Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Jokoak eta kirolak
  3. ATECE Lasterketa solidarioa

ATECE Lasterketa solidarioa

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Anoeta Estadioa

Ordua: 10:00/11:00/12:00

Hasiera: 16/06/2019

Bukaera: 16/06/2019

Sarrerak: 12,00 €


Ekitaldi gehiago Anoeta Estadioa

Lotura interesgarriak

ATECE, Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkarteak ATECE VII. Lasterketa solidarioa antolazten du.

Edizio honetako lehenengo froga Anoetako Mini Estadioan hasi eta bukatzen den eta hirian zehar burutuko den 5kmtako lasterketa izango da. Frogaren gehienezko iraupena 60 minututakoa izango da. Dortsalarekin batera ezarritako egunetan bilketa gunean korrikalariari kamiseta bat emango zaio. Froga bukatu eta gero parte hartzaile guztiek anoa hornidura izango dute. Lehenengo hiru korrikalariei gainera, Burmuineko Gaitza duten pertsonek Jarduera Zentroan burututako sari bat banatuko zaie.

5kmtako lasterketa amaitu eta gero, haurren frogak ospatuko dira Mini Estadioaren barruan hurrengo ordenean:

  • L.H. 1-2 (2011an eta 2012an jaioak): 200 metro
  • L.H. 3-4 (2009an eta 2010an jaioak): 400 metro
  • L.H. 5-6 (2008an eta 2007an jaioak): 800 metro
Haur guztiei medaila bat banatuko zaie eta anoa hornidura izango dute froga amaitu eta gero.

Froga erregina: 1, 2, 3…BIRA SOLIDARIOAK. Burmuineko Gaitza duten pertsonek birak emango dituzte Mini Estadioan zehar eskuan lekuko bat dutelarik. Edozein pertsonak parte hartu dezake froga honetan (senideak, lagunak, boluntarioak…).

Goiz bukaeran gurekin elkarlanean aritu diren enpresek egin dituzten dohaintzen zozketa egingo da, besteen artean: afariak hurrengo jatetxeetan: , Talasoterapiarako sarrerak… eta gauza gehiago!! (sariak egunean bertan banatuko dira eta saritutakoa bertan ez balego, berriro ere zozketatuko da saria. Beraz, sariak ezin izango dira beste momentu batean eskatu).

Ibilbidearen mapa
Mini Estadio de Anoeta- Paseo de Anoeta- Dr. Begisristain - Paseo de Zorroaga - Rotonda a Nemesio Etxaniz - Paseo de Riberas de Loyola - Paseo de Bizkaia - Puente de la Real - Puente Jose Antonio Agirre - Paseo de Bizkaia - Paseo de Riberas de Loyola - Pablo Sarasate - Hermanos Otamendi - Paseo Zorroaga - Paseo de Anoeta - Mini Estadio.

Kartela
Gipuzkoan