Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Festa Bitxiak
  3. Astotxo Eguna - Egiptora Ihesa

Astotxo Eguna - Egiptora Ihesa

Herria: Lazkao

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 12/01/2020

Bukaera: 12/01/2020


Ekitaldi gehiago Herriko kaleetan zehar.

Lazkaoko Udala

Plaza Euskadi Enparantza, 1 (20210) Lazkao

Telefonoa: 943886408
Fax: 943889858
Web: http://www.gipuzkoa.net/lazkao/
Email: lazkao@udal.gipuzkoa.net

Lotura interesgarriak

Errege Egunaren ondorengo igandearen goizean zehar Lazkaon ohizko Gipuzkoako Asto Erakusketa eta Lehiaketa ospatzen da, Egiptora Ihesa kale antzerkiarekin batera.

Eguna ohizkoa denez Zistertar Lekaimeen Komentuan ospatzen den Meza Nagusiarekin, bertan Lazkao Abesbatzak parte hartzen duelarik.

Meza ostean bertaratutako guztia lekaimeak Elizaren barruan gordetzen duten Egiptora Ihesa irudikatzen duen neurri naturaleko errepresentazioa bisitatzen dute. Errepresentazioa honetan San Jose oinez eta besoetan haur jaio berria eta asto baten gainean doan Ama Birjinaren irudiak ikus daitezke. Aipatu astoaren irudiak duen kalitatea eta edertasuna, zein benetakoa dirudi.

Bisitaren ondoren, Komentuko lorategian bertan, ohizko olatak saltzen dira, 10 edota 20 unitateko piloetan.

Egiptora Ihesa Antzezlana:

Famili Santuak Egiptora egindako ihesaren antzezpen hau, 1.652. urtetik ospatzen da. Lazkaoko kaleetan zehar, herriko 200 bat gaztek Itun Berriko pasarte honi bizia emango diote, kale antzerki baten bidez.

Herodesek, Errege izateko jaio den haur baten berri izango du. Jaiotza honekin kezkatua eta bere agintea galduko duenaren beldurrez, dekretu bat xedatuko du, bi urte azpiko haur guztiak hilak izan daitezen aginduz.

Ondoren, Jose eta Mariari Aingeru bat hurbilduko zaie erabakiaren berri eman eta ihesari ekiteko aholkuz.

Ihesaldi honetan Belengo herria izango dute gordeleku, Herodesek bere dekretua bete arazten duen bitartean.

EGITARAUA 2020:

Urtarrilak 12, igandea:

  • 10:00: Asto diana.

  • 11:00: Meza Nagusia Zistertarren komentuan.

  • 12:00: Gipuzkoako XXI. Enkarterri asto lehiaketa plazan.

  • 12:30: Astotxo Txiki kale antzezpena.

  • 13:00: Egiptorako ihesaren kale antzezpena.

  • 18:00: Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalisten bertso jaialdia, Arerian.

Asto Feria Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat Astotxo Eguna - Egiptora Ihesaren une bat
Txikiweb