Herria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Ordua: 19:00
Hasiera: 29/01/2023
Bukaera: 29/01/2023
Sarrerak: 20 / 15 / 10 €
Donostia kultura
Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Teatro Español y Producciones Come y Calla konpainiek "La infamia" antzezlana aurkezten dute.
Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bizitza osoan aritu da Giza Eskubideen urraketen kontrako borrokan. Andre ausarta eta konprometitua da, emakumeen eskubideen alde eta Mexikon zabalduta dagoen feminizidioaren aurka egin du borroka, eta egiten du gaur egun ere. Bizitza arriskuan jartzen du kazetaritza-ikerlan bakoitzean. Urteotan mafiosoak, politikariak eta enpresaburu milioidunak salatu ditu, emakume eta ume mexikarrei eraso egin eta haiek salerosi, bortxatu edo hiltzen dituztelako.
La infamia Lydiaren Memorias de una infamia (Erresuma Batuko Harold Pinter Prize for International Writer Of Courage saria) liburu autobiografikoan oinarrituta sortutako lana da. Bertan, kazetariak jasan zuen bahiketa eta ustelkeriaren eta indarkeriaren gobernu konplize baten modus operandi-a erretratatzen dira.
Lydia Cachoren berak parte hartu du antzezlanaren sorkuntza-prozesuan. Lanak, antzerki-narratiba eta zinematografikoa uztartzen ditu; kamera batek protagonista jarraituko du une oro, eta ikusleek aktorearen lehen planoa ikusiko dute. Hala, ekintzak proposatzen duen eremu psikologiko eta emozionalean murgilduko dira.