Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kontzertuak, musika / Musika Jaialdi eta Zikloak
  3. Jazzaldia 2024: Tokiko Taldeen Hautaketa

Jazzaldia 2024: Tokiko Taldeen Hautaketa

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 13/01/2024

Bukaera: 23/02/2024


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Fax: 943 483 300
Web: http://www.heinekenjazzaldia.com
Email: infojazz@donostia.org

Lotura interesgarriak

59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Emanaldiak Victoria Eugenia Club aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean, Tabakaleran, izango dira:

  • Victoria Eugenia Club: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
  • Kutxa Fundazioa Kluba: sarrerak hemen eskuragarri – 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.

Emanaldien Egitaraua:

Urtarrilak 13, larunbata:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Fran Serrano 4tet 0202

Urtarrilak 17, asteazkena:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Gregario de Luxe

Urtarrilak 26, ostirala:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Paul San Martín y Fran Serrano Dúo

Urtarrilak 29, astelehena:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • The Fake Cousins

Urtarrilak 30, Asteartea

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Óscar Garrido Quintet

Otsailak 1, osteguna:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Nhil

Otsailak 7, asteazkena:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Lutfi Jakfar Quintet

Otsailak 8, osteguna:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Moisés No Duerme Live Band

Otsailak 9, ostirala

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Les 4 Saxes & Co

Otsailak 10, larunbata:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Alex Haro´s Freedom

Otsailak 13, asteartea:

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • Euskal Hot Klub

Otsailak 16, ostirala:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Nacho Soto Trío

Otsailak 18, igandea:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Iñar Sastre

Otsailak 19, astelehena

  • 19:30: Victoria Eugenia Club Aretoa
    • MT4

Otsailak 23, ostirala:

  • 20:00: Kutxa Fundazioa Kluba
    • Motelas

Aurten aurkeztu diren 44 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa aintzat harturik, azkenean 59. Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.

Donostiako Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketaren kartela 2024
Txikiweb