Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.1 Arkitektura eta Arte Zibila / 1.1.3 Eraikin Bitxiak
  3. Arrasate: Gesalibar-ko Santa Ageda Bainuetxea

Arrasate: Gesalibar-ko Santa Ageda Bainuetxea

1897 ko abuztuaren 8an, Angiolillo italiarrak, bainuetxe honetan Antonio Canovas Castillo, Kontseiluko lehendakaria, hil zuen.



1825 an Ramon Mendia Jaunak bainuetxea eraiki zuen, berau 1827 an inauguratu zelarik. Bertako lehendabiziko bezeroa “Vizconde de Villafranca” General portugesa izan zen.

1873-1875 bitarte suertatu zen guda karlistan, guda honetako ospitale bilakatu zen.

Canovasen heriotzaren ostean, bainuetxea behera joan zen nagusiek merkatari elkarte bateri saldu zielarik. Berauek Osasun Zentru batean bilakatu zuten.

Arrasateko Gesalibar auzoan kokatua dago, eta gune hau aspaldidanik ezagunda bere uren ezaugarri sendagarriengatik.

Berriz zabaldu zen psikiatri zentro gisa Hospitalarias de San Juan de Dios eta Hermanas del Sagrado Corazon ordenek kudeaturik. Eraikina bainu-etxearen jatorrizkoari dagokio. Pabiloi prismatiko handia da; beheko solairua eta beste bi maila ditu, eta bi isuriko estaldura.

Fatxadaren planotik kanpora ateratzen den erdiguneko zati bat dago beheko solairuan, eta zati hau inperial erako eskaileraren aurrean dagoen atarirako sarrera da. Erdiguneko korridoreak eraikina luzetara zeharkatzen du, korridore honen inguruan antolatua dago eraikinaren barneko antolamendua. Lehen solairuan, behekoarekiko aurreratzen den gunean, terraza eder bat dago. Dudarik gabe terraza hori bertakoek atari zabalean atseden hartzeko erabiltzen zuten.

Eraikina pabiloi motakoa da, aurreko mendeaz geroztik Frantzia eta erdialdeko Europan osasun erabilerarekin egiten ziren eraikinen tradizioa jarraituz egina.

Adierazgarri izan nahi duen lana da: beheko solairuan izaera arina ematen dien italiar estiloko arku galeriak ditu, erdiko zatiaren aurreratzeari esker balkoi korritu ederra eta bertan atari ederra.. Hori horrela izanik, eskailera inperiala oso ondo datorkio izpiritu honi.

Txikiweb