Herria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Ordua: 19:30
Hasiera: 28/01/2023
Bukaera: 28/01/2023
Sarrerak: 26 / 16 / 10 €
Donostia kultura
Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Eduardo Guerrero & Sedak "Jondo. Del primer llanto, del primer beso" dantza ikuskizuna aurkezten dute.
Jondo maitasun historia bat da. Bost dantza-koadro Lorcaren literaturako bost pertsonaiarentzat, bostak ere hartzailerik gabeko tragedia eta beren musikaren emana partekatzen dutenak Cante Jondo delakoarekin. Musikak parte hartzen du adierazpen sozial eta arrazial honi beha eta adi dagoenaren saminean, beha eta adi jatorri lausoko adierazpen honi, zeina aspalditik datozen hainbat eta hainbat zorigaitzetan nahasia baita; esaterako, maitasunean...
Bost pertsonaia, maitale baina ez maitatu: Rosita, Don Perlimplín, Mariana, Adela eta El Director. Denek dute ahulgune bera: desamodioa, ez izatearen kontrako antidotoa Jondoan, erlijio humanista arraro bat, gizateria eta artea gurtzen dituena, zergatik eta sakonena adierazten dutelako, garrasi barne-urratzailea, giza harremanak askatu eta balioa ematen diena. Norbaitek kantatu egiten du, eta besteek entzun. Dantza eta musika oinazea leuntzen duen ikuspegiaren objektu zehatza dira, oinazea ere bizitzari baitagokio.