Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Gazteen Antzerki Topaketa 2023

Gazteen Antzerki Topaketa 2023

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 17/05/2023

Bukaera: 17/06/2023

Sarrerak: 3,00 €


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Egia eta Lugaritz Kultur Etxeek, Kutxa Kultur Klubak, Kontadoresek, Victoria Eugenia Antzokiak eta Antzoki Zaharrak oihalak altxatuko dituzte "XXXIV Gazteen Antzerki Topaketari" harrera egiteko.

34. Gazte Antzerki Topaketan antzezlan eskainiko dira hiriko lau agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra  bitartean.

Ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi  ahal izango dira; eta, balorazioaz Maria Redondo, Miren Arrieta eta Asier Burguete antzezleak arduratuko dira.

Sari banaketa ekainaren 17an, goizeko 12:00tan izango  da Kutxa Kultur Plazan.


EGITARAUA

Maiatzak 17 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
Neskak / Binahi Akademy / Mujeres a destiempo

Mutil baten gorputzean harrapatuta dagoen neska batek denboran zehar bidaia bat egingo du iragarle baten laguntzarekin, beste garaietako emakumeak ezagutzeko.
Egileak - Kiko Jauregi / Adriana Martin
Zuzendaritza - Kiko Jauregi
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena: 45'


Maiatzak 18 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
Nagasaki / Binahi Akademy / Zu o Tú

Familia bat jatetxe batean biltzen da hurrengo asteburuan ospatzen den ezkontzaren entsegua egiteko. Bertan, hildako bat eta bi polizia agertzen dira. Hilketa ebatzi ezin dutenez, publikoarengana joko dute
hura ebazteko.

Maiatzak 19 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
Karma / Binahi Akad

Ongi etorri Bulldogs High Schoolera! Prestatu adiskidetasunez, maitasunez eta barrez beteriko abentura zirraragarri bat bizitzeko. Hannah ezagutu, bere institutu berrian espero zuena baino askoz gehiago aurkituko duen nerabea. Karma-n, abesti itsaskorrez eta emoziozko mendi errusiar batera eramango zaituen tramaz gozatuko duzu. Jarraitu itzazu Hannah eta bere lagunak istorio barregarri honetan. Ez galdu Karma, musikaren erritmoan emozioak eragingo dizkizun musikala! Ezagutu Hannah eta bere lagunen etorkizuna adiskidetasuna eta maitasuna istorio zirraragarri honetan. Zure zain gaude!
Egileak - Inés Legarda & June Fernández
Zuzendaritza - Iñigo Larrinaga
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena - 45'


Maiatzak 20 - KONTADORES - 19:00
Zurriola Antzerki Eskola / Grease

70. hamarkadan izugarrizko arrakasta izan zuen pelikula antzerkian ikusteko aukera paregabea izango duzu. Danny Seco, Sandra Dee eta bere lagunak institutuko istorioak modu alai eta dibertigarrian kontatu eta   abestuko dizkigute.


Maiatzak 24 - KUTXA KULTUR KLUBA - 19:00
EGAN Taldea / Peter

Peter Pan-en benetako istorioa kontatzen du antzezlanak. Nola, engainatuz, Emily gaixoa bere lurraldera eraman zuen. Peter emakumezalea dela eta gaizkileak ez direla beti uste izan dugunak deskubrituko dugu.
Egilea - James Matthew Barrie (Autor original del cuento en el que se basa la obra)
Zuzendaritza - Julen Apodaca
Zuzendari teknikoa - Endika Ouviña
Teknikaria - Josu Artola
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena - 40'


Maiatzak 25 - KUTXA KULTUR KLUBA - 20:00
La Rata India / Ya es la hora

Eszenatokira irtetzear dagoen aktore batek, bere bitzitza aldatuko duen telefono dei bat jasotzen du.


Maiatzak 27 - KUTXA KULTUR KLUBA - 20:00
La Rata India / La mujer sola

Etxetresna elektrikoz eta zarataz inguratutako boano askatasunik gabeko emakume bat bere bizilagunarekin lehiotik hitz egiten du.


Maiatzak 30 - GAZTESZENA - 19:30
Lisistratoak / Binahi Akademy / Lisistrata

Gerrari amaiera emateko, emakume baten aparteko misioaren umorezko kontakizuna da. Lisistratak emakume greziarrak konbentzitzen ditu senarren pribilegio sexualei eusteko, gizonak bakea negoziatzera behartzeko.
Egileak - Aristoteles
Adaptación - Nerea Arriola
Zuzendaritza - Nerea Arriola
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena - 45'


Maiatzak 31 - GAZTESZENA - 18:30
Santo Tomas Lizeoa / A Matrioxkak

Matrioxkak, errusiar panpinak edota Bubushka panpinak bata bestearen barnean sarturik doazen panpinak dira. Izena errusierako emakumezko Matryonatik dator. Babushka izenak, aldiz, errusieraz amona esan nahi du. Neurri ezberdinetakoak izan daitezke. Txikiak, handiak, kolore bakarrekoak... Koloretsuak ere izan daitezke. Errusiako usadiozko irudiak dira, hala ere, beste hainbat herrialdeetan ere ikus daizteke, hala nola, Txekiar Errepublikan, Polonian, Eslovakian edota Alemanian. Matrioxkak.
Hizkuntza - Euskara
Iraupena - 45'


