Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea
  3. Urretxu: Tourseko San Martin Parrokia

Urretxu: Tourseko San Martin Parrokia

Tourseko San Martin eliza eta Zumarragako Antzinako Amarena eliza-eraikuntzan ezaugarri bereziko eredutzat jo daitezke, harri eta egurrez eginak, bere garaian izan zen estiloa eta oraindik ere mirestu dezakeguna.

Erdi Aroko jatorria izanik, XVI. Mendean hartu zuen bere itxura berezia; hurrengo mendeetan hainbat berrikuntza suertatuko da; hala nola dorrearen eraikuntza XVIII. Mendean, edo elizbularra botatzea 1861ean, Azkoitiko bideari lekua egiteko.

Eraikuntza sendoa eta apaindura gutxikoa du; horrek eta ageri diren beste aztarna batzuek pentsarazten digute eginkizun erlijiosoaz gain, herriari babesa emateko ere izango zela bere garaian. Era berean, XVII. mendera bitartean gutxi gorabehera, eliz inguruan beste jarduera batzuk ere egingo ziren gizarte mailan. Horrek guztiak balioaniztasuna emango zion elizari, mendeetan zehar galdu egin dena.

Apaindura gutxiko aurrealdea; barrualdea errenazentista, gotikoa edota barrokoa iragartzen duten ereduz osatua dago, eliz sabaia egurrezkoa izatearena adibide gisa.

Tourseko San Martin Parrokia Tourseko San Martin Parrokia Tourseko San Martin Parrokia Tourseko San Martin Parrokia
Txikiweb