Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Haurrak / Museo eta beste zentruetara bisitak..
  3. Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa. (Bisita Gidatuak)

Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa. (Bisita Gidatuak)

Herria: Aia

Lekua: Agorregiko Haizerrota eta Burdinola

Hasiera: 01/03/2021

Bukaera: 08/12/2021

Sarrerak: 0,00 €


Ekitaldi gehiago Agorregiko Haizerrota eta Burdinola

Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr

Iturraran baserria
Caserío Iturraran (20809) Aia

Telefonoa: 943835389 / 943428843

XVIII. mendeko burdingintza, errotekin osatua, bere garaian izan zen bezela ageri da.

Pagoeta Parkea. Aia.

Agorregiko multzoan burdinolak eta lau errota ikus daitezke, urtegi, presa eta ataparek osatzen duten azpiegiturarekin batera. Burdinola eta errotak martxan jartzerakoan, XVIII. mendeko ezagueraren araberako ur aprobetxamendua nolakoa zen erakusten da.

Multzo guztia ikusteko aukera dago, bai ura biltzeko urtegi, antapara eta ubideak, eta bai burdinolaren eta erroten eraikinak ere. Burdinola bi espaziotan banatua dago: ikaztegi edo biltegia, bata, eta lantegia, bestea, gabia, hauspoa eta labea dituena. Burdinolaren iguruan, errotak daude.

Ur baliabideen erabilpena ikusteko sistema interesgarria dugu. Burdinolako makinak eta errotak martxan jartzeko, aurretik sutegiko hauspoei eragiteko erabilitako ura jasotzen da beheko antaparan, hau da, errote eta olako gabia mugiarazteko ura biltzen duen ubidean. Goiko errotan harri bakarra dago, eta behekoan, berriz, bi, garia ehotzeko bata eta artoa ehotzeko bestea. Ibaian behera geste bi errota ere badira.

Bisita Gidatua - 2021. Egutegia

Martxoa-Ekaina - Igande eta jaiegunak
Uztaila eta Iraila - Larunbatak, igandeak eta jaiegunk
Abuztuak - Ostegunetik igandera eta jaiegunak
Urria-Abenduak 8 - Igande eta jaiegunak

Ordutegia: 11:30-12:30
Izena eman aurrez eta sarrera hartu parketxean

Erreserbak eta informazioa: Iturraran Parktxea 943 835389 / iturraran@gipuzkoanatura.eus
https://www.gipuzkoanatura.eus/

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

Aiako Udala

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Natura

kartela Imagen 2 de la galería de Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa. Imagen 3 de la galería de Agorregiko Burdinola eta Errotak Museoa. Burdinolaren Bista
Txikiweb