Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.1 Baseliza
  3. Berastegi: San Lorenzo Larre Baseliza

Berastegi: San Lorenzo Larre Baseliza

Leizara-Berastegiko ur banaketan kokaturik, abuztuak 10ean ospatzen den Santuaren omenez antolatzen den erromeriarengatik ezaguna da.

Herrian Sanlontxo bezela ezaguna da eta baseliza, aingeruak haranetik mendira materialak eramenez eraiki zutela uste da.

Pagadi txiki batek babestuta, bertatik gozatu daitezke Berastegi harana alde batean, eta Leizaran harana, bestean.Sarrerako ateak puntu erdiko arkua du. Barrualdean, eskuan parrilla handi bat duen santuaren irudia dago, polikromatutako erretaula xume baten barruan. Irudi honen oinetan tamaina guztietako iltzeak pilatzen dira. Garai batean, bertako biztanleak baselizaraino gerturatzen ziren, azaleko gogorguneak sendatzeko asmotan. Horretarako, errementariari erositako iltzeak eramaten zituzten eta, horiek erabiliz, gogorguneak igurtzi egiten zuten (gogorgune bakoitzeko, iltze bat).Tradizioari jarraituz, baselizara iristerakoan, bira oso bat eman behar zaio, sartu aurretik.Baseliza honi buruzko lehenengo dokumentua 1541.urtekoa da. Berastegiko armarriaren laurden bat santuari dago eskainita, eta beste laurden bat, baselizar

Txikiweb