Tolosako San Juan jaiak direla eta, ohizko eskopetariaren alardea, Bordon Dantza, meza eta prozesioa.
EGITARAUA:
- 07:00: Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
- 08:30: Diana, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik.
- 08:45: Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
- 09:00: Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik.
- 09:30: Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
- 10:00: Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du.
- Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan.
- Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
- 13:00: Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
- En plaza Berdura concierto a cargo de la Banda Municipal de Música de Tolosa, junto con las Bandas de Txistularis de Tolosa y de Pamplona.
- 16:40: Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko.
- Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute.
- Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.