Eliza karrikan kokatua, bere garrantzia Arbelaiztarrenl leinuari eta bertan ostatuz egon ziren pertsonaiei zor dien sortetxe bat da.. 1964ko Otsailean Historiko-Artistiko Oroikarri Probintziala deklaratua.
Eliza karrikan kokatua, bere garrantzia Arbelaiztarren leinuari eta bertan ostatuz egon ziren pertsonaiei zor dien sortetxe bat da.
Aurrealdea barrokoa da, bi zutabe doriko albotan dituen ate batez, triglifo eta metopen erlaitzpe bat duen erlaitz bat eusten dutelarik, eta gainean frontoi bat, armarri batez zatitua.
Atari zabalean oroitarri batek bertan ostatu hartu zuten handizkiak gogoratzen ditu.
Arbelaitz etxean egon diren pertsonaiak: 1565 Isabel de Valois, Felipe II. emaztea.
1565 Frantziako Enrique III, Orleáns-go Dukea.
1565 Medicisko Catalina.
1596 Austriako Alberto Artxidukea.
1615 Austriako Ana, Frantziako Luis XIII. emaztea eta Felipe III. alaba.
1659 Carlos IV., Lorenako Dukea.
1679 Orleansko Maria Luisa, Carlos II. emaztea.
1692 Braganzako Catalina, Ingalaterrako Erregina.
1701 Felipe V.
1705 Ursinosko Printzesa.
1782 Frantziako Carlos X., Artois-ko Kontea.