Gipuzkoako aisia eta turismoaren kultur informazio osoa
  1. Hasiera
  2. Ondarea / 1. Ondare Kultural eta Artistikoa / 1.2 Erlijio Ondarea / 1.2.1 Baseliza
  3. Eskoriatza: Santa Columba Baseliza. Kastañares auz

Eskoriatza: Santa Columba Baseliza. Kastañares auz

Kastañares edota Gastanaidi baserriaren ondoan kokatua dago, Eskoriatzatik Leintz Gatzagara doan bidean hain zuzen ere.



1556. urtez geroztik berari buruzko dokumentuak daude eta 1942an berriztatua izan zen.

XVIII. mendekoa den eta harrizko gurutza duen harlandutako kanpai-hormak atentzioa deitzen du.

Aldarean Santuaren irudi moderno bat dago. Ezkerretara San Antonen irudia dago eta eskuinetara Santa Lutziarena.

XX. mende erdi arte Irailaren 17an auzoan meza eta erromeria ospatzen ziren. Gaur egun ez da ezer ere ez ospatzen.

Txikiweb