Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Euskara
  3. dFERIA 2019

dFERIA 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 09/03/2019

Bukaera: 14/03/2019

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Donostiako beste auzo eta guneak

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

dFERIAren helburu nagusietako bat arte eszenikoen eremuko profesional, enpresa, erakunde eta instituzioentzako topagunea izatea da.

dFERIA ezinbesteko topaketa bilakatu da arte eszenikoen esparruan. Gainera, Estatuko erreferente nagusi bihurtu da arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak sendotzen jarraitzen du Europako zein Latinoamerikako merkatuetan. Bereziki, profesionalei zuzendutako jaialdia da, aurkezpenak, neurrira eginiko topaketak, bilerak eta bestelako jarduera paraleloak antolatuko dira sektoreko 400 akreditatuei zuzenduak.

Aurten, martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da dFERIA "ofiziala", nahiz eta aurreko asteburuan programazio berezia eskaini 25. urteurrena dela eta.
32 konpainien 33 ikuskizun eta 36 emanaldi, antzerkia, dantza eta diziplina anitzak Donostiako hainbat antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuko da.

Aipatzekoa da ikuskizunen %63a estreinaldiak izango direla modu batean edo bestean: hiru mundu mailan, bi Europan, bi Estatuan eta hamalau Euskal Herrian.
Diziplinei dagokienez, %42a dantza ikuskizunak izango dira, %40a antzerkia eta %18a diziplina anitzak.

Aurtengo gaia "BOTEREA" da, zerbait egiteko edo zerbait izateko ahala izan daiteke, baina Feria honetan boterearen beste adiera bati begiratuko diogu: nagusitasun hegemonikoa izateko edo aginte gorena islatzeko gaitasunari. Izan ere, ideia hori, zeina gertuago baitago norbanako baten/batzuen gainean eragina izateko trebetasunetik –eta gehienetan ez modu positiboan–, dFERIA 2019an gozatu ahal izango ditugun lan askotan dago jasoa.
Hain zuzen, boterea erabiltze hutsetik boterea gehiegikeriaz erabiltzera pasatzea izan da protagonista Feriaren 25 urteetan gehien txalotu diren ikuskizunetan. Eta ezin bestela izan Arte Eszenikoen hitzordu honetan ere, Arte Eszenikoak beti egoten baitira unean uneko gertaera politiko eta sozialei begira.

Azkenik, nabarmentzekoa da dFERIAk beste urte batez Fondo de ayudas para las Artes Escénicas Iberoamericanas- Iberescena programaren diru-laguntza jasotzen duela.

PREZIO-POLITIKA

ABONUAK

  • Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko ikuskizunetan abonu ezberdinak erosteko aukera dago*.
    • Victoria Eugenia Antzokia
      • ABONU OSOA: dFERIAko lau ikuskizunak (Martxoa 11,12, 13, 14, 20:00ean): % 50eko deskontua sarreren prezioan.
      • ABONU MURRIZTUA: Macbeth (Martxoa 10, 20:00) + dFERIAko 1 edo 3 ikuskizun aukeran (Martxoa 11,12, 13, 14): % 30eko deskontua sarreren prezioan.
    • Antzoki Zaharra-Fundacion SGAE Gunea
      • ABONU OSOA: dFERIAko lau ikuskizunak (Martxoa 11,12, 13, 14): % 50eko deskontua sarreren prezioan.
      • ABONU MURRIZTUA: Los cuernos de Don Friolera (Martxoa 9, 20:00) + 1 edo 3 ikuskizun aukeran (Martxoa 11,12, 13, 14): % 30eko deskontua sarreren prezioan.
    • *Abonuak martxoaren 7ra arte erosi ahal izango dira soilik. Donostia Kulturako bazkideek, 30 urtetik beherakoek, pentsiodunek, 65 urtetik gorakoek eta langabetuek dituzten deskontuak ez dira abonuekin metagarriak.

ALDEZ AURRETIK

  • Martxoaren 7ra arte:
    • Gazteszena (Egia), Intxaurrondo K.E., Victoria Eugenia Club: 10 €
    • Victoria Eugenia Antzokia: 8€ / 12 € /18 €
    • Antzoki Zaharra – Fundación SGAE Gunea– Teatro Principal: 8€ / 10 €
  • Martxoaren 8a eta 14a bitartean:
    • Gazteszena (Egia), Intxaurrondo K.E., Victoria Eugenia Club: 12€
    • Victoria Eugenia Antzokia: 10€ / 15€ / 20€
    • Antzoki Zaharra – Fundación SGAE Gunea– Teatro Principal: 10€ / 12€

Donostiako dFERIAren kartela 2019
Gipuzkoan