Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.1 Arkitektura eta Arte Zibila / 1.1.2 Baserriak, Dorretxeak
  3. Irun: Udaletxea

Irun: Udaletxea

Udaletxea San Juan Harriaren enparantzan kokatzen da. 1756. urtean hasi zen hau eraikitzen, Fernando VI.ren erregetzan.



Denbora haietan Irunen galerazia zegoen harrizko eraikuntzak egitea eta, Hondarribiakin 14 urte luze auzitan egon ondoren, lortu zuten eraikitzeko baimena. Hondarribia ondo kokatua eta harresiz babestutako hiria zen, Irun baino hiri garrantzitsuagoa eta haren garapena errazteko Espainiako Errege Katolikoek Irunen harrizko etxeak eraikitzeko debekua agindu zuten. Agindu honetan datza debekuaren oinarria.
Azekenean, 1763. urtarrilaren 1ean inauguratu zen Udaletxea. Arkitektoa, Donostiako plazaren komandate eta injenieroa zen eta Alkatea, Domingo Olazabal eta Rameri, Arantzateko Jauna. Garai haietan Karlos III.a zen errege Espainian horregatik azaltzen da haren profila ate nagusiaren goian dagoen medailoiean.
Oraingo eskailera Euskal Jaiak ospatzen zirela eta 1903. urtean egin zen; lehenengo harrizkoaren ordezkoa eta haritzaz egina da. Hasierakoa, Udaletxearen saihetsean Jesus kaleko jaitsieran ezarri zen. Kupula neurri zabalekoa da 8 leihoz osatua eta leihoen beirateetan Irungo eta Euskal Herriko 7 probintzien armarriak azaltzen dira.
Irungo Udaletxeak, azken urte hauetan batez ere, pintura artearen muestra desberdinak jaso ditu eta egun, pinakoteka estimagarriaren jabe da. Solairu nagusian, bi saihetsetan, tamaina handiko bi marina ditu Arte Ederretako Zuzendaritza Nazionalak emanak. "Arrisku Berria" eta "Abordatze Bat" izendatuak eta egileak, Fernandez Alvarado eta Enrique Saborit diraurrenez urren. Areto Nagusiaren aurrez aurre eta Alkatetzaren ateaurrean ikus daitezke: eskubira, "Olaberriako Paisaia" Gaspar Montes Iturriozena; ezkerrera, Navarrete eta Fosek Perez Esrich idazleari egindako erretratua. Areto Nagusiaren sarrerako bi aldeetan Enrique Albizuren "Arrantzaleak" eta Salvador Etxeandia Salaberriaren erretratua.
Areto Nagusiaren barnean kuadro desberdinak aurkitzen dira: Ignazio Zuloagaren "Sepulvedako Andreak", kritikak aipatzen duenez, udaletxeko bildumaren artean baliotsuena; honen ondoan, egileak irundarrak direlako estimagarriak benetan: Eskubialdean, "Sutea, Irun hondatua" Gaspar Montes Iturriozena eta ezkerrean, "Berroa baserriko Etxekoandrea" Bixente Berruetarenak margotua.

Txikiweb