Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Gastronomia / Feriak, azokak, dastaketak...
  3. Mutrikuko Berdel Eguna

Mutrikuko Berdel Eguna

Herria: Mutriku

Lekua: Mutriku

Hasiera: 04/04/2024

Bukaera: 06/04/2024


Ekitaldi gehiago Mutriku

Mutrikuko Udala

Txurruka Enparantza
Plaza Txurruka, 1 (20830) Mutriku

Telefonoa: 943603244 - 943603490
Fax: 943603692
Web: https://www.mutriku.eus/
Email: mutriku@udal.gipuzkoa.net

Mutrikuk Berdel Egunaren XXVII. edizioa ospatzen du. Berdel dastaketa herrikoia moilan. Festa hau arrai mota hau ezagutarazteko eta nola prestatzen den erakusteko burutzen da.


Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa potentziatu behar zela erabaki zen eta testuinguru honen barruan sortu zen Berdel Eguna.

Ordutik hona, urtero ospatu da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau. Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan. Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean  Berdel Eguna aurrera aterata.

Euren esfortzuaren ondorioz, Berdelari egin zaion promozio kanpainarekin batera, gaur egun arrain hau askoz ere gehiago apreziatzen da eta salmentan prezio hobea egiten du, dagoeneko baxurako arrantzaldirik garrantzitsuenetarikoa suposatzen duelarik.

XXVII. Berdel eguna (2024) Hona hemen eguneko egitaraua:

EGITARAUA

Apirilak 4
19:00 - Berdel eta txakoli ezkontza, Arkupe Gain Elkartean.
19:00 - Berdel pintxo potea, herriko taberna batzuetan.

Apirilak 5
19:00 - Pintxo potea, herriko tabernetan.
19:00 - Euskal Herriko Elitxe Txapelketa, Miruaitzen.

Apirilak 6, Berdel Eguna
10:30-14:30 - Izan arrantzale, haurrentzako arrantza tailerrak, Kofradia Zaharreko arkupean.
10:30 - Mutrikuko XVI. Belauntzien arteko txapelketa.
11:00-15:00 - Merkatu txikia: Mutrikuko eta eskualdeko ekoizleekin eta artisau eta sortzaileen azoka, portuan.
12.00 - Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel Plazan.
13:00 - Berdel pintxo dastaketa herrikoia, portuan.
13:00 - Trikitilariak, herriko kaleetan.
19:00 - Kontzertuak: Casus Belli eta Los zopilotes txirriaos, portuan.
22:00 - V. Berdel txapelketaren finala, Miruaitzen.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Mutrikuko Udala

Mutrikuko Berdel Eguna Mutrikuko Berdel Egunaren une bat Mutrikuko Berdel Egunaren une bat Mutrikuko Berdel Egunaren une bat Mutrikuko Berdel Egunaren une bat Mutrikuko Berdel Egunaren une bat
Txikiweb