Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Natura / Biotipoak, Parke Naturalak
  3. Irun: Aiako Harria

Irun: Aiako Harria

Granitozko mendikate hau, Euskal Herrian bakarra, bere interes ekologikoa zela eta Parke Natural izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 1995ean, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko gune naturaleen saren sarturik dago.



6015 hektarea ditu eta han-hemenka hamaika eta hamaika leku natural interesgarri, esate baterako Irumugarrieta, Txurrumuru eta Errolbide tontorrak, gainontzeko guztietatik nabarmentzen direnak. Beren garaieratatik, 800 metrotik gora, paisai aparta dago, Txingudiko Badia, Jaizkibel Mendia eta Oiartzungo Harana.

Tontoretatik behera Aitzondoko amildegia aurkituko dugu bere ur-jauzi paregabearekin, 100 metrotako ur-jauzia, harizti eta pagadi artean kokatua.

Berdegune garrantzitsu honetan Gipuzkoan dagoen sai arreen kolonia bakarrenetakoa aurkitze da, baita sai zuriak, arrano beltzak eta arkaitz-zozoa ere. Halaber, inguruan kokatu dira orkatza eta basakatua, nola bata hala bestea Nafarroako mendietatik etorriak.

Aiako Harrietara zenbait leku ezberdinetatik joan daiteke, nahiz eta erabiliena Aritxulegiko bidea izan. Bianditzetik errepidea deseroso samarra da, baina paisaia ikusgarria.

Aiako Harriak eta bere inguruak habitat paleolitikoko aztarna batzuk gordetzen dituzte zenbait gunetan. Metal Aroko hilobi ugari ikus daitezke, Harrespilak dira nagusi (Burdin Aroko harrizko zirkuloak) Egiar, Kauso I eta II, Arritxurieta, Munerre, Errenga.

Oianleku multzoa ezaguna da harrespilen ondoan, oso ondo gordeak, trikuharri bat dagoelako, aurreko aro bateko hilobia. Lur ematearen alde kronologikoari egiteko modua gehitu behar zaio; harrespiletan erraustu egiten zen eta trikuharrietan ehortzi.

Telefonoak:
Oiartzungo Udala: 943494214 / 491270
Pasaiako Udala: 943344034
Errenteriako Udala: 943449600
Lezoko Udala: 943522865
Oficina Comarcal de Turismo de Oarsoaldea (Oiartzun): 943 49 45 21.
Oficina de Turismo de Pasaia (Pasai Donibane): 943 34 15 56.
Oficina de Turismo de Errenteria: 943 44 96 38.

Txikiweb