Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / Natura / Arrutak eta Ibilaldiak
  3. Eskoriatza: Santa Kutz Baseliza. Aitzorrotz Haitza

Eskoriatza: Santa Kutz Baseliza. Aitzorrotz Haitza

Leniz haranetik ikuskatu daiteke; Gipuzkoa eta Araba artean muga egiten duen harkaitzean, Santa Kutz baseliza aurkitzen da bertan maiatzeko lehenengo igandean erromeria ospatzen delarik. Ibilaldi bat egiteko leku paregabea da, bide batez bailarako ikuspegi zoragarriez gozatu daitekeelarik.

Garai batean erdi aroko gaztelu bat egon zen eta erromatar babestokia izan zela susmatzen da. Tokian aurkitu ziren hondakinen artean garrantzitsuenak harkaitzean dagoen 30000 litrotako uraska, seilu bat, gezien puntak... dira. Egin ziren lehenengo hondalanetan giza aztarnak, lantzak eta erromatar txanponak aurkitu zirela esaten da, baina hauetatik ez da ezer gaur egunera iritsi.

Baselizara (728 m ) joateko Eskoriatzako Bolibar auzotik (420 m ) zehar egin behar da. Ibilaldia ordu erdi inguruan burutzen da eta ez dauka inongo zailtasunik. Hilerria pasa eta Otsalbe Etxearen zelaiak zeharkatuz gero pinudi batean barneratuko gara. Bertatik irteten garenean haitz ikusgarriarekin egingo dugu aurrez-aurre. Lehenik gazteluaren hondakinekin topo egingo dugu; 1369 ko data duten horma sendo batzuekin hain zuzen ere. Harkaitzetan margoturik dagoen bidea segiz gero, baselizara iritsiko gara. Ekaitzak aldentzeko kanpaia jotzea ohitura dela esan ohi da. 1580 ko data duten dokumentu batzuetan baseliza hau “Santa Cruz de Achorroz” izenarekin agertzen da, eta ordudanik zenbait okasioetan berriztua izan da.

Jainkotegiak, Turingo Salesianoek oparitutako “lignum crucis” oroigarria eta Jaunaren igoeraren taila zaharra gordetzen ditu.

Baselizak bere festa maiatzaren hiruan ospatzen du, baina gaur egun festak hurrengo igandera pasa dira. Aitzorrotzeko baselizaren erromerian mendizale eta bertako bizilagun askok egiten dute topo, jai ederra ospatzen dutelarik. Meza eta erromesei eskainiriko erlikiaren ostean, festa txistu eta akordeoi musiken, kanpaien eta hamarretako alaituen kargu joaten da.

Txikiweb