Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Egitarauak eta Agendak
  3. Literaktum: Hitzen Hiria 2023

Literaktum: Hitzen Hiria 2023

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 13/11/2023

Bukaera: 26/11/2023


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Lotura interesgarriak

Literaktum letren jaialdiak azaroaren 13tik 26ra du aurtengo hitzordua. Sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin gauzatuko da, bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea duen nortasun ezaugarriari eutsiz.

Maitasunaren geografiak du izenburu aurtengo literatura jaialdiak. Maitasuna, ulertzen ez dugun baina bizitzeko ezinbesteko dugun sentimendua. Izan ere, bizi al daiteke inolako maitasunik gabe? Maitasunak, maitasun ezak edo desamodioak emoziorik muturrekoenak eragin ditzake gizakiarengan eta sortzaileengan, sorkuntza iturri ere izan ohi dira.

Gaiaren harira, Literaktumen inguruan bilduko dira, Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jiménez, Alejandro Gándara, Máximo Huerta eta Patxi Zubizarreta, euren azken lanetan azaltzen diren maitasun mota ezberdinen ñabardura eta garrantziaz aritzeko. Ramón Andrés, Gioconda Belli eta Antje Rávic Strubel ere izango dira Literaktumen.Literatura jaialdia liburu-dendetara itzuliko da, liburu-saltzaileekin duen lankidetza harremana sendotuz. Zubieta-TROA liburu-dendan izango dugu Jacobo Bergareche eta Elkar Aretoan berriz, Nerea Balda.

Modu batera zein bestera, urteurrenek ere lekua izango dute Literaktumen. Mikel Laboa sortzaile handia zendu zela 15 urte beteko dira abenduan, Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan argitaratu zela 150 urte dira eta Euskal Irudigileen elkarteak, 20 urte bete ditu. Hiru erakusketek hartuko dituzte besteak beste, urtemuga hauek. Laugarren erakusketak aldiz, Surflaria komikia izango du oinarri.

Haur literaturan gertatzen ari den ipuinen berridazketaz mahai-ingurua, Patri Urkizu lagunartean saioa eta Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak ere izango dira Literaktumen.

Literaktumek bestelako lengoaia eta diziplinekin elkarrizketan literaturara hurbiltzea du nortasun ezaugarria. Antzezlanek, literatur emanaldi musikatuak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik datorren Poesia(k) eta maitasuna(k) emanaldiak eta aurten ere Literaktum Txikiaren baitan Oninen abenturak gaitzat duen ilustrazio lehiaketak osatuko dute programa zabala.

PROGRAMA OROKORRA

Azaroak 13, astelehena:

  • 19:00: Ernest Lluch K.E., LITERAKTUMEK AURKEZTEN DU
    • El país de las mujeres
    • Gioconda Belli
    • Elkarrizketatzailea: Irati Goikoetxea
      • Azken hamarkadetako literatura latinamerikarraren ahots esanguratsuenetakoa izanik, Gioconda Belli (Managua, 1948), poesia eta nobela idazleak, bi gai nagusiren inguruan eraiki du ibilbide literarioa: konpromiso politikoa eta emakume izatea eta sentitzea.
      • Hori da El país de las mujeres eleberriaren kasua, emakumeek bakarrik gobernatutako mundu bati buruzko satira politiko eta erotikoa. Lan dibertigarri eta ausarta, 2010ean La otra orilla eleberriaren Sari Hispanoamerikarra jaso zuen. 2023an, berrargitaratu da.
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 14, asteartea:

  • 19:00: Librería Zubieta-Troa Liburu-Denda, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • Las despedidas
    • Jacobo Bergareche
    • Elkarrizketatzailea: Leire Palacios
      • Diziplina anitzeko egile honek, 2022an argitaratu zuen lehen eleberria, Los días perfectos izenburuarekin, dagoeneko 10 hizkuntzatara itzuli dena. Bere azken lanean, Las despedidas izenekoan, Jacobo Bergarechek (Londres, 1976) bere talentu narratiboa zabaltzen du, loturen gatazkan, pasioan, galeran eta oroitzapenean murgiltzen den istorioan.
        • Hizkuntza: Gazteleraz
        • Laguntzailea: Librería Zubieta-TROA liburu-denda
  • 19:00: Ernest Lluch K.E., LITERAKTUMEK AURKEZTEN DU
    • Mujer azul
    • Antje Rávic Strubel
    • Elkarrizketatzailea: Luisa Etxenike
      • Antje Rávic Strubel (Postdam, Alemania, 1974) Berlingo harresi osteko idazlea da, eta eleberri eta artikulu ugari idatzi ditu. Mujer azul, azken lanean, eleberria gizarte ispilu gisa berreskuratu du.
      • Bizitza libre eta berri baten bila bere herrialdetik alde egiten duen neska txekiar baten bidaian zehar justizia ilun batek babestutako mundu nahasia erakutsiko du.
      • Mujer azul eleberriak 2021eko Alemaniako Liburuaren Saria irabazi du.
        • Hizkuntza: Alemanieraz
        • Itzulpena euskara eta gaztelaniara
        • Antolatzaileak: Goethe-Institut, Donostia Kultura

