Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Jaiak eta tradizioak
  3. Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea

Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea

Herria: Segura

Lekua: Santa Engrazi Baseliza

Ordua: 11:00

Hasiera: 16/04/2019

Bukaera: 16/04/2019


Ekitaldi gehiago Santa Engrazi Baseliza

Jasokundearen Andra Mari-ren Parrokia.

Kalea Konbentu, 2 (20214) Segura

Telefonoa: 943801027

Lotura interesgarriak

Segurako Santa Engrazira erromeria, hazien bedeinkazioa egiteko asmoarekin.

Seguran, baserritarrak apirilak 16an, Santa Engrazi egunean, ereiten dute. Hazien bedeinkapena orain dela 400 urtetik ospatzen da. Santa Engraziaren baselizaren atarikoa, festa bitxi honen testigu izan zen, non Santa Engraziko auzokideek, Segurako, Goiherriko eta Tolosaldeako baserritarrak, ohitura mantentzen dute beraien hazia bedeinkatzera ekarriz, Ormazabal familiak eskeintzen duen hamaiketako batekin bukatzen den jai xume eta ezberdin batean. Bedeinkapenaren erritoa gaur egun Santa Engrazi egunaren (Apirilak 16) inguruan dagoen igandean ospatzen da.

Eguerdiko 12:30etan emango zaio hasera erritoari eliz atarian eta ,ondoren, meza ospatuko da martiriaren aldare aurrean. Babarrunak, artoa, azenarioak… denetik eramaten da erritoan parte hartzeko, baina ospakizuna egokiago janzteko, zestoetan eramateko gomendatzen du ermitako sakristauak. Ura ere bakoitzak bere etxekoa bedeinkatzeko ohitua zabaldua dago, baina sakristauak urtero jartzen ditu bi ontzi nahi dutenentzat, eta zeremonia zuzentzen duen apaizak erramu adarra uretan busti eta haziak, lurrak,eraikinak eta fruituak bedeinkatuko ditu. Elizkizuna urtean bailaran hildakoen alde izaten da eta zeremonia aurretik sakristau-etxera egiten dute bisita meza-dirua emateko (11:00etan).

Santa Engrazi baseliza XII. Mendeko eraikuntza bat da, Seguratik Mutiloara doan errepidean dagoen izen bereko auzoan kokatzen da .Baseliza hau ere, Ostiral Santuan burutzen den Segurako Gurutz Bidearen hasiera da.


Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Segurako udala

Bedeinkatena Imagen 2 de la galería de Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea Imagen 3 de la galería de Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea Imagen 4 de la galería de Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea Imagen 5 de la galería de Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea Imagen 6 de la galería de Santa Engrazi. Ur eta hazien bedeinkatzea
Kontzertuak Txikiweb Gipuzkoan Expo