Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Dantza Ikuskizunak / Dantza Ikuskizunak
  3. Ballet T Egunak 2019

Ballet T Egunak 2019

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua:  

Hasiera: 16/10/2019

Bukaera: 20/10/2019

Sarrerak:  


Ekitaldi gehiago Victoria Eugenia Antzokia

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Fax: 943 483 900
Web: http://www.donostiakultura.eus
Email: donostiakultura@donostia.eus

Ballet T egitasmoa 2007an abiatu zuten Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko kultur lankidetza eta lan koreografikoa sustatzeko eta dantza arloko formazioan eta publiko berrien bilaketan eragiteko.

  • Malandain Ballet Biarritz
    • Proiektuaren lehendakarikidea: Thierry Malandain
    • Proiektuaren zuzendarikidea: Yves Kordian
    • Proiektuaren eta administrazioaren arduraduna: Carine Aguirregomezcorta
    • Komunikazioa: Sabine Lamburu
  • Victoria Eugenia Antzokia
    • Proiektuaren lehendakarikidea: Jaime Otamendi
    • Proiektuaren zuzendarikidea: Norka Chiapusso
    • Proiektuaren arduraduna: Koldo Domán
    • Administrazioa: Maria José Irisari
    • Komunikazioa: Maria Huegun

Programa horretan urteaz zehar egiten den lanaren erakusleiho izan nahi dute iaz abian jarri ziren Ballet T egunak jardunaldiek. Aurten urriaren 16tik 20ra egingo dira eta egitarau oparoa du: eskolei zuzendutako Itsas-laminak proiektua, dantza ikasleei hurbildu eta ingurumena zaintzeko beharraz ohartaraztea helburu duena; Sirènes dantza emanaldia Martin Harrigue eta Malandain Ballet Biarritzen eskutik; So.K konpainiaren G.E.S.S. kaleko dantza saioa, Jesús Rubio Gamoren Gran Bolero dantza ikuskizuna, dantza tailerrak eta Klima-aldaketari aurre!!! erakusketa.

Lurralde lankidetza egitasmoaren karietara, ZKN-Malandain Ballet Biarritzek, Victoria Eugenia Antzokiarekin elkarlanean, publikoek dantzara joatea errazten duen «Ballet T egunak» hitzorduaren bigarren alea proposatzen du. 2017az geroztik, lurralde errotzearen garrantziaz eta guztiok lotzen gaituen interdependentziaz oharturik, Donostiako Cristina Enea Fundazioa, Iruñea hiriko ingurumen heziketa zerbitzua, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin batera, itsasoa zaintzeko erronkari eutsiz publikoak sentsibilizatzeko «Artea eta ingurumena» programa abian ezartzera engaiatzen da Malandain Ballet Biarritz.

Sorkuntza batean, jestu artistiko batean oinarritu dira «Uhain Berria» egitasmoko aktoreak kontzientzia hartze bat edo jarrera aldaketa bat, ñimiñoa bada ere, publikoari eragiten entseatzeko.

Itsas-Laminak Proiektua

Malandain Ballet Biarritzek, Iruñeko udaleko Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzuak eta Donostiako Cristina Enea Fundazioak, Itsas- Laminak izenburuko koreografia-lan batetik abiatuta, artea eta ingurumena batzen dituen programa pedagogikoarekin jarraitzen dute, 2019-2020 ikasturterako. Ingurumenaz, hezkuntzaz eta kulturaz sentsibilizatzeko proiektu aintzindari hori Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak finantzatzen du.

2019-2020an, indartu egin da ikasle gehiagori ibilbide pedagogikoan parte hartzeko xedea eskaintzeko. 4 geldialdietan egituratua, proiektu horrek ikasleak trebatzen ditu itsasoen kutsadura gaiaren inguruko tailer eta ikuskizunei esker. Ikasleek kutsadurak ingurumenean sortzen dituen arrisku eta arazoei aurre egiteko aterabideak ezagutuko dituzte, eta era berean dantza eta sorkuntza artistikora hurbilduko dira.