Ekainak 1 - GAZTESZENA - 18:30
Santo Tomas Lizeoa B / Gure Miñan

Migrazio-abentura baten kronika da. Abentura latza, mingarria eta oso benetakoa. Hain benetakoa da, non, beste hainbat kasu ere barneratu ditzakeen bere magalean. Bere egin. Izen-abizenak dituztenak dira, ezagutzen ez ditugun arren. Denak dira gure abentura honen parte. Denak dira gure Miñan.
Egileak - Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako "Miñan" liburuan oinarritua
Zuzendaritza - Itsaso Garzon
Moldaketa - Itsaso Garzon eta taldearen sormen prozesua.
Hizkuntza - Euskara
Iraupena - 50'

Ekainak 2 - KUTXA KULTUR KLUBA - 19:00
Kreatureak / Binahi Akademy / Criaturas

Antzezlan honek modu dibertigarri eta zorrotzean azaltzen ditu helduen eta haurren arteko harreman korapilatsuak hainbat testuren bitartez.


Ekainak 5 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
Todos los que somos / Binahi Akademy / El sueño de una noche de verano

Uda gau bateko ametsa, fantasiaren, ametsen, errealitatearen, maitasunaren eta magiaren bitartez bi maitale nobleen istorioak nahasten dituen antzezlana da. Maitasunagatik eta Atenasko legeengatik sufritu eta gozatu egiten dute. Oberon, basoko jaunaren, "zurekin eta zu gabe" istorioarekin eta Titania, maitagarrien erreginarekin. Atenasko Erreginaren ezkontzan antzezteko antzezlan bat prestatzen ari den komiko talde batekin eta maitagarrien erresumako pertsonaia batzuekin egingo dugu topo.
Egileator - W. Shakespeare
Zuzendaritza - Vega Iguaran
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena - 45'


Ekainak 7 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
No eres un personaje / Binahi Akademy / Ejercicios de estilo

Pasadizo izugarri hutsal baten kontakizunetik abiatuta, istorio horren 99 aldaketa ezberdin eraikitzen ditu egileak. Guk horietako batzuk aukeratu ondoren, antzeztuko ditugu.


Ekainak 8 - ANTZOKI ZAHARRA - 18:30
os Alarmantes / Binahi Akademy / El Jardín de Azu

Azu-ren lorategia tragikomedia bat da. Adela, Marga, Helena eta Rut-en ama, Azuzena, harantzagotik itzultzen da eta honek alaben bizitza irauliko du. Azucena, itzultzen den lekutik itzuliko da oso gai garrantzitsu batean laguntzeko, alaben etorkizuna horren mende egongo da eta.
Egileak - Los Alarmantes / Binahi Akademy
Zuzendaritza - Vega Iguaran
Hizkuntza - Gaztelania
Iraupena - 40'


Ekainak 9 - LUGARITZ K.E. - 19:00
Agirregomezkortarrak / Binahi Akademy / Historia de Monty Phyton

Monty Phyton umore ingeleseko talde mitikoaren eszena barregarrien multzoa.

Ekainak 10 - KONTADORES - 20:00
Zurriola Antzerki Eskola / Uda gau bateko ametsa

Teseo eta Hipolita-ren ezkontzaren prestakuntzan hasten da guztia. Egeok bere alaba Hermia Demetriorekin ezkondu nahi du. Hermiak berriz Lisandro maite du eta basora ihes egiten du berarekin. Elenak Lisandro maite du ere eta hauen egitasmoa Demetriori kontatzen dio. Demetrio basora abiatuko da hauen atzetik eta..., tira, hobe izango da William Shakespeare-n antzezlan brillante eta dibertigarri hau ez galtzea.
Egilea - William Shakespeare
Zuzendaritza - Mikel Sarriegi
Hizkuntza - Euskara
Iraupena - 50'


Ekainak 14 - LUGARITZ K.E. - 19:00
Magouxkalumasa Oiartzungo Antzerki taldea / Bizi lagunak

Etxea nola aukeratzen duzu? Bizilagunak zeintzuk diren kontuan izanda?
Egilea - Taldea
Zuzendaritza - Saioa Aizpurua
Hizkuntza - Euskara
Iraupena - 30'


Ekainak 15 - LUGARITZ K.E. - 18:00
Egileak / Autores - Katezoro Antzerki Taldea

Lau istorio. Hamaika kezka, beldur eta amets. Munduaren eta pertsonen egoeraren inguruko gogoeta, garraxia. Gazteak gara, mundu honetan bizi gara eta ez gara isilduko.
Zuzendaritza - Maider Alcelay
Hizkuntza - Euskara
Iraupena - 40'

Ekainak 16 - VICTORIA EUGENIA CLUB ARETOA - 17:30
1+1=2 teatroa / Improshow-a

Antzezlana inprobisazio bat izango da. Bertan, egoera desberdinak emango dira; objektuak zoriz aukeratzen joango gara eta ondoren, egoera bakoitza emozio desberdin batekin antzeztuko dugu.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Donostia Kultura

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren kartela 2023
Txikiweb