusketa.
16:00 - Bisita gidatua (ES). Ibilbidea: Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu
19:00 - Topaketa Arteko galerian. Nori Ushijima artistaren "Tres décadas | 00S" erakusketa. Topaketan Edorta Kortadi historialari eta arte kritikariak artistaren obra eta ibilbidea azalduko ditu.
20:30 - Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)

Galeriak 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.

URRIAK 1, LARUNBATA
11:00 - Topaketa Altxerri galerian. Erakusketak: Elena Aitzkoa artistaren "Diálogo / Elkarrizketa" erakusketa / "Novo / Berriak": Xare Álvarez, Elena Mendizabal, Iñaki Gracenea, Jon Cazenave, Gabriela Kraviez eta Gabriel Coca.
11:00 - Bisita gidatua (EUS). Ibilbidea: Cibrián > Arteko > Altxerri > Ekain > Arteztu
11:00 - Arteztu galeria: Iker Valle artistak eskainitako tailerra. Pintura akrilikoa egiteko tailerra pigmentu naturalekin eta dagozkien aglutinatzaileekin. Artistak akrilikoak egiten irakatsiko du, eta bere lanetan erabiltzen duen pintura egiteko aurrera eramaten dituen ikerketei buruz hitz egingo du; erabiliako proportzioen eraginari buruz, dentsitate desberdinei buruz, pigmentuen testurei buruz, etab.
16:00 - Bisita gidatua (ES). Ibilbidea: Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian
18:00 - Topaketa Ekain galerian. Maria Cueto eta Mariano Arsuaga artisten "Eskutik" erakusketa.
20:30 - Alba G. Corral artistaren "Entremaliat" instalazioaren proiekzioa Kursaal-eko fatxadan (Tabakalerak sortua)

Galeriak 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.

URRIAK 2, IGANDEA
11:00 - Topaketa Arteztu galerian. Iker Valle artistaren "Bibrazioak" erakusketa.
11:00 - Bisita gidatua (EUS). Ibilbidea: Arteztu > Ekain > Altxerri > Arteko > Cibrian

Galeriak 11:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.

Kartela
Txikiweb