Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Antzerki karteldegia / Antzerki Karteldegia
  3. Antzerkia: "Sé infiel y no mires con quién"

Antzerkia: "Sé infiel y no mires con quién"

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua:  

Hasiera: 17/07/2019

Bukaera: 21/07/2019

Sarrerak: 28 / 24 / 20 €


Ekitaldi gehiago Victoria Eugenia Antzokia

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Pentación konpainiak "Sé infiel y no mires con quién" antzezlana eskainiko du.

  • Egileak: John Chapman eta Ray Cooney
  • Bertsioa eta zuzendaritza: Josema Yuste
  • Antzezleak: Josema Yuste, Teté Delgado, Santiago Urrialde, Esther del Prado, Maribel Lara, Vicente Renovell, Celine Tyll, Kiko Ortega, Claudia Azcona
  • Koordinazioa: Jaime Azpilicueta
  • Eszenografiaren diseinua:Javier Ruiz de Alegría
  • Argien diseinua: Carlos Alzueta
  • Banaketa: Pentación Espectáculos
  • Ekoizpena: Cobre Producciones y Nearco Producciones

Luis haurrentzako liburuak egiten dituen argitaletxe baten jabea da, eta bolada txarra pasatzen ari da. Haren bazkide eta lagun Alvarok, bulegokideak, apartamentua uzteko eskatu dio, azken ligea gauean entretenitzeko. Baina Rocíok ere, Alvaroren emazteak, apartamentu hori eskatu dio gau horretarako Beari, Luisen emazteari. Ederra istilua, polita gona eta praka horien dantza!

Horrez gainera, inork ez daki Oscar, pisu dotore hori azken hiru hilabeteotan dekoratzen jardun duen barne-diseinatzailea, ohe biribil berria probatzekotan dela gau horretantxe bere maitalearekin, etxe hartako neskamearekin. Gau horretan, hiru bikoteek apartamentua hutsik dagoelakoan topo egiten dutenean, egundoko anabasa sortuko da.

Ordutegia:

  • Uztailak 17, 18, 19: 20:00
  • Uztailak 20: 20:00 + 22:30
  • Uztailak 21: 20:00

"Sé infiel y no mires con quién" antzezlanaren kartela
Gipuzkoan