Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Antzerkia, Magia..
  3. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Herria: Eibar

Lekua: Eibar

Hasiera: 09/02/2021

Bukaera: 23/03/2021


Ekitaldi gehiago Eibar

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Fax: 943200968
Web: http://www.eibar.es
Email: eibar@udal.gipuzkoa.net

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLIV. edizioa.

44 urtean lehen aldiz, eta osasun-krisiaren ondorioz, aurten ez da antzezpenik egingo Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko antzokian. Portalean egingo den lan bat izan ezik, gainerako emanaldiak Coliseo Antzokian izango dira. Komedia, drama, umorea, dantza eta musikako ikuskizunek osatuko dute aurtengo edizioa. "Esperando a Godot" Samuel Becketten tragikomedia bat edo "Kutsidazu bidea Ixabel" Demode Produkzioak-en eskutik, jardunaldien edizio berrian ikusi ahal izango diren lan garrantzitsuenetako batzuk baino ez dira.

Datorren otsailaren 9an inauguratuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioa, 2021eko martxoaren 23ra arte luzatuko dena. Aurten, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoera dela eta, funtzio guztiak Coliseo Antzokian egingo dira, Unibertsitate laboraleko Hezkuntza Esparruko areto nagusia hezkuntza-gela gisa erabiltzen ari baita.

Jardunaldien hasierako hitzaldiak izen handiko profesionalak ekarriko ditu aurten. Otsailaren 9an, 19:00etan, David Barbero, Roberto Herrero eta Pedro Barea kazetari eta antzerki kritikariak, Ane Gabarain aktorea eta Fernando Bernúes zuzendaria izango dira Coliseoan. Guztiek antzerki munduarekin duten harremana eta esperientziak kontatuko dituzte, Eibarko Antzerki Jardunaldien sortzaileetako bat den Juan Ortegarekin batera. Bestalde, Erika Rodriguez Horrillo Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izango da aurkezlea.

Hitzaldi-solasaldiaren ondorengo bi egunetan, hau da, otsailaren 10ean eta 11n, Samuel Becketten "Esperando a Godot" antzezlana aurkeztuko da, Pepe Viyuela, Alberto Jiménez, Juan Díaz, Fernando Albizu eta Jesús Lavi aktoreak protagonista dituen tragikomedia. Bi egunetan, emanaldia 18:45ean hasiko da. Antolatzaileen hitzetan, "Ikuslearengana iristeko beharrezkoak diren indarra, umorea, poesia, samurtasuna, mina eta barrea biltzen dituen lana da".

"Kutsidazu bidea Ixabel" izango da aurtengo beste proposamen nagusietako bat, Demode Produkzioak-en eskutik eta Patxi Barcoren zuzendaritzapean. Euskaraz eskainiko den komedia musikala otsailaren 12an eta 13an izango da, 19:00etan, eta Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano aktoreek hartuko dute parte.

Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren gainerako lanak honako hauek dira: Real Book Vol.1 (Loyola Garmendia eta Iñaki Salvadorren komedia musikala); Caballo/Dostoyevski (Teatro Haceria); El Coronel no tiene quien le escriba(Okapi Producciones); La isla (Juan Carlos Rubioren drama), Histrión Teatrorena; Lurrun minez (Galder Perezen drama), Lurrun Minez konpainiarena; Los hijos (Lucy Kirkwooden drama), Producciones Teatrales Contemporáneas konpainiarena; Alpha (Gorka Ganso eta Cecilia Paganiniren komedia), Ganso & Cía taldearena; Ameriketako bidaia (Patxo Telleriaren tragikomedia), Tanttaka Teatroa konpainiarena; Lloviendo Ranas (Garbi Losada, Mikel Bernues eta Jose Antonio Vitoriaren drama), Ados Teatroa taldearena; Mi último baile, (Pabellón 6 Gazte Konpainia); Atzerrian lurra garratz (Huts Teatroa-Artedrama); Vidas enterradas (Teatro Corsario, L 'om-Imprebís, Micomicón eta Teatro del Temple); Italino Grand Hotel (Companyia La Tal); Ez Dok Ero (Tartean Teatroa); Proyecto Fausto (Delirium Teatro); Tempus Fugit (Lamov Cía De Danza); eta Don Quijote Somos Todos (Teatro del Temple).

Sarrerak:

  • Aurre Salmenta Coliseoan
    • Hitzordua jaso
      • Urtarrilak 27 eta 28, 17:30etatik 19:30etara
    • Hitzorduarekin sarrera jaso
      • Urtarrilak 30, 31 eta otsailak 1, 10:00etatik aurrera
    • Otsailak 1etik aurrera
      • Astelehena eta ostiralero, 17:30etatik 19:30etara.
  • On-Line
  • Sarrerak Leihatilan
    • Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago COLISEO Antzokiko leihatilan.
  • Prezioak
    • Otsailak 10, 11, 20 eta 26: 15 €
    • Otsailak 27 eta martxoak 13: 5 €
    • Gainerako funtzioak: 12 €
  • Deskontuak
    • 5 eurotik gorako prezioetarako balio duen Coliseoaren Laguna txartela dutenek: tarifa normala, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).
    • Ikuskizunetara sartzeko Coliseoaren Laguna txartela egiaztatzea beharrezkoa izango da.

Oharrak

  • Lekim Animazioak antzerki jardunaldien berri emango du Eibarko kaleetan.
  • Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu. Emanaldia hasi ondoren ez da utziko aretora sartzen. Balego, atsedenaldian sartu ahal izango da.

Antolatzailea:

  • Eibarko Udala

Babesleak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:

  • Sarea, Euskadiko Antzoki Sarea
  • Narruzko Zezen, Antzerki Taldea
  • El Corte Inglés
  • El Diario Vasco
  • Innpulso - Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria
  • SD Eibara Fundazioa
  • Eta Kitto!..
  • La Red Española de Teatros, auditorios, Circuitos y Festivales de titularidad pública

Eibarko Antzerki Jardunaldien kartela 2021
Txikiweb