Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Kontzertua: Ruper Ordorika

Kontzertua: Ruper Ordorika

Herria: Azpeitia

Lekua: Sanagustin Kulturgunea

Ordua: 22:00

Hasiera: 27/01/2023

Bukaera: 27/01/2023


Ekitaldi gehiago Sanagustin Kulturgunea

Lotura interesgarriak

Ruper Ordorika musikariaren kontzertua.

Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du Amour eta toujour disko berria. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskotik gora heldu den bere ibilbidea.

Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak).

Ruper maila gorenean dabil euskal musikan. Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz, musikari eta produkzio bide ausartak ibiltzen ditu.. Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu... Bere ibilbide oparoan disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean. Kantutegi zaharra arakatu eta era berean abangoardiako musikariekin aritzen da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen... Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak.

Ruper Ordorika
Txikiweb