Igartzako Monumentu-Multzoa-ren barnean kokatzen da. Bidaiarientzako benta moduan erabili zen. Zubiaren ondoan eraiki zuten, jauregiaren babesean.
Baserriaren egitura eta neurriek parean dagoen jauregia gogorarazten dute, nahiz eta seguruenera jauregia bera eta zubia baino zertxobait berenduagokoa izan. Fatxadako puntu-erdiko arku-forma hartzen duten hiru ateak, bidaiariak hartzeko atariaren lekuko dira. Baserriaren izenak berak adierazten duen bezala (dolare=tolare) sagardoa egiteko dolarea ere bazen bertan. Gaur egun baserri bihurtuta dago.