Azaroak 15, asteazkena:

  • 19:00: Antzoki Zaharra Teatro Principal, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • No te veré morir
    • Antonio Muñoz Molina
    • Elkarrizketatzailea: Ana Merino
      • Antonio Muñoz Molina (Úbeda, Jaén, 1956) bere belaunaldiko egile garrantzitsuenetako bat eta Espainiako literatura garaikideko lanik adierazgarrienetako batzuen sortzailea da lehen eleberriak argitaratu zituenetik, Beltenebros, El jinete polaco edo Plenilunio esaterako.
      • Asturiasko Printzea saria (2013) eta bi aldiz Literatura Sari Nazionala (1988, 1992), No te veré morir lanean, Muñoz Molinak eleberri poliedrikoa eraikitzen du, tonu eta ikuspuntu desberdinekin. Eleberri errealista, non iraganaren nostalgia sentimentala, denboraren igarotzea eta desamodioaren gaitzespen eta barka kontraesankorrak batzen diren.
        • Hizkuntza: Gazteleraz
        • Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Azaroak 16, osteguna:

  • 19:00: San Telmo Museoa, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • No todo el mundo
    • Marta Jiménez
    • Elkarrizketatzailea: Ylenia Benito
      • No todo el mundo bakarkako hirugarren lana du Marta Jiménezek (Madril, 1990), Los nombres propios eleberria eta La edad ligera poema-bildumaren ondoren. Hamalau kontakizunek osatzen dute lan berria, zeinetan egileak intimitatearen mapa zehatza eta delikatua eraikitzen duen, eta garenaren aurrean jartzen gaituen, tranparik gabe.
      • Maitasunaren ikuspegi kaleidoskopikoa da No todo el mundo, hirian jaio eta amaitzen den maitasunarena.
        • Hizkuntza: Gazteleraz
  • 19:00: Okendo K.E.
    • Poesia(k) eta maitasuna(k)
    • Blanca Llum Vidal
    • Castillo Suarez
    • Moderatzailea: Itziar Ugarte
      • Poesia eta maitasuna aski lotuta egon izan dira historikoki. Erdi Aroko maitasun gortesautik gaur egundaino, poesiaren eta, oro har, literaturaren gai zentraletako bat izan da maitasuna. Alabaina, nola lantzen dute gaur egungo poetek? Gai hain jorratua izaki, nola bilatzen dizkiote printza berriak? Nola idatzi maitasunaz eta maitasunez egun? Bi poeta izango ditugu gurekin horretaz guztiaz hitz egiteko, haien poeta gisa izandako esperientziaz ez ezik maitasunaren inguruan duten ikuspegiaz.
      • Batek euskara du hizkuntza poetikoa eta besteak katalana, baina biak daude poesiez eta maitasunez gurutzaturik.
      • Alex Harok jarriko dio musika ekitaldiari.
        • Antolatzaileak: Etxepare Euskal Institutua, Donostia Kultura
        • Laguntzailea: Musikagela
        • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz

Azaroak 17, ostirala:

  • 19:00: Ernest Lluch K.E., MAHAI-INGURUA
    • Literatura infantil, ¿cambiamos el cuento?
    • Yolanda Arrieta
      • Haur eta gazte literatura idazlea
    • Belén Gaudes
      • Cuatrotuercas argitaletxearen sortzaileetako bat eta haur-literatura idazlea
    • Sandra Sánchez García
      • CLM Unibertsitatean irakasle eta Cuencako Campuseko Liburutegi Nagusiko zuzendaria
    • Moderatzaile: Beñat Sarasola
      • Azkenaldian hainbat eztabaida sortu dira haur-literaturaren inguruan, batez ere haren egokitzapenari eta eguneratzeari dagokionez. "Kantzelazioaren kultura" deitu izan zaionarekin zerikusia duten polemiken testuinguruan, haurrentzako literatura-lan batzuen moldaketek eztabaida sutsuak eragin dituzte. Auzi horietatik abiatuta, mahai-inguru honetan haur-literaturaren funtsezko ezaugarriez hitz egingo da, eta egungo mundu garaikidean duen lekuaz, orobat; izan ere, aldaketa kultural sakon zenbaitek gure gizarteetako alderdi guztiei ari zaizkie eragiten, eta baita literaturari ere.
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 20, astelehena:

