Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Gastronomia / Ofertas menús gastronómicos..
  3. Bisiguaren Festa 2024

Bisiguaren Festa 2024

Herria: Orio

Lekua: Orio

Hasiera: 13/07/2024

Bukaera: 14/07/2024


Ekitaldi gehiago Orio

Orioko Udala

Herriko Enparantza, 1
Plaza de La Localidad.1 (20810) Orio

Telefonoa: 943 830028
Web: http://www.oriora.com
Email: bulegoak@oriokoudala.com

Bisiguaren Festak herria "parrilla handi" batean bihurtuko du. Herriko erretegi garrantzitsuenak beraien parrillak kalera aterako dituzte, herriko plazara, udaletxe ondora, Oria Ibaia ertzean dagoen kokaleku bikainean.

Aurtengo edizioan bi egunetara mugatuko da egitaraua, eta bi otordu emango dira guztira: larunbateko bazkaria eta igandeko bazkaria. Bakoitzean 220 pertsona inguruk jango du.

Hau izango da menua:

Lodosako zainzuriak
Tomate- eta hegaluze-entsalada
Arrain-zopa
Bisigua, parrillan erreta
Postrea
Kafea eta edaria

Otorduez gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatuko dira asteburu horretan:

Larunbatean, 11:00etan, Harribil dantza-taldeak, Salatxo abesbatzak eta Peio eta Nikolasa erraldoiek lagunduta egingo da jaiaren aurkezpen-ekitaldia. Bertan, urtero Tolosatik etortzen den boluntario-taldea omenduko da, otorduen prestaketan eta exekuzioan egiten duten lana aitortzeko.
Larunbat eguerdian, 12:00etan hasita, Aldapa elkarteak marmitakoa prestatuko du. Razioa 3€an egongo da salgai eta sagardo-txotxa ere eskainiko da.
Arratsaldean, 19:00ak aldera, sardinak eta barazkiak parrillan jateko aukera egongo da Herriko Plazan, txotx sagardoarekin batera eta musikaz girotuta.
Eta igandean, azkenik, 10:00etatik 12:00etara, bisigu erre lehiaketa egingo da herriko elkarte gastronomikoen artean.

Bisiguaren Festak Hazi fundazioaren eta Eusko Labelen babesa du.

Otordutarako txartelak

Txartelak uztailaren 6an, larunbatarekin, jarriko dira salgai 8:00etan turismo-bulegoan. 60 euroko prezioa izango dute, eta lehen egun horretan, oriotarrek soilik erosi ahal izango dituzte. Uztailaren 7tik aurrera, ordea, kanpotarrei ere emango zaie erosteko aukera.

Pertsona bakoitzak, gehienez, mahai bat erreserbatu ahal izango du. 10 laguneko mahaiak dira; gehienez ere, 11 pertsona sartu daitezke, estuago. Ez da onartuko pertsona batek zerbitzu berean mahai bat baino gehiago hartzea, nahiz eta beste pertsona baten nortasun-agiria edo ordezkapen-agiria izan.

Iaz bezala aurten ere, sarrerak erosteko unean bertan ordaindu beharko dira, txartelarekin edo eskudirutan.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Orioko Udala

Kartela
Txikiweb