Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Ondare Kultural eta Artistikoa / Arkitektura eta Arte Zibila / Monumentuak-Lorategiak-Bestelakoak
  3. Urretxu: Mausoleoa “Askatasun Egarria”. 1981

Urretxu: Mausoleoa “Askatasun Egarria”. 1981

1977.ean, Iparragirre Uruguaytik itzuli zeneko mendeurrena zela eta, Alvaro del Valle Lersundi Fundazioak euskal artisten arteko lehiaketa bat antolatu zuen, Iparragirrek merezitako hilobia hornitzeko asmoz.

Joxe Vicente Lasa urretxuarrak aurkeztutako proiektuari eman zioten saria, haritz baten itzalean dagoen trikuharria errepresentatzen du bere lanak, trikuharritik lauburua irteten delarik. Trikuharria altzairu herdoilgaitzaz egina da eta estalki zabal bat dauka bere formak gitarra bat gogorarazten duelarik. Sei hanka edo euskarrien gain, bakoitzak euskal probintzi baten armarria grabaturik darama, lauburu ikaragarri batek zerurantz ihes egiten du. Lauburuak bere lebitazioan daraman norabidea, mausoleoaren ondoan landatutako Gernikako Arbolaren urtadarrera jotzen du.

Bere hiletan mendeurrena zela eta, "Askatasun Egarria" izeneko mausoleo hau, 1981.eko maiatzaren 5ean inauguratu zuten. Euskadiko lehen agintariak etorri ziren. Gainera, herriak omenaldia eskaini zion, lau herriko semek bere gorpuzkinak eramanaz udal batzar aretotik hilerriraino.

Imagen 1 de la galería de Urretxu: Mausoleoa “Askatasun Egarria”. 1981
Gipuzkoan