Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / Ac - Ondare Industriala / Meatza
  3. Irun: Miazuriko Meategigunea

Irun: Miazuriko Meategigunea

Irunen meatzal lanak garrantzi handikoak izan dira oso antzinetik.

Gure mendietan meazulo ugari agertzen badira ere, bi izan dira Irungo meategigune inportanteak: Meazuri eta San Narciso. Miazuri XIX.mendearen 2.erdialdean eta XX.aren hasieran funtzionatu zuen eta bertan burdina ateratzen zen gehienbat. Burdin hau Irugurutzetara jeisten zen, bertatik meatzal tren txiki batetan, Ibarrolan barrena, Bidasoan zegoen Rosario izeneko portura eramaten zen, hemen gabarretan kargatu eta Hendaiako estazioko deskargaderora eramaten zelarik. Konpainia ingeles, alemandar edo espainiarrak izan ziren urteetan zehar meategi hauen jabe, denborarekin infraestructura hobetu zutelarik: trenbide sarea zabaldu zen eta Kostorbeko estazioa, San Migueleko kargaderoa, Irugurutzetako labe, meabiltoki eta bulegoak egin ziren. Gaur egun meatzal infraestrukturen hondakinak beha daitezke edonon: planu inklinatuak, meatzal trenbidearen taiuketa, tunelak,meatzarientzako ostatua etab.

>> ARDITURRI EXPERIENCIA MINERA

Miazuri
Txikiweb