Herria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Artegunea
Hasiera: 25/11/2022
Bukaera: 19/02/2023
Sarrerak: 0,00 €
Argazkiei begiratzen diegunean, haien esanahia gardena izan dadila espero izaten dugu, ikusgai ager dadila irudiaren lehen geruzan: gardentasun-promesa horrekin lotuta dago erakusketa honen izenburua. Izan ere, argazkiaren gainazalean errealitatearen oihartzunak ezagutzeko nahia izaten dugu, eta argazkilaritzaren efikaziaz fidatzen gara, errepresentatzen duenaren zentzua identifikatzeko modua emango digulakoan. Baina hori ez da posible izaten beti. Prozesua zailagoa bihurtzen da kultura arrotzetako zeinuak –Asiako kulturetakoak, adibidez– agertzen direnean argazkietan, eta kultura horiei buruz ditugun estereotipoak berresten ez direnean.
Komisarioa: Alejandro Castellote
2022ko azaroaren 25etik 2023ko otsailaren 19ra
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz).
Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.
Kutxa Kultur Artegunea
Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937 ¦ artegunea@kutxa.eus ¦ kutxakulturartegunea.eus