Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak
  3. Eureka! Zientzia Museoko Planetariuma

Eureka! Zientzia Museoko Planetariuma

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Sarrerak: 2,50 / 3,50 €


Ekitaldi gehiago Eureka! Zientzia Museoa

kutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

Paseo de Mikeletegi, 43-45 (20009) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943308211
Fax: 943308240
Web: http://www.eurekamuseoa.es
Email: eureka@eurekamuseoa.es

kutxaren Gizarte Ekintza den Eureka! Zientzia Museoak hezkuntza-komunitatearen eta gure bisitarien esku jartzen du astronomia irakasteko "azken belaunaldiko teknologiarik modernoena". Zerua sekula ez bezala ezagutzeko eta behatzeko aukera paregabea. Denboran eta espazioan bidaiatzeko aukera ematen duen tresna.

Bisita hauetan, teleskopioaren kupulara igoko dira bisitariak, eta han hainbat azalpen emango zaizkie kontzeptu hauen inguruan: teleskopioak, osagarriak, kupula, astronomia... Oskarbi badago, gainera, egun (edo gau) horretan zeruan ikusgai dagoena behatu ahal izango da teleskopioz.

Eureka! Zientzia Museoko Planetarium Berria paregabea eta aparta da, Super High Definition sistema erabiltzen baitu. Instalazio berriak izateaz gainera, azken belaunaldiko Sky Skan software digitala du, eta, jakina, bideoa kupula osoan proiektatzeko sistema berria, 4K-ko bereizmena duena eta 3Dn simulatutako benetako bidaiak egiteko balio duena. Kosmoseko irudiak bereizmen handiarekin errealismo osoz ikusteko aukera ematen du.

Aipatzekoa da azken belaunaldiko Planetanium hau gauzatzeko kutxak egin duen ahalegina eta bultzada. Goi-mailako tresna pedagogikoa da, eta ikus-entzunezko sistema modernoenaz hornitu da; horiei esker, ikus-entzunezko esperientzia paregabeak dira proiekzio horiek.

Erakustaldi horren bidez, leku paregabe bat eskain dezakegu: "Kosmoesferaren erreserba bat". Hor, zeruari buruz ikasi, Unibertsoaren mirariez jabetu eta guztion ondare den Kosmosa maitatzen ikas daiteke.

Hauek dira ikuskizun-ekoizpenak, eta gure monitore espezializatuen laguntzarekin zuzeneko saioak egiteko aukera ere eskaintzen dugu.

Infinity Express: (sinopsia)
Infinity Express 25 minutu inguruko ikus-entzunezko ekoizpen bat da; ikusleak bidaia kitzikagarri bat egin dezake, eta bidean, Eguzki Sistema eta Unibertsoa berraurkitu. Bisitariak Unibertsoari buruzko azken aurkikuntzez jabetzen dira, errealismo osoz, eta agerian geratzen da Kosmosaren handitasunaren ezagutzan etengabe aurreratzen ari garela.

Biziaren jatorria: (sinopsia)
25 minutu inguruko ikus-entzunezko ekoizpen bat da; bizitzaren jatorria eta denborarekin izan duen eboluzioa erakusten duen ibilbide kitzikagarria egin dezake ikusleak. Besteak beste, gure Eguzki Sistemaren eta gizakiak eboluzionatu duen Lurraren jatorria aztertuko dugu, eta beste planeta batzuetan bizia edo bizi-arrastoak nola bilatzen diren ikusiko; esate baterako, Marte planeta esploratuko dugu. "Nondik gatoz eta nora goaz?" galderari erantzuteko aukera paregabea da.

Itsua izar-begiekin: (sinopsia)
Lurra Tirano batek konkistatu du, eta bere aginte-gosea gero eta handiagoa da. Gaztelu batean bizi da eta lurbira osoa menderatzen du handik. Baina gaztelutik hurbil agure bat ere bizi da, gizon jakintsua, eta berarengana jotzen dute laguntza eta aholku behar duten guztiek. Tiranoak bere agintea nola gehitu jakin nahi du eta jakintsuari dei egiten dio. Agurea gaztelura joan eta aholku ematen hasiko zaio. Agurearen aholku bidez, Tiranoak izarrak eta zerua aurkituko ditu, eta hortxe finkatuko ditu begiak. Izarrak eredu edo ispilutzat hartuta, Tiranoa ohartuko da gizakiaren handitasuna ez dagoela bere agintean, ezta bere ondasunetan ere.

