Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Haur Ekitaldiak
  3. Koko-eskea eta Koko-dantzak

Koko-eskea eta Koko-dantzak

Herria: Eibar

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 23/02/2019

Bukaera: 23/02/2019


Ekitaldi gehiago Herriko kaleetan zehar.

Kezka Dantza Taldea- Eibar Kirol Elkartea

Portalea Kultur Etxea - Bista Eder kalea (20600) Eibar

Telefonoa: 605 71 14 29
Web: http://www.dantzan.com/blogak/kezka
Email: kezka@dantzan.com

Kezka Dantza Taldeak ohizko Koko-eskea eta Koko-dantzak eskainiko ditu Eibarko auzo eta kaleetan zehar. Konpartsa honetan Koko-dantzariak eta Koko-marruak hartuko dute parte.

Ohi bezala, goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan.

Aurreko urteetan Arrate-balle, Gorosta, Mandiola, Agina eta Otaola-Kinarra auzoetan barrena ibili ondoren, aurten Arrate Balle eta Gorosta inguruko baserrietan zehar egingo dute koko-eskea bi taldetan banatutako 50 bat partaideek. Hori bai, lehen agerraldia, goizeko 8.30etan Merkatu Plazan egingo da ohi bezala, eta ondoren hasiko da baserriz baserriko ibilbidea. Koko-eskea egun osoz luzatuko da, eta arratsaldean, 19.00etatik aurrera Eibarko erdiguneko kaleetan, Zuloaga, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan ibiliko dira koko-dantzariak eta bertaratzen den koko-dantzariz mozorroturik dagoen edonork lagunduta.

Koko-dantzen inauteria 2008an jarri zuen martxan Kezka dantza taldeak, aratusteak ospatzeko molde tradizionalean oinarrituta, eta konpartsan parte hartzen duten pertsonaia guztiak arketipo zaharretan inspiratutakoak dira, nahiz eta Eibarko ezaugarri propioak dituzten. Makila-dantza egiten dute koko-dantzariek, eta haien inguruan jira-biran eta zalapartaka aritzen dira mamarru, burburixo, masusta eta bestelako koko-marruak.

Baserrietan eta kalean koko-dantza egiten dute, fox-trota, makila-dantza eta arin-arina biltzen dituen dantza, eta aurten, arratsaldeko kalejiran dantza berri bat estreinatuko dute.

Eibarren 100 baserritik gora daude eta zaila ikusten genuen denak urte batean bisitatzea. Horrela, urtero ingurune bat egiten joan gara, urte batean 30 baserri egin genituen eta besteren batean 20, eta aurten ere 20 inguru ditugu aurreikusita. Horiekin, lau urteotan, buelta osoa osatuko dugu.

Koko-marruen soka-dantza

Arratsaldean, Eibarko kaleetan egingo dugun kalejiran, dantza berri bat estreinatzeko aukera izango dugu: koko-marruen soka-dantza. Sabin Bikandiren musika eta Patxi Labordaren koreografiatik abiatuta prestatutako dantza da.

Hamar koko-marruk dantzatuko dute soka-dantza berezi hau: Koko-buruzagixa, Batista kojua, Arraguetako Ama Birjina, Kattalin, Manuela, Don Eusebio, Maria, Petra, Hartza eta Martin Perratzailiak.

Egitaraua:

  • 08:30ean: Merkatu plazan lehen agerrialdia.

  • 09:00etatik 16:00etara: Mandiola eta Agiñaga auzoetako  baserrietan jardungo dute Koko-dantzan eta Koko-eskean.

  • 19:00etatik 21:00etara: Koko-dantzak Eibarko erdiguneko kaleetan, Anbulategiko parketik abiatu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria,  Untzaga eta Fermin Calbetón kaleetan. San Andres eliza atarian bukaera emango diote koko-marruen kalejirari.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Eibarko udala

Koko Dantzaren une bat Koko Dantzaren une bat
Gipuzkoan