Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Gipuzkoa Bertsotan 2024

Gipuzkoa Bertsotan 2024

Herria: Gipuzkoa

Lekua: Gipuzkoa

Hasiera: 25/04/2024

Bukaera: 02/06/2024


Ekitaldi gehiago Gipuzkoa

74 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoa Bertsotan ekimenean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio izango duen fasean. Horietatik 34 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.

Udazkenean hasiko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dugu bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.

Sailkapen fase soil bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan: 74 bertsolari, 15 gai-jartzaile, 8 epaile, antolakuntza hamaika lagun eta dozenaka bertso-eskola Gipuzkoako bertsolaritzaren ekosistema elikatzen.

Aurten, gainera, urteurren garrantzitsu batek are garrantzia handiagoa emango dio udaberriko faseari. 50 urte dira Gipuzkoako lehen bertso-eskola sortu zela. Eskoriatzan hasita, 32 herritan izango dira saioak bi fasetan banatuta.

Lehen fasean, izena eman duten 74 bertsolariek kantatuko dute, eta horietatik 48 pasatuko dira bigarren itzulira. Udazkenerako txartela, aldiz, 48 horietatik 34k lortuko dute.

Urteurrena behar bezala ospatzeko, afari-meriendak egingo dira saioen ondoren. Bertsozaleok elkartzeko aparta izango da, beraz.

Bertsolariak:

  • Aimar Sorazu Roteta
  • Aitor Salegi Martija
  • Aitor Tatiegi Loidi
  • Aitor Zubikarai Salegi
  • Amets Aizpurua Mancisidor
  • Ander Zulaika Elola
  • Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga
  • Andoni Mujika Izagirre
  • Andoni Rekondo Izagirre
  • Ane Beloki Lopez
  • Ane Peñagarikano Leiva
  • Ane Zuazubiskar Iñarra
  • Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
  • Antton Aizpurua Aldape
  • Antton Fernandez Lasa
  • Aratz Igartzabal Bidegain
  • Arnaitz Lasarte Santa Kruz
  • Asier Ibarguren
  • Axier Bergaretxe Gezala
  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Beñat Jauregi Etxeberria
  • Beñat Zeberio Mateos
  • Danel Olano Eizagirre
  • Ekain Tolaretxipi Errazti
  • Eli Pagola Apezetxea
  • Emaitz Murua Arzallus
  • Endika Igarzabal Murua
  • Eneko Araiztegi Agirre
  • Eneko Beretxinaga Laskurain
  • Eneritz Artetxe Eizagirre
  • German Urteaga Garmendia
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Haizea Arana Cardenal
  • Igauri Lopetegi Amostegi
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Iñigo Gorostarzu Etxebeste
  • Irati Arakistain Mendizabal
  • Izarne Zelaia Arratibel
  • Joar Garate Rueda
  • Jon Altuna Arteaga
  • Jon Gurrutxaga Urbieta
  • Jon Luzuriaga Iurramendi
  • Jon Mata Etxaniz
  • Jon Mendiluze Mujika
  • Josu Ibarguren Elosegi
  • Julen Zulaika Alkorta
  • Julene Iturbe Epelde
  • June Aiestaran Iparragirre
  • Kepa Isasi Salaberria
  • Libe Goenaga Arrieta
  • Lierni Rekondo Villaron
  • Maddi Aiestaran Iparragirre
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Maide Garmendia Jauregi
  • Maider Arregi Markuleta
  • Manex Astigarraga Bergara
  • Manex Mujika Amunarriz
  • Manu Goiogana Bengoetxea
  • Markel Eizagirre Beloki
  • Martin Berrizbeitia Zugazagasti
  • Mikel Etxezarreta Lasa
  • Mikel Iturriotz Etxaniz
  • Naia Arrizabalaga Arrieta
  • Odei Lopez Larrauri
  • Oier Aizpurua Olaizola
  • Oier Etxeberria Zubimendi
  • Oihana Arana Cardenal
  • Peru Aiartza Cajaraville
  • Txomin Azpiroz De Pedro
  • Unai Izagirre Etxeberria
  • Urko Arregi Markuleta
  • Urko Egaña Calderon
  • Uxue Alkorta Iturbe
  • Uxue Fernandez Lasa

