Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.1 Baseliza
  3. Irun: San Martzial Baseliza

Irun: San Martzial Baseliza

Beltran de la Cueva Jaunak, Gipuzkoako Kapitain Jeneralak, Aldabe mendian baseliza bat eraikitzea erabaki zuen, 1522ko Ekainak 30eko guduan frantsesekiko garaipena gogoraztearren.
Bertatik Txingudi badiara eta Aiako Harrietara ditugun ikuspegiak liluragarriak dira.



Bere hasierako asmoa fraideentzat monasterio bat eraikitzea zen baina herriak egun aipagarri hartako santua den San Martzialen ohorez ermita bat nahi izan zuen, ordutik mendiak ere izen hori hartu duelarik.

Lehenengo ermita, 1796an tximista batek eragindako sute batez hondatua izan zen, 1804an berreraikia eta irudi berria ezarria izan zelarik.

Kanpoan, hormari atxekitutako oroigarri bat dago, bertan, 1899an mendirantz doan errepidea egiten lagundu zutenen izenak dituen koaderno bat gordetzen delarik; era berean, San Martzialen guduen gomutagarri diren bi oroitarrirekin harri landuzko pinakulu bat dago.

Berrikuntza ugariren ondoren, 1910ean dorrea egin zuten. 1936ko gerratean berriz ere hondamenak jasan zituen eraikinak.

SanMarzialen irudia erdian duen erretaula polikromatu bat dute. Eskuinetara San Roman eta ezkerretara Loiolako San Ignazio ageri dira. Hauetaz gain, Arantzazuko Ama Birjina, San Martzial eta San Blas-en beirateak ikus daitezke.

San Martzialen lanparan dagoen olioari sendaketarako ahalmenak atxiki zaizkio, edozein gaitzen sendaketarenak alegia. Mindutako gunean tanta batzuk ematea nahikoa da.



Hiria, Txingudi itsasadarra, Hondarribia, Bidasoa, Jaizkibel etab.en ikuskizun eder bat ikusi daitekeen begiratoki bat dago ermita ondoa.

Baselizara ailegatzeko Irundik Behobiarantz doan GI-3453 errepidea hartu behar dugu, 3 kilometrotako igoera bat egin ondoren bertara helduko garelarik.

Baselizaren ingurua oso ondo zaindua dago, elbarrituentzat egokitutako komunak eta sarbideez gain bestelako zerbitzuak dituelarik, adibidez komunak, iturri bat, mahaiak, aparkalekua eta jatetxe bat (San Martzial Jatetxea). Baita ere ondoan dauden zelaitik zehar ibilaldi lasaiak burutu ditzakegu, bertatik Txingudi badiara eta Aiako Harrietara ditugun ikuspegiak liluragarriak direlarik.

Txikiweb