Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea
  3. Donostia: San Vicente Eliza

Donostia: San Vicente Eliza

Narrika kalearen muturrean dago hiriak gordetzen duen monumentorik zaharrena. Eliza, zaharrago baten gainean eraikia, XVI. mendean zehar eraiki zuten, estilo gotikoz eraiki ere. Ikas itzazu hormetan idatzita dauden esaerak: “Birao egiten duenarengan eta bere etxean ez da faltako ez gaitzik ez minik”. Sar zaitez San Vicente Elizan eta mira itzazu hango erretaula zoragarriak eta Ecce Homoren irudia

San Bizente eliza izango da segur aski Donostiako eraikinik zaharrena. 1507. urtean hasi ziren eraikuntza lanak, Miguel de Santa Celay eta Juan de Urrrutia hargin maisuen zuzendaritzapean. Tenplu gotiko oin angeluzuzen honek hiru habearte ditu, gurutzadura alboko fatxadekin lerrokaturik duela. Erdiko habeartea, ojiba estiloaren ereduaren araberakoa, albokoak baino garaiagoa da. Gurutzarkuak oso soilak dira, presbiteriokoak izan ezik, hauek 1775ean egin baitziiren, garai hartako estetika moldearen arabera. Presbiterioa, euskal elizen tradizioari jarraituz, poligonala da eta horma bular sendoez gotorturik dago. Elizak lau errosetoi ditu, elkarren berdinak binaka harturik. Bi handienak albo hormetan daude. Txikien marrazkia handienen antzekoa da eta apaingarri gisa egindako zulaketa lan xehea berdina da barnealdean eta kanpoaldean. Errosetoiak egiteko erabili zen harria hare harria da. Atondo barrokoa eta korupeko ganga elizaren lehen eraikuntzaz ondokoak dira. Hegoaldeko fatxadan harrizko zelata etxola handi bat dago, goitik behera leihoen gisako irekiune estu batzuk dituena su armez tiratzeko, eta arku konopial bat, atearen gainean. Itsasaldera ematen duen fatxadan ere tiratzeko irekiune estuak daude, eta horrek argi eta garbi adierazten du eliza defentsa eraikina izan zela garai batean. Fatxada horretan bertan gargola txiki batzuk geratzen dira, teilatuan erortzen zen ura jasotzeko eta kanporatzeko egon zirenen azken lekukoak. Alde handia dago elizaren kanpoaldearen eta barrualdeko soiltasun eta fintasunaren artean, armoniari eta batasunari dagokionez. Askotan esaten da elizak ez duela barrualdean adinako edertasunik kanpoaldean, urteetan zehar erantsi zaizkion gehigarrien eta egin zaizkion konponketen ondorioz segur aski. Eliza barruan, artelanik aipagarriena San Bizenteren erretaula da, Anbrosio Bengoetxearen lantegian egina 1583-1586 bitartean

Bisita:
San Bizenteko elizan zaude, Donostiako eraikuntzarik zaharrenean. Diakono eta martiria izan zen santu hau, laugarren mendean. Oraingo eliza 1507an egiten hasi zen. Eta bertan beste eliza bat egon behar zuen, XII. mendekoa seguru asko. Sasoi gotikoaren azken aldian egina da, beraz, eliza, hiru nabekin, erdikoa altuagoa alboetakoak baino, zutabe zilindrikoak ditu, eta landare itxurako osagaiekin apaindutako kapitelak. Hauek dira hemengo gauza ikusgarrienak:

Erretaula nagusia, XVI. mende bukaerakoa, Antxietaren ikasle kutunenak, Ambrosio de Bengoetxeak egina. Lan honetan, J oanes de Iriarteren laguntza izan zuen. Erromanismo izeneko estiloko ale ederrenetakotzat jo izan da (Miguel Anjelen artearen jarraipena, beraz). Fede-bizitzarake misterio nagusienak ikus daitezke hor; baita ere, Jesusen lekuko izan ziren apostoluak eta zenbait santu eredugarri. Hauen artean, elizako eta hiriko patroiek eta Ama Birjinak protagonismo berezia dute. Alkizako eskultore gor-mutu handi hark asmatu zuen, apostoluak hizketan jartzen, bai eskuetako keinuei esker, bai gorputzetako mugimenduen bitartez.

Badira Felipe de Arizmendi donostiar eskultoaren bi lan ere, XVIII. mendekoak, «Arimen» irudi bat eta elizako izkiña batean dagoen «Ecce Hamo».

Bengoetxearenak izan zitezkeen beste irudi batzuek badaude, edo behintzat XVI. mendekoak, adibidez sarrera-atearen al de banatan dauden irudiak - bata Errege Magoak Jesus haurra gurtzen, bestea San Bernardo - eta kaperan dagoen Kristo gurutzhiltzatua.

Bestalde, hor dago Aristides Cavaill-Coll frantziarrak 1868an egindako «organoa» ere, gaur egun Nantesen (Frantzian) berritua. Elizako beirateria ere kontuan hartzekoa da. Beira gehienak Biarritzeko Maumejeanek eginak dira, XX.aren hasieran.

San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza San Vicente Eliza
Txikiweb