Donostiatik zerura begira: (sinopsia)
Eureka! Zientzia Museoak EKOIZPEN PROPIO BERRIA jarriko du gure bisitarien esku martxoaren 19tik aurrera. 45 minutukoa izango da, eta, gure monitore espezializatuen azalpenen bidez, gure latitudeetako zerua ezagutu ahal izango dute bisitariek. Urtean zehar, programa aldatu egingo da, zeruak egiten duen bezalaxe; adibidez, neguan, Orion erraldoia eta haren bi zakurrak ikusiko ditugu; udaberrian, Leo eta haren adatsa; udan, Cygnus eta Herkules konstelazioak; eta, udazkenean, Pegasus eta Andromeda. Horrenbestez, misterioa izatetik gure kultura astronomikoaren parte izatera pasatuko dira horiek guztiak. Programa horri esker, Astronomiaren Nazioarteko Urtean, unibertsoko altxorrak ikustea galarazten digun harresia eraitsi ahal izango dute gure bisitariek, sinbolikoki bada ere, eta, horrela, gauden tokitik —hots, Donostiatik— ikusten duguna EZAGUTZEN hasiko gara….

Kartoizko suziriaren sekretua: (sinopsia)
Planetarium-saio honetan, bi umerekin Eguzki Sistemako planetetan barna bidaia zoragarria egiteko aukera izango duzu. Espazio-ontzi bat eraikiko dute horretarako, eta, astronomia-liburu baten laguntzarekin, banan-banan ikusiko dituzte planetak eta haien ezaugarri deigarrienak. Baina ustekabekorik ere bada bidaia honetan. Lagundu nahi diezu?

Eboluzioa: (sinopsia)
2009a astronomiaren nazioarteko urtea izendatu du UNESCOk. Duela 400 urte Galileo Galileik unibertsoari begira jarri zuen bere teleskopioa, eta astronomia zientzia zaharrari lotutako hamaika jarduera egiteko baliatzen da efemeride hau. Halaber, Darwinen urtea dugu 2009a; izan ere, espezieen bilakaerari buruzko teoriak 150 urte bete ditu. Hasiera batean teoria hori ebidentzietan oinarritutako proposamena bazen ere, gaur egun natura-gertakaririk frogatuenetako eta finkatuenetako bat dugu. XIX. mendearen bigarren erdialdean eta XX. mende osoan gertatu da teoria horren bilakaera, zientziarenarekin batera. Denbora horretan aurkikuntza berrietara egokitu eta oinarriak birformulatuz joan da, eboluzioaren gertakaria hobeto ulertzeko. Zientzia modernoaren zutabe nagusiak dira bi gertaerak ere, eta horiexek osatzen dute "Eboluzioa" izeneko planetarioaren programa. Estatuko planetario guztien ekimena da, bi efemerideak ospatzeko. 45 minutuz, izakion historiako gertaera eta unerik garrantzitsuenak azalduko ditugu gure kupula digitalen bidez. Lan horretan hainbat pertsona ezagunen laguntza izan dugu: Mercedes Sampietro eta Lydia Zorrillaren ahots leunak, Jose María del Ríoren kontaera berezia eta Luis Delgado eta Javier Bergiaren musika. Astronomia, geologia eta biologia bildu dira ikus-entzunezko proposamen honetan, eboluzioaren kontzeptua diziplina ezberdinen ikuspegitik aztertzeko. Kupula osoko bideo-formatuan egindako produkzioa da; bideoan, animazio-sekuentziak, bideo-sekuentzia errealak eta zeru izartsuak uztartu dituzte gure simulagailu digitalek eta izar-proiektagailu optomekanikoek. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak babestu du proiektua, FECYTen zientzia-kultura eta berrikuntzarako programaren bidez (2008ko diru-laguntza deialdia).

Iraila > Ekaina
Astelehena - 18:00 euskera
Asteartea - 18:00 castellano
Asteartea - 18:00 euskera
Osteguna - 18:00 castellano
Ostirala - 17:30 euskera y 18:00 castellano
Asteburua / Jaieguna / Oporrak - 12:00 euskera / 13:00 castellano / 17:00 euskera / 18:00 castellano

Uztaila > Abuztua
Astelehenetik igandera, jaiegunak eta oporrak - 12:00 euskera / 13:00 castellano / 18:00 euskera / 19:00 castellano

Prezioak Planetarium (sesioa) - 2,50€ (17 urte arte) 3,50€ (helduak) 2,50€ (65 urte gora)

 

Saioak
Harreran galdetu
943 012 478
eureka@eurekamuseoa.es

Planetarium-en foiletoa
Txikiweb