Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kontzertuak, musika / Musika Jaialdi eta Zikloak
  3. Gipuzkoako Ahotsak: 9 kontzertu lurraldeko musika-talentua sustatzeko

Gipuzkoako Ahotsak: 9 kontzertu lurraldeko musika-talentua sustatzeko

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Kluba

Ordua: 21:00

Hasiera: 05/10/2024

Bukaera: 06/12/2024


Ekitaldi gehiago Tabakalera - Kutxa Kultur Kluba

Lotura interesgarriak

Kutxa Fundazioak "Gipuzkoako Ahotsak" abiatu du, Gipuzkoako musika sorkuntzaren aniztasunari ahotsa emango dion musika zikloa. Ekimena urria eta abendua bitartean egingo da, eta 8 kontzertu bikoitz eta banakako 1 izango ditu, guztiak tokiko taldeenak. "Gipuzkoako Ahotsak" lurraldeko talentu berri eta finkatua babesteko eta ikusarazteko plataforma gisa aurkezten da.


Ziklo honen helburua beren berezitasun eta sormenagatik egiteko, ulertzeko eta izateko modu berriak proposatzen dituzten ahotsei espazio bat eskaintzea da. Musikaren bidez, artista eta sortzaileek ezarritako arauak desafiatzen dituzte, eta urrunago begiratzeko inspirazioa ematen digute, gizarte irekiagoa, inklusiboagoa eta toleranteagoa sustatuz.

"Gipuzkoako Ahotsak" osatuko duten taldeen hautaketa proposamenen kalitatea eta aniztasuna bermatzen duten funtsezko adierazle batzuen arabera egin da. Adierazle horien artean dago musikaren kalitatea, hain zuzen ere proiektu bakoitzak maila artistiko altua duela bermatzeko. Gainera, artisten profesionaltasuna,  iraunkortasuna eta ibilbidea, eta musikaren panoraman aktibo mantentzeko duten gaitasuna baloratu dira.

Era berean, genero-berdintasuna funtsezko irizpidea izan da, ordezkaritza orekatua eta askotarikoa ziurtatuz, baita proposamenen originaltasuna eta estiloa ere. Beste faktore batzuk ere izan dituzte kontuan, hala nola taldeek jaso duten kritika eta aintzatespena, baita Gipuzkoan izan duten parte-hartzea ere, ingurunearekiko lotura eta garapen kulturalarekiko konpromisoa erakutsiz.

Bidai musikal bat Gipuzkoan barrena "Gipuzkoako Ahotsak" ekimenerako hautatutako taldeek tokiko musikaren aniztasuna eta kalitatea irudikatzen dute, estilo eta proposamen berritzaile ugari eskainiz. Urrian, azaroan eta abenduan zehar, beren sormen eta talentuagatik nabarmentzen diren artista berri eta finkatuen emanaldiak izango dira zikloan.

Programa

Urriak 5: Antuxuna eta Gilda
Urriak 12: Zahra Moreno eta Ayvee
Urriak 19: Eraul
Urriak 25: Eneritz Furyak eta Hache
Urriak 26: Postal Kolekzionistak eta Aria
Urriak 31: Sara Mansilla eta Nuria Culla
Azaroak 22: Mark Duti eta Letagin
Azaroak 30: Peachy Joke eta Ander Zubillaga
Abenduak 6: Ke Lepo eta Alai

Kontzertu guztiak Kutxa Fundazioa Kluban izango dira 21:00etan.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Kutxa Fundazioa

Kartela
Txikiweb