Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024

Herria: Gipuzkoa

Lekua: Gipuzkoa

Ordua: 17:00

Hasiera: 14/09/2024

Bukaera: 14/12/2024


Ekitaldi gehiago Gipuzkoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Guztira 48 bertsolari arituko dira, abenduak 14n Donostian burutuko den finalerako sailkatzen saiatuko direlarik.

  • Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.

Sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 48 bertsolari ariko dira kantuan. Urretxun hasi eta Donostiako finalera bitarte 16 saio jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren 48 bertsolarietatik 34 bertsolarik udaberrian jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela bost urteko txapelketan eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 16 gai-jartzaile eta 15 epaile eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Guztira 16 saiok osatuko dute txapelketa, hiru fasek eta finalak: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira. Lehen saioa Urretxun izango da, Labeaga aretoan.

Parte hartzaileak:

  • Bertsolariak:
    • Agin Laburu Rezola
    • Aitor Salegi Martija
    • Aitor Tatiegi Loidi
    • Aitor Zubikarai Salegi
    • Alaia Martin Etxebeste
    • Amaia Iturriotz Etxaniz
    • Andoni Mujika Izagirre
    • Andoni Rekondo Izagirre
    • Ane Beloki Lopez
    • Ane Labaka Mayoz
    • Ane Zuazubiskar Iñarra
    • Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
    • Antton Aizpurua Aldape
    • Aratz Igartzabal Bidegain
    • Asier Azpiroz Iztueta
    • Beñat Gaztelumendi Arandia
    • Beñat Iguaran Amondarain
    • Eli Pagola Apezetxea
    • Eñaut Martikorena Lizaso
    • Endika Igarzabal Murua
    • Eneko Araiztegi Agirre
    • Eneritz Artetxe Eizagirre
    • German Urteaga Garmendia
    • Gorka Maiz Alustiza
    • Haizea Arana Cardenal
    • Iban Urdangarin Lardizabal
    • Iñaki Apalategi Astigarraga
    • Iñigo Gorostarzu Etxebeste
    • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
    • Jon Gurrutxaga Urbieta
    • Julen Zulaika Alkorta
    • June Aiestaran Iparragirre
    • Libe Goenaga Arrieta
    • Maddi Aiestaran Iparragirre
    • Maialen Akizu Bidegain
    • Maider Arregi Markuleta
    • Manex Mujika Amunarriz
    • Manu Goiogana Bengoetxea
    • Mikel Iturriotz Etxaniz
    • Nerea Elustondo Plazaola
    • Oier Aizpurua Olaizola
    • Oier Etxeberria Zubimendi
    • Oihana Arana Cardenal
    • Oihana Iguaran Barandiaran
    • Unai Gaztelumendi Arandia
    • Unai Izagirre Etxeberria
    • Unai Mendizabal Jauregi
    • Uxue Fernandez Lasa
  • Gai-jartzaileak
    • Aizpea Garmendia Iartza
    • Ane Ezenarro Beristain
    • Asier Iriondo Eguren
    • Haritz Alberdi Alberdi
    • Iban Narbaiza Cevidanes
    • Igotz Alkorta Irastortza
    • Iker Iriarte Iribar
    • Imanol Artola Arretxe
    • Ion Zaldua Brit
    • Irati Agirreazaldegi Garzia
    • Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri
    • Maddi Labaka Mayoz
    • Olatz Zuazubiskar
    • Saroi Jauregi Aiestaran
    • Uxune Areizaga Aranberri
  • Epaileak eta idazkariak
    • Amaia Otxotorena Gamio
    • Bakarne Urreaga Etxeberria
    • Eneritz Azkue Basurko
    • Estitxu Agirre Agirre
    • Iñigo Legorburu Arregi
    • Ion Martinez Ugarteburu
    • Jon Diaz de Mendibil
    • Karlos Ibarguren Olalde
    • Leire Beloki Lizarralde
    • Maite Sukia Olano
    • Mikel Lersundi Ayestaran
    • Mikel Urteaga Azkue
    • Oihana Aranguren Etxaniz
    • Unai Muniain Caballero
    • Zigor Leunda Eizmendi

Saioak

  • Final-zortzirenak
    • Irailak 14: Urretxu. Labeaga aretoa
    • Irailak 15: Lasarte-Oria. Manuel Lekuona Kultur Etxea
    • Irailak 21: Lazkao. Areria aretoa
    • Irailak 22: Elgoibar. Herriko Antzokia
    • Irailak 28: Hondarribia. Itxas Etxea auditorioa
    • Irailak 29: Andoain. Bastero Kulturgunea
    • Urriak 5: Azpeitia. Soreasu antzokia
  • Final-laurdenak
    • Urriak 19: Eibar. Coliseo Antzokia
    • Urriak 20: Errenteria. Lekuona Fabrika
    • Urriak 26: Azkoitia. Baztartxo Antzokia
    • Urriak 27: Irun. Ficobako Auditoriuma
    • Azaroak 3: Tolosa. Leidor aretoa
  • Finalaurrekoak
    • Azaroak 17: Oiartzun. Elorsoro kiroldegia
    • Azaroak 24: Zarautz. Aritzbatalde udal kiroldegia
    • Abenduak 1: Arrasate. Uarkape pilotalekua
  • Finala
    • Abenduak 14: Donostia. Illunbe Zezen Plaza
  • Saio guztiak 17:00etan hasiko dira.