  • 19:00: VEA CLUB, LITERAKTUMEK AURKEZTEN DU
    • Loak ezkutatzen duena
    • Patxi Zubizarreta
    • Elkarrizketatzailea: Aiora Jaka
      • Augustin Zubikarai azkeneko edizioaren lan saritua, udazken honetan argitaratu da. Insomnioari buruzko erreportaje bat egin behar du Adelak, lan egiten duen aldizkariarentzat, eta horixe izango da eleberriaren abiapuntua, gero hainbat pertsonaia, sare eta abarretan korapilatuko dena.
      • Patxi Zubizarretak Espainiako Sari Nazionala eta Euskadi Literatura saria jaso berri ditu 2023an, Haur eta Gazte literatura arloan biak ere.
        • Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 19:00: Okendo K.E., MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • Primer amor
    • Alejandro Gándara
    • Elkarrizketatzailea: Olga Grande
      • Maitatu dezakegu bihotza hautsi ondoren? Zenbat aldiz maitemindu daiteke inor lehen aldian bezala? Denborarekin ixten al da maitasun horren zauria? Berrogei urte baino gehiago eleberria eta saiakera idazten eman ondoren, literatur ibilbide sendoarekin, Alejandro Gándara (Santander, 1947) maisua den lurraldean murgiltzen da bere azken lanean: giza emozioen konplexutasuna.
      • Primer amor gaztaroko maiteminari buruzko hausnarketa sakona da, amodio eta desamodioren inguruko obra.
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 21, asteartea:

  • 19:00: KMKko Santa Teresa Ekitaldi Aretoa Santa Teresa Komentua, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • La alerta amorosa. Un encuentro con Ramón Andrés
    • Elkarrizketatzailea: Ruth Pérez de Anucita
      • Ramón Andrés begiradaren idazlea da, eta adi-adi entzuten die munduko zeinu ikusgarri eta ikusezinei. Amodioaren geografi ei eskainitako Literaktumen edizio honetan, La alerta amorosa hitzaldiak zentzu osoa hartzen du, eta saiakera-egile eta poeta gisa egiten duen lanaren arreta grinatsura hurbiltzeko aukera emango digu.
        • Antolatzaileak: Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 22, asteazkena:

  • 19:00: Kutxa Kultur Kluba, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • Cualquier verano es un final
    • Ray Loriga
    • Elkarrizketatzailea: Iban Zaldua
      • Bereziki bere lehen eleberriengatik X belaunaldiari lotutakoa, Ray Lorigak (Madril, 1967) idazle urratzailea izaten jarraitzen du, espainiar literaturako berezienetako bat. Cualquier verano es un final eleberrian, maitasuna, adiskidetasuna eta suizidioa dira osagai nagusiak. Azalean geratzen den zaratarik gabeko saudade edo malenkoniaz bustitako eleberria, heriotzaz hitz eginez, bizitzaren alde topa egiten duena.
        • Antolatzaileak: Kutxa Fundazioa, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 23, osteguna:

  • 19:00: Elkar Aretoa, MAITASUNAREN GEOGRAFIAK
    • Azpimarrak
    • Nerea Balda
    • Elkarrizketatzailea: Uxue Razquin
      • Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia; kasualitateak azpimarrez beteriko liburu bat ekarri dio esku artera, eta horren bitartez aurkitu du Andreu, gaztetako ezagun suertatu zaiona. Punta s'Arenellako itsasargiak iraganera gerturatu ditu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.
        • Laguntzailea: Elkar
        • Hizkuntza: Euskaraz

Azaroak 24, ostirala:

  • 19:00: VEA CLUB
    • Patri Urkizu lagunartean
    • Aizpea Goenaga, Mari Jose Olaziregi, Iñaki Salvador
      • Patri Urkizu Sarasua irakasle, ikertzaile, idazle eta adiskidearen ibilbidea izango dugu hizpide saio honetan. Hitzak, irudiak eta musika uztartuz, Lezon hasi eta Bordele edo Madrilen hainbat geldiune izango dituen ibilbidea izango da gurea eta Urkizuren beraren lanak bidaide.
        • Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
        • Hizkuntza: Euskaraz

JARDUERA BEREZIAK

Azaroak 13, astelehena:

  • 19:00: Intxaurrondo K.E., Solasaldia Tertulia
    • Surflaria
    • Uxue Alberdi + Susanna Martin
    • Dinamizatzailea: Igor Leturia
      • Uxue Alberdi gidoilaria eta Susanna Martin marrazkilaria, elkarlanean sortutako Surflaria komikiaz arituko dira. Bi egileen arteko lankidetza, pertsonaiak nola sortu ziren, historiako erreferentzia musikalak, literarioak, zinemazaleak eta komikian transmititzen den gizarte-funtsa azalduko dituzte.
      • Musika La ola maldita taldeak jarriko du. Ekitaldi honekin zabalduko da izen bereko komikian oinarritutako Surflaria erakusketa.
        • Hizkuntza: Euskaraz

