Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ekitaldiak / Bisitak eta Txangoak / Bisita Gidatuak
  3. Altzoko Handiaren hainbat objektu Donostiako San Telmo Museoan

Altzoko Handiaren hainbat objektu Donostiako San Telmo Museoan

Herria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua:  

Hasiera: 01/01/2021

Bukaera: 31/12/2023

Sarrerak: 3,00 / 6,00 €


Ekitaldi gehiago San Telmo Museoa

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970
943420094
Fax: 943430693
Web: http://www.amigosdesantelmo.org
Email: santelmo@donostia.org

Jakinmin handia piztu du egunotan Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako Handia "El Gigante de Altzo" filmak.

Altzon  jaio zen Migel Joakin Eleizegi eta 2,42 metro neurtzera iritsi zen. Kosta egiten zaigu bere garaiera irudikatzea, baina bereak izandako objektuak ikusita errazago irudika dezakegu erraoldoi hau. San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean, goi klaustroan, ikusgai ditugu bereak izandako hainbat objektu: oinetako orkoia, kapela, aulkia, eskularruak eta benetazko tamainako marrazkia.

Proiektu honen jatorria umetako faszinazio batetik datorrela zioen Jon Garañok Zinemaldiko egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean: "Txikitan San Telmo museora eraman gintuzten, eta bertan, ustez, Altzoko Handiarenak ziren hainbat objektu zeuden ikusgai. Erraldoiaren ideiak txunditu egin ninduen eta harrezkeroztik beti izan dut gogoan hari buruzko istorioa kontatzea".

Ordutegiak eta prezioak

Ordutegiak:

  • Zabalik - Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00 (astelehena, jai eguna edo zubia baldin bada)
  • Itxita - Astelehenetan (jai egunak edo zubiak kenduta) / Urtarrilak 1 eta 20 / Abenduak 24 eta 25.
  • Ordutegi murriztua - 10:00 - 14:00 (Abenduak 21 eta 31)

Prezioak:

  • Sarrera orokorra - 6,00 €
  • Sarrera murriztua (Agiriarekin)  - 3,00 € - Ikasle txartela / Gaztekutxa / 65 urtetik gorakoak / Familia ugariak / Gutxienez 10 laguneko taldeak.
  • Deskontuak (Agiriarekin) - % 10 - Donostia Kulturako bazkideak / San Sebastian Card
  • Sarrera doan (Agiriarekin)  - 0,00 € - Asteartero, publiko guztiarentzat / Maiatzaren 18an (Museoen Nazioarteko Eguna), publiko guztia / Museoko bazkideak / 18 urtetik beherakoak / Langabetuak / Irakasleak / ICOM txartela / Turismo-gida ofizialak / Hedabideetako profesionalak.
  • Bisita gidatuak  Programatuak - Ikusi unean uneko eskaintza.
  • Bisita gidatuak Taldeak - Erakusketa iraunkorrera edo aldi baterakora / Gehienez 25 pertsona / Aldez aurretik hitzordua hartu behar da / 75,00 € talde bakoitzeko (sarrera ez dago barne).
  • Eskolentzako bisitak - Ibilbide didaktikorako bisita erreserbatu

Informazio gehiago eta erreserbak: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00).

Zerbitzu gehigarriak
Doako audiogidak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemaniera eta errusiera.
Zeinugidak.
Leihatilak.
Gurpil-aulkien eta makulu-aulkien doako mailegua.
Kafetegia – Jatetxea.

Ekitaldiaren Babesleen Loturak

San Telmo Museoa

Gigante de Altzo - Handia Gigante de Altzo - Handia
Txikiweb