Faseak eta sailkatzea

  • Final-zortzirenak
    • Berrogeita bi bertsolarik jokatuko dute fase hau: aurtengo Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik sailkatu diren hogeita hamalau bertsolariek eta 2019ko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetara sailkatu, baina finaletik kanpo geratu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten zortzi bertsolariek. Seina bertsolariz osatutako zazpi talde dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera. Puntu gehien batzen dituzten hamazazpi bertsolariekin eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalera sailkatu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariekin osatuko dira final-laurdenak.
  • Final-laurdenak
    • Hogeita hamar bertsolarik jokatuko dute fase hau: 2019ko Gipuzkoako Txapelketan finalera sailkatu eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariek eta final zortzirenetatik sailkatuko diren hogeita laurek.Seina bertsolariz osatutako bost talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.
  • Finalaurrekoak
    • Final-laurdenetatik sailkatzen diren hemezortzi bertsolariak lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako hiru talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta puntu gehien batzen dituzten bost bertsolariekin osatuko da finala.
  • Finala
    • Finalaurrekoetatik sailkatuko diren bertsolarirekin jokatuko da finala. Zortzi bertsolarirekin emango zaio hasiera jardunari, eta puntu gehien metatzen duten bi bertsolarien arteko lehiarekin amaituko da.

Egin beharreko lanak

  • Final-zortzirenak
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso. 
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso. 
    • Ganbara bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, lauko handian seina kopla.
  • Final-laurdenak
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso. 
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    • Bakarka: lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    • Ganbara: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
  • Finalaurrekoak
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiru bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian launa bertso.
    • Ganbara: binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    • Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
  • Finala
    • Binaka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, launa bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    • Ganbara, bi gairekin: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
    • Buruz burukoa
      • Binaka, gaia emanda, zortziko handian, launa bertso.
      • Binaka, librean, puntutan, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte.
      • Ganbara: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak:

  • Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai, irailaren 2tik aurrera:
  • Final-zortzirenak
    • Orokorra: 12 €
    • Bazkideak: 10 €
    • Gazteak*: 8 €
  • Final-laurdenak
    • Orokorra: 14 €
      Bazkideak: 12 €
      Gazteak*: 10 €
  • Finalaurrekoak
    • Orokorra: 18 €
    • Bazkideak: 15 €
    • Gazteak*: 13 €
  • Finala
    • Orokorra: 28 €
    • Bazkideak: 22 €
    • Gazteak*: 20 €
  • Oharrak:
    • * Gazteak, 6 eta 16 urte bitartekoak dira.
  • Bestelako oharrak:
    • Posta elektronikoz jasotako sarrera edozein euskarritan inprimatu daiteke.
    • Gailu elektronikoren baten ere aurkeztu daiteke sarrera.
    • Eroslea da sarrerari egiten zaizkion kopia guztien erantzule. Alegia, pertsona bakar bat sar daiteke sarreran agertzen den kodearekin. Bonua ere pertsonala da.
    • Gorde sarrera ekitaldia amaitu arte.
    • Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ez du sarreren dirurik itzuliko.
    • Erosketa prozesuan arazoren bat baduzu deitu +34 943670575 telefonora edo idatzi bertsosarrerak@bertsozale.eus helbide elektronikora.

Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Babesleak eta laguntzaileak:

  • Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen urteko jardueraren babeslea: Laboral Kutxa
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren babesleak: Fagor, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren udal babesleak: Urretxu, Lasarte-oria, Lazkao, Elgoibar, Hondarribia, Andoain, Azpeitia, Eibar, Errenteria, Azkoitia, Irun, Tolosa, Oiartzun, Zarautz, Arrasate, Zumarraga
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa laguntzen duten hedabideak: Eitb, Argia, Berria, Bertsolari Aldizkaria, El Diario Vasco, Gaztezulo, Noticias de Gipuzkoa, Arraio Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Hala Bedi Irratia, Tolosaldeko Irratia, Xorroxin Irratia

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren kartela 2024
Txikiweb