Azaroak 16, osteguna:

  • 19:00: Intxaurrondo K.E., Bideoforuma Videofórum
    • Call me by your name (2017)
    • Zuzendaria: Luca Guadagnino
    • VOS
    • Dinamizatzailea: Jonathan Sedeño
      • Bere historian zehar, zinemak maitasunari buruzko hainbat hurbilketa irudikatu ditu. Maitasun erromantikoa, familia-maitasuna, sexu-maitasuna edo pasioa. Baita lehen maitasuna, Luca Guadagninok 2017an pantaila handira eraman zuena, André Acimanen eleberriaren egokitzapenarekin. Lehen maitasuna eta sexu-iratzartzea, Timothée Chalamet eta Armie Hammerren figuren bidez, zalantza, ausardia eta inkontzientziaren artean kokatzen dena.
        • Laguntzailea: Ozzinema zinekluba
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 17, ostirala:

  • 19:00: Intxaurrondo K.E., LITERATUR EMANALDI MUSIKATUA
    • Euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal Herrian ezagunak diren hainbat artistak. Emanaldi honetan, Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia literatura arloaz arduratuko dira, Iñar Sastre, Anne Etchegoyen musikaz, eta Yurre Ugarte kazetari eta idazlea koordinazio lanetan arituko da. Emanaldian, euskal literatura izango da hizpide formatu ezberdinetan, bertan, abestientzako, solasaldirako eta testu eta poesia errezitalerako tartea izango baita.
  • 19:00: Tomasene K.E., IRRATI ANTZERKIA
    • Italo Calvino, centenario
    • Inko Martin
      • Gidoilari eta zuzendaria: Inko Martin
      • Soinu teknikariak: Mikel Cerezo, Eneko Yaben
      • Aktorea: Saioa Royo
      • Iraupena: 50 min.
        • Zuzeneko irrati antzerkia, Italo Calvino idazlearen jaiotzaren 100. urteurrena dela eta. Bere lanik ezagunenetako batzuen pasarteak erreproduzituko dira soinuaren bidez, Palomar eta Las ciudades invisiblesenak, besteak beste.
          • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 19, igandea:

  • 19:00: Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz), Antzerkia
    • Toto
    • Hika Teatroa
      • Mafalda Bellidoren Chucho obraren moldaketa. Maik eta Joxeluk Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto galdu egin da eta Maik ezin du imajinatu bizitza bera gabe, maitasunik gabe. Bikoteak modu latzean eztabaidatzen du. Barrutik tragedia moduan bizi ohi diren eztabaidak, kanpotik ikusita, gehienetan barregarriak eta komikoak suertatzen dira. Toto maitasunaren galeraz hitz egiten duen komedia intentsoa da.

Azaroak 21, asteartea:

  • 19:00: VEA CLUB, Ipuin Errezitaldia
    • Cosas de Onetti
    • Ángel Marco
      • Juan Carlos Onetti XX. mendeko hispanoamerikar literaturako idazle garrantzitsuenetako bat izan zen. Mania erosoak dituen gizon atseginaren moduan izan zuen bizitzak, bere obra estilo atseginekoa eta poetika ironikoduna dela pentsatzera eraman gaitzake, bere buruarekin ezin gusturago dagoen garaiko intelektual batena. Bere idazkiak ordea, originalak, biziak eta aberatsak dira.
      • El cerdito, Jabón edo Los besos dira Onettiren ipuinetako batzuk, eta Ángel Marco eskarmentu handiko aktore eta irrati-esatariaren ahotsean gozatu ahal izango dira.
        • Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
        • Hizkuntza: Gazteleraz

Azaroak 22, sateazkena:

  • 19:00: Okendo K.E., Solasaldia
    • Ni komiki bat naiz! Mikel Laboa iruditan
    • Unai Iturriaga, Harkaitz Cano, Joseba Larratxe
      • Benetako pertsonaia bat iruditara eramatearen abantailak eta zailtasunak izango dituzte hizpide Joseba Larratxe marrazkilariak eta Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoigileek, Ni ez naiz Mikel Laboa komikiko esperientzia hizpide hartuta.
        • Hizkuntza: Euskaraz

Azaroak 23, osteguna:

  • 19:30: Victoria Eugenia Antzokia, Antzerkia
    • La lucha por la vida
    • Arriaga Antzokia, Teatro Español
      • La lucha por la vida muntaian ezagun da Brechten eragina, Pio Barojaren beraren lanean ere agertzen delako. Aitzindari bat da bere garaian. Elkarrekin nahasiz estilo ez-naturalista zenbait (vaudeville, zarzuela, melodrama, esperpentoa...), pertsonaiak eta euren abenturak aurkezten zaizkigu behar besteko distantziarekin.
      • Ramón Bareak zuzentzen du Arriaga Antzokiaren eta Madrilgo Teatro Españolen koprodukzio hau eta bera da aktore talde zabalaren buru.
  • 19:00: Intxaurrondo K.E., Film Laburren Emanaldia
    • Larrotxene Bideon 1990eko eta 2000ko hamarkadetan egindako film laburren proiekzioa, maitasunaren gaia ardatz hartuta. Emanaldi honek urte haietan denboraz kanpoko narratibak, bai teknikoki bai dramatikoki, nola jorratzen ziren erakusten du.
    • Hauek dira proiektatuko diren film laburrak: Recuerdas (1992), Cupido es áspero (1999), Jahabibi (1999), Alferrikakoa (2002), Ana (2005) Azaroa / Noviembre
      • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz

Azaroak 24, ostirala:

  • 19:30: Gastronomiazko Euskal Anaiartea, Literatur Solasaldia
    • Julio Verne
    • Dinamizatzailea: Slawka Grabowska
      • 150 urte bete dira Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan liburu ezaguna argitaratu zenetik. Solasaldian liburu hau eta idazlearen lana komentatuko dira, bazkariari arreta berezia eskainiz. Izan ere, amaieran, literatur afarirako lekua gorde dutenek egilearen liburuetan inspiratutako platerak dastatu ahal izango dituzte. Gau ezin hobea Verneren abenturak dastatzeko.
      • Hizkuntza: Gazteleraz
  • 21:00: Gastronomiazko Euskal Anaiartea, Afari Literarioa
    • Cena con Julio Verne
    • Dinamizatzailea: Slawka Grabowska
      • Munduari bira 80 egunetan obraren argitalpenaren 150. urteurrenean, idazlearen liburuetan agertzen diren plateretan inspiratutako afari literarioa proposatzen da. Gastronomiazko Euskal Anaiartean gauzatuko da afari hau eta bertan plater hauek dastatu ahal izango dira: arrain-zopa, oilaskoa irlandako erara eta karamelatutako platanoak.
      • Literatura eta gastronomia, uztarketa ona.
        • 30 € (Plaza mugatuak)
        • Sarrerak erosteko epea: Azaroak 23, 12:00
        • www.donostiakultura.eus/sarrerak
        • Laguntzailea: Gastronomiazko Euskal Elkartea
        • Hizkuntza: Gazteleraz
  • 19:30: Amaia KZ (Irun), Sari Banaketa
    • Kutxa Literatura Sariak
      • Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. Edizioaren sarien banaketa ekitaldia. Amaia KZ antzokian egingo den ekitaldia musikaren, dantzaren, interpretazioaren eta literaturaren arteko elkarrizketa bihurtuko da. Diziplina horietako tokiko talentuak izango dira oholtzan.
        • Laguntzaileak: Irungo Udala, Donostia Kultura - Literaktum
        • Hizkuntza: Euskaraz eta gazteleraz

Azaroak 25, larunbata:

  • 18:00: San Jerónimo Aretoa, Ipuin Kontalarien IX. Maratoia
    • Magma Mia
    • Beatriz Egizabal
      • Saio bereziak, hainbat teknika eta baliabide erabiliz, haur eta helduentzat.
      • Gazteak (+15 urte) eta helduak
      • Jóvenes (+15) y personas adultas
        • Koordinatzailea: Galtzagorri Elkartea
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 19:00: Intxaurrondo K.E., Antzerkia
    • Las Vidas Secretas de las Esposas de Baba Segi
    • de Lola Shoneyin
    • Egokitzapena eta interpretazioa: Maïmouna Jallow
      • Las vidas secretas de las esposas de Baba Segi engainu eta traizio istorioa da, maitasun eta adiskidetasunezkoa. Umore garratz batekin, antzerki bakarrizketa honek lau emakumeren bizitza kontatzen du senar berarekin, Baba Segi handia, laugarren emaztearen antzutasunaren atzean dagoen misterioa argitzen saiatzen dena.
        • Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Lankidetza saila, Afrika Behar beharrezkoa, Donostia Kultura
        • Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira www.donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Intxaurrondo K.E.ko leihatila jarduera baino ordu bete lehenago zabalduko da.
  • 19:30: Victoria Eugenia Antzokia, Dantza
    • Vav
    • Compañía Daniel Abreu
      • VAVek, hebreera alfabetoan, lotzen duena sinbolizatzen du, dena lotuta mantentzen duena, amu bat, lotura, zeruaren eta lurraren, gizakiaren eta espirituaren uztartzea. Harremanak oro har arautzen dituen alfabetoa da, maitasun-harremanak barne. Obra hau, bi kapitulutan aurkezten da, bere existentziarako beharrezkoa den dikotomian. Norbanakoa eta taldea. Harremanetako alderdi dual garrantzitsuak. Gizatasunetik eta espiritualetik. Batetik, dantza egiten duen animalia-gorputza eta hura ainguratzen duen irudia; gorputz fisiko bat eta beste digital bat; solidoa eta argia.

