Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Kirolak
  3. Behobia-Donostia Lasterketa

Behobia-Donostia Lasterketa

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Boulevarda

Ordua: 10:15

Hasiera: 14/11/2021

Bukaera: 14/11/2021


Ekitaldi gehiago Boulevarda

FORTUNA KIROL ELKARTEAK, BEHOBIA-DONOSTIA Oinezko Lasterketaren 56. edizioa antolatu du, bertan edozein kirolarik parte hartu dezakealarik. Behobia-Donostia Fortuna Taldeak antolatzen duen ekitaldirik garrantzitsuena da.

Bere hastapenetatik lasterketa Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatu du, 1919an izan zen lehenengoa, lehen garai hartan etenaldi ugari izan zuen. Aurtengoa, antolatzen den 55. aldia da, 1979an hasitako etenaldirik gabeko aroko 35. da beraz.

Fortunaren kirol ekitaldirik garrantzitsuena izateaz gainera, Europan antolatutako lasterketen artean ere garrantzi handikoa da, bere mailan Europako bosgarren froga baita.

Behobia-Donostia ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin, Gaintxurizketa (Km. 8) eta Mirakruz Gaina (Km. 17), eta baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko.

Aurten 35.000 lagunek hartuko dute parte. Hauek maila ezberdinetan antolatzen dira, eta gaur egun denborak pertsonalki eta zehazki neurtzeko dauden sistema eta teknika aurreratuenak erabiliz, irteera tarteka ematea da.

MAILAK :

  • JUNIORRAK
  • PROMESAK
  • SENIORRAK
  • BETERANOAK
  • ELBARRITUAK
IBILBIDEA:

Lasterketak 20,200 kilometroetako ibilbidearekin Behobia eta Donostia elkartzen ditu.

BEHOBIA - IRUN (Nafarroa Hiribidea, Kolon Pasealekua, Gipuzkoa Hiribidea, Irungo Bentak) - N-1 ERREPIDEA - GAINTXURIZKETA GAINA - LINTZIRIN - ERRENTERIA - PASAIA - DONOSTIA (Mirakruz Gaina, Ategorrieta Hiribidea, Nafarroa Hiribidea, Zurriola Hiribidea eta Boulevarda).

Kilometroak adierazteko txartelak egongo dira.


ROAD TO BEHOBIA

Presta zaitez B/SSrako. Aurten zure prestakuntzan lagundu nahi zaitugu, Behobia - San Sebastián-rako, bai BSS Birtualerako, eta horretarako "Road to Behobia" sortu dugu.

5, 10 eta 15 km-ko hiru lasterketa egingo ditugu, irailaren 12an, irailaren 26an eta urriaren 17an, hala ere bakoitzak nahi duenean egin ahal izango ditu lasterketak. Doan egin ahal izango dituzu gure app-an izena emanaz.

Ekitaldi berezi bat egongo da "Road to Behobia"-ko lasterketa bakoitzean, eta lasterketa bukatzen duten pertsona guztiak ondorengo produktu hauen zozketan sartuko dira:

2021eko Behobia - San Sebastián lasterketarako 1 dortsal.
2021eko BSS Birtualla lasterketarako 1 dortsal.
3 Liburu. Álber Vázquezen "La meta está en Itaca".

Erregistratu gure APP-an eta gozatu eskaintzen dizkizugun berrikuntzez.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Forum Sport

Adidas

Donostiako Udala

Rural Kutxa

Kaiku

Lasterketaren kartela Kartela
Txikiweb