Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / Ac - Ondare Industriala / Labeak eta Burdinolak
  3. Irun: Urdanibia Jauregia

Irun: Urdanibia Jauregia

1612.urtean jasoa izan zen. Probintziako Monumentu Historiko Artistiko izan zen.

1612.urtean arkitektu italiar batek jasoa Urdanibiako Sebastianen eskariz, lehenago dorretxe bat egon zen lekuan. Errenaisantzako eraikuntza honek aurrekaldea harlanduzkoa du eta bertan bi armarri beha daitezke, horietako bat Arantzatekoa delarik. Armarrian, sutan dagoen dorrea agertzen da, 1476. urtean gipuzkoarrek frantsesen aurka lortutako garaipenaren oroigarri, Bataila horrentan, frantsesak Arantzateko dorretxean sartu ziren (ez gaur egun esistitzen den honetan) eta dorretxearen jabeak, Urdanibiako Pedrok, su eman zion horrela barnean 120 soldadu hil zirelarik.

Probintziako Monumentu Historiko Artistiko izendatua izan zen jauregiaz gainera, burdinola eta errota ere aipagarriak dira.

Urdanibia Jauregia
Txikiweb