ERAKUSKETAK

Euskal Irudigileak 20 Urte

  • Aiete K.E.
  • Urriaren 06tik azaroaren 26ra
    • Erakusketak Euskal Irudigileak Ilustratzaileen Elkarteko kideek egindako lanak biltzen ditu. Elkartea duela 20 urte hasi zen lanean, eta azken bi hamarkadetan profesional horiek beren lana zein alorretan egin duten erakusten du.
      • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
      • Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
      • Igandetan: 10:00-14:00
      • Astelehen eta jaiegunetan itxita
        • Antolatzailea: Euskal Irudigileak - Asociación profesional de ilustradoras/es de Euskadi
        • Laguntzaileak: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Donostia Kultura - Donostiako Udala

Munduari Bira 80 Egunetan
David Guirao

  • Ernest Lluch K.E.
  • Azaroaren 8tik urtarrilaren 13ra
    • Anaya argitaletxeak egindako berrargitalpeneko ilustrazioetan oinarritutako erakusketa honetan Jules Verneren klasiko unibertsalenaren moldaketa aurkezten da argitaratu zeneko 150. urteurrena dela eta.
    • Egokitzapena: Ana Alonso
    • Ilustrazioak: David Guirao
      • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
      • Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
        • Laguntzailea: Editorial Anaya Infantil y Juvenil
  • Mikel Laboa…Izan Liteke Konstelazio, Izan Gabe Izar…
    • Okendo K.E.
    • Azaroaren 15etik urtarrilaren 27ra
      • Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketak, Ni ez naiz Mikel Laboa komikirako sortutako materiala iturria hartuta, Mikel Laboaren unibertso pertsonala eta publikoa uztartuz euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du, abeslariaren heriotzaren 15 urte beteko direnean.
      • Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak eta Ekar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durangoko azokan.
      • Liburuan bezala, ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.
        • Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
        • Larunbatak eta zubiak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
          • Antolatzaileak:: Mikel Laboa Katedra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Koma zerbitzu kulturalak sl, Donostia Kultura
          • Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Elkar argitaletxea

Surflaria

  • Intxaurrondo K.E.
  • Azaroaren 13tik - 30era
    • Izen bereko komikian oinarritzen da Surflaria erakusketa.
    • Surflariak maitasun eta misteriozko istorio bat kontatzen digu.
    • Uxue Alberdik eta Susanna Martinek idatzi eta marraztu dute. Xabiroi komiki-aldizkarian argitaratu zen, euskaraz, 2020ko urritik 2023ko ekainera arte. Istorioak bi emakume ditu protagonista, bizi-ibilbide desberdinak izan arren iraganeko maitasunari eusten diotenak.
      • Astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30

LITERAKTUM TXIKIA

Urriaren 30etik azaroaren 14ra: Ilustrazio Lehiaketa

  • Oninen abenturak
    • Lehen Hezkuntza 1-6 mailako haurrentzako ilustrazioa lehiaketa.
    • Gaia: Oninen abenturak.
    • Marrazkiak libre, pertsonala eta originala izan behar du.
    • Aurkezteko epea: urriaren 30etik azaroaren 14ra (biak barne).
    • Aurkezteko lekua: Haur Liburutegi Nagusia eta kultur etxeetako liburutegiak.
    • Marrazteko inprimakia donostiakultura.eus/haurrak helbidean deskargatu edo liburutegietan jaso daiteke.

Azaroak 16, osteguna:

  • Egunean zehar: Martuteneko Saltokietan
    • Maitasuna erakusleihoan
      • Alaia Martin Etxebeste bertsolari eta sortzailearen gidaritzapean, Martutene auzoko Arantzazuko Ama ikastolako ikasleek, Maitasuna kontzeptuaren eta honen atzean gordetzen diren ageriko eta ezkutuko esanahiez gogoeta egin dute hainbat saiotan.
      • Egitasmo honen bigarren partean eta Literaktumen egunen baitan, ikasleek sortutako testu hauek auzoko saltokietako erakusleihoetan idatziko dituzte, esku-hartze artistiko baten bitartez.
        • Laguntzailea: Arantzazuko Ama Ikastola

Azaroaren 17tik 25era:

