Kale-jauregi hau XV. mendean eraikia da, Nikolas Gebararen aginduz. Harlanduzko fatxada nagusian sarrere-arkua, hiru harmarriak, hiruobulotako lehiak eta teilatuko xurrutarriak dera aipagarriak.
Aurreko fatxada ikusgarria du. Beheko oinean dobelarri haundiz egindako puntu erdiko atea du. Portada gainean eta estalpetxo batek hautsetatik babestuta, hiru armarri txiki daude, eraikinaren beraren garaikoak: erdian erresumakoa eta alboetan Gebaratarrena eta Yartzatarrena eta Segurako herriarena. Goiko oinean, osorik ez dauden arren, hirusta-arkuko bi leiho erdibitu geratzen dira oraindik. Erlaiza bolaz eta gargolaz apaindua dago, animalien figurekin.
Etxe barrua arrunt aldatua dago. Zati bat etxebizitarako erabiltzen da eta bestea, mojen ardurapean, zaharren egoitzarako.