Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.1 Baseliza
  3. Irun: Santa Elena Ermita

Irun: Santa Elena Ermita

Irungo alde zaharretik hurbil kokatua, Ama Xantalen izenez ere ezagutzen da.



Bere garrantzia, 20 mendetan zehar gurtze-toki bat izatea eta bertan arkeologi arrastoak aurkitzean datza. Beharbada, aipagarrienetakoa 1. mendeko eliza bat da, “in antis”, hala nola bertakoen hilerri baten arrastoak. Bestalde, Gipuzkoan aurkitu den X. mendeko eliza bakarra da. Gaur egungo ermita, XIV. mendekoa agian, lauki-zuzen irudikoa da, teilatua lau uretara eta harri landuzko hormak, kanpokaldea isabelino estilokoa duelarik. Oraintsu bere barnekaldea konpondua izan da eta aurkitutako arkeologi arrastoak begira daitezkeen museo bihurtu da. Inguruan izen bereko iturri publiko bat aurkitzen da, harriz egina, kanoibobeda tankerako sabaiarekin, barroko estilokoa da. Andra Mariaren irudiak, horma-konka batetan, erdiko zatia betetzen du.

Txikiweb