  • Haur Liburutegi Nagusia, Areto Literarioa
    • Haur Poesia Aretoa erakusketa
      • 16:00-20:00
      • Larunbatetan: 10:00 - 14:00
        • Haur poesiaren erakusketara hurbiltzen den edonor baso batean murgilduko da.
        • Zuhaitzez, ibilbidez, fruituz... beteriko basoan, poesia liburuak, poema pusketak nahiz errezitaldiak entzuteko aukera izango du. Entzungailu desberdinak ere eskuragai egongo dira poema-zuhaitz baten magalean poemak entzuteko aukerarekin.
          • Koordinatzailea: Galtzagorri Elkartea

Azaroak 17, ostirala:

  • 18:00: Haur Liburutegi Nagusia, Erakusketara Bisita Gidatua Visita Guiada A La Exposición

Azaroak 18, larunbata:

  • 11:00: Haur Liburutegia Nagusia, Irakurketa Kluba
  • 17:00: Aiete K.E., Haur Antzerkia
    • Erbia eta dortoka
    • Glu Glu taldea
      • Erbiak dortokari barre egiten dio beti, zergatik eta poliki ibili ohi delako, gauzak astiro egiteko ohitura duelako. Halako batean, Dortokak lasterketa egitea proposatuko dio erbiari: ea zeinek mendia azkarren gurutzatu. Erbiak pozarren onartuko du erronka.
      • La liebre suele reírse de la tortuga, porque esta va siempre lenta y hace las cosas muy despacito. Un día, la tortuga le propone a la liebre hacer una carrera: a ver quién cruza antes el monte. La liebre acepta encantada el reto.
        • Denontzat
        • Gonbidapenak: kultur etxean bertan banatuko dira emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko)
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00 -18:30: Gros Haurtxokoa, Familiarekin Jolasean Ilustratzailearekin Lantegia
    • Munduari bira 80 egunetan
    • Asier Iturralde, Gastonekin
      • Izen ematea: haurtxokoa_gros@donostia.eus
        • Azaroaren 8tik 15era
      • 5 - 11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
        • Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00 -18:30: Amara Haurtxokoa, Familiarekin Jolasean Ilustratzailearekin Lantegia
    • Munduari bira 80 egunetan
    • Alaia Gaztelumendirekin
      • Izen ematea: haurtxokoa_amara@donostia.eus
        • Azaroaren 8tik 15era
      • 5 - 11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
        • Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:30: Gazteszena (Egia), Haur Antzerkia
    • Anbotoko Mari
    • Logela multimedia
      • Gari, mutiko txoro bat, lagunekin haserretu eta bakarrik abiatuko da Anbotora. Mariren haitzuloan sartu eta harri magiko bat aurkituko du. Harria bertan uzteko esaten dion ahotsari kasurik egin gabe, lapurtu eta alde egingo du, harria lagunei erakusteko asmoarekin. Anbotoko Mari atzetik abiatuko zaio mendirik mendi.

Azaroak 20, astelehena:

  • 18:00 – 19:00: Larrotxene K.E.
    • Haurren Egun Unibertsalaren 7. Festa
      • Ipuin kontalariak, musika, jolasak eta sorpresa ugari  
      • 6-8 urte
      • Heldurik gabe
        • Gonbidapenak: donostiakultura.eus/haurrak
        • Antolatzaileak: Donostia Kultur Aniztasuna, Donostia Kultura
        • Koordinatzailea: Mestiza Asociación Artística – Sociocultural
        • Laguntzaileak: Laboral Kutxa, ¡Album!, Alberdania, Ibaizabal, Pamiela-Kalandraka, Fondo de Cultura Económica, Ekaré, Blackie Books. Abracadabra, Radio Donosti
        • Hizkuntza: Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez

Azaroak 21, asteartea:

  • 18:00: Tomasene K.E., Kareta Tailerra + Yoga
    • Guruyi
    • Maite Rosende & Jon Lorente
      • Guruyi: yogaren inguruan abentura bat ipuinean oinarrituta.
      • Guruyi Himalayako mendietara doazen haur talde baten istorioa da. Bertan, maisu berezi bat ezagutu eta Yogaren jakinduria guztia jasoko dute. Irakaslearekin urte betez egiten duten entrenamendu nekeza liburuarekin batera doan karta-jokoan zehazten da.
      • Karta horietan, yogako arnasketa teknikak zehazten dira, asanak (jarrerak), asanak bikotean eta kontzentrazio-jolasak (mindfulness).
      • 5 -9 urte

Azaroak 24, ostirala:

  • 18:00: San Jerónimo Aretoa, Sari Banaketa
    • Oninen abenturak Ilustrazio lehiaketa
      • Hizkuntza: Euskaraz

Azaroak 25, larunbata:

