Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Festak eta azokak / Feria eta Azokak
  3. San Andreseko Abeltzain eta Nekazal Feria

San Andreseko Abeltzain eta Nekazal Feria

Herria: Eibar

Lekua: Eibar

Hasiera: 30/11/2019

Bukaera: 30/11/2019


Ekitaldi gehiago Eibar

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Fax: 943200968
Web: http://www.eibar.es
Email: eibar@udal.gipuzkoa.net

Lotura interesgarriak

Eibarko Udalak San Andreseko Feriaren XLI. edizioa antolatzen du. Nekazari lehiaketa eta ganadu eta hegaztien erakusketa.

2019ko San Andres Azoka azaroaren 30ean, larunbata, ospatuko da Eibarren eta guztira 72 ekoizle bilduko dira; 34 bizkaitar, 24 gipuzkoar, 11 arabar eta Nafarroako beste 3. Aurten ere azoka Txaltxa Zelai eta Untzaga artean banatuta egongo da. Bertan, Eibarko bi baserri izango dira: Loixola baserria, barazkiekin eta Sosola, ogiarekin.

Azokan salgai jarriko diren produktuen zerrenda eta jatorria honako hau da: barazkiak (17); frutak (3); ogia (21); gazta (19); Debabarreneko gaztak (2); eztia (6); txakolina (1); eta loreak (3). Sariak honako hauek izango dira: 1. saria, 180 euro (barazkiak, frutak, eztia, ardi gazta eta ogia) eta 2. saria 120 euro produktu berdinentzat. Aipatutako sariez gain, aurkezpen onenarentzat bi sari egongo dira: lehenengoa, 150 eurokoa eta bigarrena, 90 eurokoa. Eibarko baserrien artean, onenari 90 euroko saria emango zaio. Amaitzeko, parte hartzaileen artean epaimahaiak 80 euroko aipamenak bana ditzake.

San Andres azokan salgai jarriko diren produktuez gain, urtero legez, abereen erakusketa ere izango da; aurten ere, Fermín Calbeton eta Barria Plaza kaleen artean kokatuko da. Eskualdeko 8 baserrik ekarriko dituzte animaliak. Hala, erakusketa horretan ikusi ahal izango diren animaliak honako hauek dira: behiak, idiak, zaldiak, astoak, ardiak, ahuntzak, txerriak, hegaztiak eta untxiak. Gainera, erakusketan parte hartuko duten baserriak honako hauek izango dira: Sumendixa Goikua, Loixola, Mandiola Gainekua, Aritxulueta, Iturrua, Orbe, Mendigoitxi eta Arimendi.

Egitaraua 2019:

  • 11:00: Untzaga Plazan, XXVII. Bakailao Txapelketa "San Andres Saria".

  • 19:00: Portalean, San Andres Bertso Jaialdia.
    • Honako bertsolariek jardungo dute: Maddalen Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita.
    • Gidaritza: Jon Mikel Mujika.
    • Aldez aurretik, 18:30ean, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dira.
    • Antolatzailea: ...eta kitto!

Azaroak 30, larunbata. San Andres Eguna:

  • 09:30: XLI. SAN ANDRES NEKAZAL AZOKAren epai-mahaiaren lanen hasiera.

  • 09:30: GANADU ERAKUSKETA.

  • 12:00: BIKOTEKA AIZKOLARIEN TXAPELKETA: Gazte txapelketan 2 bikote, helduen txapelketan 3 bikote.
    • Laguntzaileak: Alkideba, Sociedad Deportiva Eibar Fundazioa.

  • 12:00: German Meabebasterretxea eta Mikel Mendizabal BERTSOLARIen eta Jainaga eta Narbaiza TRIKITILARIEN EMANALDIA eta Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren TRIKITILARIEN KALEJIRA.

  • 12:30: PLAZARA DANTZARA ERROMERIA Kezka Dantza Taldearen eskutik, Jainaga eta Narbaiza  trikitilariekin.

  • 13:00: SAN ANDRES AZOKA, PINTXO TXAPELKETA eta KARTELen sari banaketa. 

  • 18:00: PLAZARA DANTZARA ERROMERIA, Txaltxa Zelaiko karpan Iruñako GATHUBI musika taldea.

  • 23:30: KONTZERTUA: EH SUKARRA + BadSound Untzagako karpan.

Abere Erakusketa
Txikiweb