Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Jaiak
  3. Ihauteriak: "Hartzaren Esnaera"

Ihauteriak: "Hartzaren Esnaera"

Herria: Segura

Lekua: Segura

Hasiera: 01/03/2019

Bukaera: 01/03/2019


Ekitaldi gehiago Segura

Segurako Udala

Lardizabal, 5 (20214) Segura

Telefonoa: 943801006
Fax: 943800204
Web: http://www.gipuzkoa.net/segura/
Email: segura@udal.gipuzkoa.net

Lotura interesgarriak

Seguran ohizko Inauteri Jaiak ospatzen dira, antolatutako ekitaldien artea aipagarriena orain dela gutxi berreskuratu den "Hartzaren Esnaera" delarik.

Festa hau Gerra Zibilaren ondoren debekatua izan zen, hau dela eta festa hau ezagutu zuten herritarrak 70 urte baino gehiago dituzte.

Herritar bat, ardi-larruak erabiliz hartz mozorrotzen zen. Hartz hau gerritik soka batez loturik eramaten du kalez kale hartza zain batek. Hartzak jendea erasotzen du eta hartz-zainak eusten dio nolabait.

Hartz-zainak esku batean soka eta bestean latigo moduko bat darama. Hartza, basatia denez, egon ezinda eta lurretik bueltaka ere ibiltzen da. Ingurukoek ondorengoa oihukatzen zioten:

  • "Hartza, hartza,hartza!
    Mariana, riana, riana!"

Hartzarekin batera, jorrai dantzariak eta txistulariak doaz.

  • Herriko puntu ezberdinetan geldialdiak egiten dituzte zahagi dantza eginez.
  • Kantu eskea egiten zen akordeoia joz eta abestuz.
  • Txistulariek inauterietako zortziko berezia jotzen zuten (ez da ezagutzen) eta zahagi dantzariek ondorengoa abesten zuten:

    "Ai zagie, zagie, zagie,
    ai zagie puztue!
    Ai zagie, zagie, zagie,
    ai zagie puztue!
    Aspaldi hontan ez haut jorratu,
    orain badauket premie!"

Hartza Udaberriaren mezularia: Hartzak negua lotan (hibernatzen) igaro du. Udaberriaren etorrerarekin hartz-zulotik ateratzen da. Pertsonaia honen esnatzeak, beraz, neguaren amaiera eta izadiaren berpiztea adierazi nahi du.
Euskal baserritarrak negute luzean pasatako estuasunen ondoren, alaitasunez agurtzen zuten udaberriaren mezulari zen hartz gordelekutik irten berria.
"Martxoan irteten da hartza leizezulotik" dio esaera zaharrak. Nekazariek beldur gehiago zieten negu azkeneko hondar gaiztoei, jakien azken gordekinak agortzear zeudenean, edozein piztiari baino.
Udaberriaren etorreraren sinboloetako bat da, beraz, hartza. Etorrera hau ospatu egiten da eta zer hobeto hartza berarekin baino.

EGITARAUA 2019:

  • 15:00etan:
    • Laiotz Herri Eskolako ikasle eta irakasle mozorrotuen kalejira.
    • Abestiak eta dantzak plazan.
    • Ondoren txokolate beroa.

  • 16:30-18:30: Dj Ki-Fest emanaldia.

  • 18:30etan: HARTZA, HARTZAZAINA eta UXATZAILEAK KALEZ-KALE.
    • Hartzari ongi etorria Errementarin.
    • Txistulariekin, trikitilariekin, jorrai dantzariekin eta herritar mozorrotuekin kalejira.
    • Hartzaren ailegaera plazan. Txistulari eta dantzarien emanaldia. Hartza aizkorriratzea.

  • Ondoren: Mozorro poteoa. Mozorro afariak. Mozorro gaua.

  • 20:00-22:00: Dj Ki-Fest emanaldia.

Antolatzailea:

  • Elorri Kultur Elkartea

Laguntzaileak:

  • Laiotz Herri Eskola
  • Segurako Udala
  • Haitz-Lehor Guraso Elkartea

Segurako "Hartzaren Esnaera" festaren Kartela 2019 Segurako "Hartzaren Esnaera" festaren une bat Segurako "Hartzaren Esnaera" festaren une bat
Gipuzkoan