EGITARAUA:

Urriak 16 & 18

  • 19.00-21.00: Victoria Eugenia Antzokia
    • Ikastaroa: ¿Voulez vous danser avec nous?
      • Ione Miren Aguirrek, Malandain Ballet Biarritzeko dantzariak, lantegi bat proposatzen du Martin Harriaguek, Malandain Ballet Biarritzeko artista lankideak sortutako Itsas-Laminak balletaren inguruan, dantza oinarrien ikertzeko.
        • Heldu hasiberrientzat.
        • Sarrera: Doan
        • Izen ematea: Cristina Enea Fundazioa / Fundación Cristina Enea / cristinaenea@donostia.eus

Urriak 17 & 18:

  • Victoria Eugenia Antzokia - Foyer
    • Erakusketa
      • Erronka eta desafio ekologikoaren inguruko gure konpromisoa lortu nahi du Klima-aldaketari aurre!!! erakusketak. Izadi 21 eta Laiak sortua, bisita gidatuak izango dira Sirenesen eskola emanaldien aintzin eta ondotik, eta baita urriaren 17an, 18:15ean eta 20:15ean.

Urriak 17 & 18:

  • 11:00: Victoria Eugenia Antzokia
    • Sirènes
      • Eskolentzat

Urriak 17 de octubre:

  • 19:00: Victoria Eugenia Antzokia
    • Sirènes
      • Malandain Ballet Biarritz
        • Zuzendari artistikoa eta koreografoa: Thierry Malandain
        • Ballet maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro
        • Artista koreografikoak: Ione Miren Aguirre, Giuditta Banchetti, Raphaël Canet, Clémence Chevillotte, Mickaël Conte, Jeshua Costa, Frederik Deberdt, Clara Forgues, Loan Frantz, Michaël Garcia, Irma Hoffren, Cristiano La Bozzetta, Hugo Layer, Guillaume Lillo, Claire Lonchampt, Nuria López Cortés, Arnaud Mahouy, Alessia Peschiulli, Ismael Turel Yagüe, Yui Uwaha, Patricia Velazquez, Allegra Vianello, Laurine Viel
      • Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia, Hermann Raupach
      • Koreografia eta dekoratua: Martin Harriague (artista lankide Malandain Ballet Biarritz)
      • Koreografo laguntzailea: Shani Cohen
      • Argiak: Martin Harriague, Christian Grossard
      • Jantziak: Mieke Kockelkorn
      • Jantzien egitea: Véronique Murat, Nelly Geyres, Charlotte Margnoux
      • Osagarrien egitea: Annie Onchalo
      • Dekoratuaren gauzatzea: Frédéric Vadé
      • Koprodukzioa: Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia de Donostia / San Sebastián Ballet T, CCN – Malandain Ballet Biarritz, Festival Cadences, Théâtre Olympia, scène conventionnée d'Arcachon
      • Sorkuntza: Victoria Eugenia Antzokia Donostia / San Sebastián / Apirilak 6 - 7 2018
      • Iraupena: 40'
        • «Itsas hegian hazia naiz, liluraturik, apar-bitsei beha, hango misterioak zulatu ezinik. Zer sakrifikatuko nuen, zer ikasiko, baldin eta patu gaizto batek sakonera hondargabeak ireki balizkit? Itsaso aldi berean ezagun eta irudimenezko horretantxe jartzen dute jokoan sirenek eta gizakiek beren patua». Martin Harriague
          • Topaketa emanaldiaren ondoren Martin Harriaguerekin
          • Gonbidapenarekin

Urriak 19:

  • 20:00: Victoria Eugenia Antzokia
    • Ikuskizuna: Gran Bolero
    • Konpainia: Jesús Rubio Gamo
      • Iraupena: 50 min.
        • Gran Bolero gorputza da, denbora da, eta toki bat ere bada, zeinean Madrilgo sei dantzari eta Bartzelonako beste sei elkartzen baitira energia xahutzeko eta musika bisitatzeko. Ravelek 1928an espainiar dantza tradizional batean oinarrituriko orkestra-saio gisa asmatutako musika.

Urriak 20:

  • 12:30: Hirian barrena - Zurriola Pasealekua
    • Ikuskizuna: G.E.S.S.
    • Konpainia: So.K
      • Surf ikastaldi baten inguruan, Laetitia Cheverry eta Julien Corbineauk baleta irrigarria bezain ustekabekoa sortzen dute.

Imagen 1 de la galería de Ballet T Egunak 2019
Gipuzkoan