Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Jaiak
  3. XXVI. Sagardo Berriaren Eguna

XXVI. Sagardo Berriaren Eguna

Herria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua: 12:00

Hasiera: 16/01/2019

Bukaera: 16/01/2019

Sarrerak: Invitación / Gonbidapena


Ekitaldi gehiago Sagardoetxea

Astigarragako Udala

Foruen Enparantza
Plaza Fueros, 13 (20014) Astigarraga

Telefonoa: 943335050 - 943335311
Fax: 943335244
Web: http://www.astigarraga.eus/eu/html/
Email: udal@astigarraga.eus

Lotura interesgarriak

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16ean (asteazkena) XXVI. Sagardo Berriaren Eguna 2019 ospatuko da 2019ko txotx boladari hasiera emateko.

Zorione Etxezarraga Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakaria, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, eta bertan, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeita bosgarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Gartziategi sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo du gonbidatzaileak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2019ko sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du gonbidatuak.

Egitaraua:

  • 11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
  • 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2018ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
  • 12:45: Gonbidatuak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
  • 13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Gartziategi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek gonbidatua soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.
  • 13:45: Gartziategi sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela irekiko du gonbidatuak, eta honekin batera, 2019ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.

Protagonista izan ziren…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria

2018, ALBERTO IÑURRITEGI mendizalea

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Sagardoetxearen weba

Sagardoaren lurraldea

Txotx
Gipuzkoan