  • 11:00: San Jerónimo Aretoa, Ipuin Kontaketa
    • Ipuin Kontalarien IX. Maratoia
  • 11:00: Kili-kiliak belarri atzean
    • Odei Arregi
      • 2-4 urte
  • 12:00: Arpa magikoa
    • Ane Artetxe + Amaia Irazabal + Amaia Ruiz de Galarreta
      • 4-8 urte
  • 17:00: Ekilibristak, sorgin-orratzak eta matxinsaltoak
    • Mireia Delgado Exposito
      • 8-14 urte
  • 18:00: Magma Mia
    • Beatriz Egizabal
      • Gazteak (+15 urte) eta helduak
        • Koordinatzailea: Galtzagorri Elkartea
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00 -18:30: Aiete Haurtxokoa, Familiarekin Jolasean Ilustratzailearekin Lantegia
    • Munduari bira 80 egunetan
    • Iban Illarramendirekin
      • Izen ematea: haurtxokoa_aiete@donostia.eus
        • Azaroaren 15etik 22ra
      • 5 - 11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
        • Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00 -18:30: Intxaurrondo Haurtxokoa, Familiarekin Jolasean Ilustratzailearekin Lantegia
    • Munduari bira 80 egunetan
    • Aitziber Alonsorekin
      • Izen ematea: haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus
        • Azaroaren 15etik 22ra
      • 5 - 11 urte bitarteko haurrak heldu batekin
        • Antolatzaileak: Donostia Gazteria, Donostia Kultura
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00: Okendo K.E., Haur Antzerkia
    • Noa, uy, uy, uy
    • Teatro Panta Rhei Antzerkia
      • Noak ia hiru urte ditu eta naturala, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Noa aitona-amonarekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Neskatoak maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
        • *Gonbidapenak: 5 egun lehenagotik dagokion kultur etxean (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko)
        • Hizkuntza: Euskaraz
  • 17:00: Ernest Lluch K.E., Haur Antzerkia
    • Amilami
    • Pantzart
      • Juan Kruz Igerabideren Amilami ipuinean oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, laminen istorioak kontatzen dira gertaera fantastikoak egungo gizartean kokatuz. Ipuin musikatuko kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, aho-korapiloak, proiekzioak eta Etoile Magiken kanta afrikarra tartekatuko dira.
        • *Gonbidapenak: 5 egun lehenagotik dagokion kultur etxean (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko)
        • Hizkuntza: Euskaraz

Antolatzailea:

  • Donostia Kultura

Kolaboratzaileakn:

  • Donostiako Udaleko Sustapena eta Hezkuntza
  • Etxepare Euskal Institutua
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Euskal Irudigileak - Asociación profesional de ilustradoras/es de Euskadi
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola departamentua
  • Gipuzkoako Liburu-denden Elkartea
  • Goethe - Institut
  • Koma zerbitzu kulturalak s.l.
  • Kutxa Fundazioa
  • Mikel Laboa Katedra

Bestelako Elkarte Eta Enpresa Kolaboratzaileak

  • Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoan
  • Alfaguara
  • De Conatus
  • Elkar argitaletxea
  • Erein argitaletxea
  • Galtzagorri Elkartea
  • Galtzaundi Euskara Elkartea
  • Libros del Asteroide
  • Mestiza, Asociación artística socio-cultural
  • Planeta
  • Seix Barral
  • Sexto Piso

Parte – Hartzaileak:

  • Uxue Alberdi, Ramón Andrés, Yolanda Arrieta, Nerea Balda, Gioconda Belli, Ylenia Benito, Jacobo Bergareche, Harkaitz Cano, Anne Etchegoyen, Luisa Etxenike, Mitxel Ezquiaga, Alejandro Gándara, Belen Gaudes, Slawka Grabowska, Aizpea Goenaga, Irati Goikoetxea, Olga Grande, Alex Haro, Máximo Huerta, Joxe Mari Iturralde, Unai Iturriaga, Aiora Jaka, Maïmouna Jallow, Marta Jiménez, La ola maldita, Joseba Larratxe Josevisky, Igor Leturia, Blanca Llum, Ray Loriga, Ángel Marco Jiménez, Inko Martin, Susanna Martin, Ana Merino, Antonio Muñoz Molina, Mari Jose Olaziregi, Leire Palacios, Ruth Pérez de Anucita, Antje Rávic Strubel, Uxue Razquin, Iñaki Salvador, Sandra Sánchez García, Beñat Sarasola, Joseba Sarrionaindia, Jonathan Sedeño, Castillo Suarez, Iñar Sastre, Itziar Ugarte, Yurre Ugarte, Iban Zaldua, Patxi Zubizarreta

SALMENTA GUNEAK

Online

Victoria Eugenia

Antzoki Zaharra

  • Kale Nagusia, 1 bis. / Tel. 943 481 970
  • az_taquilla@donostia.eus
  • Astelehenetik ostiralera / 11:30-13:30
  • Ikuskizuna dagoen egunetan / 11:30-13:30 / 17:00-20:00

Donostiako Literaktum Jaialdiaren kartela 2023
Txikiweb