Gai-jartzaileak:

  • Aizpea Garmendia Iartza
  • Ane Ezenarro Beristain
  • Asier Iriondo Eguren
  • Haritz Alberdi Alberdi
  • Iban Narbaiza Cevidanes
  • Igotz Alkorta Irastortza
  • Iker Iriarte Iribar
  • Imanol Artola Arretxe "Felix"
  • Ion Zaldua Brit
  • Irati Agirreazaldegi Garzia
  • Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri
  • Maddi Labaka Mayoz
  • Olatz Zuazubiskar
  • Saroi Jauregi Aiestaran
  • Unai Elizasu Lertxundi
  • Uxune Areizaga Aranberri

Epaileak:

  • Amaia Otxotorena Gamio
  • Bakarne Urreaga Etxeberria
  • Eneritz Azkue Basurko
  • Estitxu Agirre Agirre
  • Iñigo Legorburu Arregi
  • Ion Martinez Ugarteburu
  • Jon Diaz de Mendibil
  • Karlos Ibarguren Olalde
  • Leire Beloki Lizarralde
  • Maite Sukia Olano
  • Mikel Lersundi Ayestaran
  • Mikel Urteaga Azkue
  • Oihana Aranguren Etxaniz
  • Unai Muniain Caballero
  • Zigor Leunda Eizmendi

Saioak:

  • Apirilak 25: Eskoriatza
  • Apirilak 26: Gabiria
  • Apirilak 26: Zestoa
  • Maiatzak 2: Altzo
  • Maiatzak 2: Zaldibia
  • Maiatzak 3: Legorreta
  • Maiatzak 3: Orio
  • Maiatzak 9: Getaria
  • Maiatzak 9: Idiazabal
  • Maiatzak 10: Anoeta
  • Maiatzak 10: Mutriku
  • Maiatzak 17: Oñati
  • Maiatzak 25: Antzuola
  • Maiatzak 25: Pasaia
  • Maiatzak 26: Alegia
  • Maiatzak 26: Usurbil
  • Ekainak 1: Ataun
  • Ekainak 1: Elgeta
  • Ekainak 2: Hernani
  • Ekainak 2: Soraluze

Egin beharreko lanak

Lehen itzulia

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Ganbara: bi puntu erantzun eta bakarka bi bertso.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.

Bigarren itzulia

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Bakarka, hitza emanda, hamarreko txikian bertso bat.
  • Binaka, gaia emanda, seiko motzean hiruna bertso.
  • Ganbara hiru gairekin: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Sarrerak

Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai, apirilaren 8tik aurrera.

Precio

  • Bazkideak: 7€
  • Gazteak*: 5€
  • Bonuak**: 20€

Oharrak:

  • * Gazteak 6 eta 18 urte bitartekoak dira.
  • ** Bonua Bertsozale Elkarteko bazkideentzat soilik dago eskuragai.

Bestelako oharrak:

  • Posta elektronikoz jasotako sarrera edozein euskarritan inprimatu daiteke.
  • Gailu elektronikoren baten ere aurkeztu daiteke sarrera.
  • Eroslea da sarrerari egiten zaizkion kopia guztien erantzule. Alegia, pertsona bakar bat sar daiteke sarreran agertzen den kodearekin. Bonua ere pertsonala da.
  • Gorde sarrera ekitaldia amaitu arte.
  • Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ez du sarreren dirurik itzuliko.
  • Erosketa prozesuan arazoren bat baduzu deitu +34 943670575 telefonora edo idatzi bertsosarrerak@bertsozale.eus helbide elektronikora.

Gipuzkoa Bertsotanen kartela 2024
Txikiweb